2016/07/09

10. urteurrena

Ba bai... hamar urte pasatxo bloga ireki nuela. Gauza asko gertatu dira hamar urte hauetan; pertsonalean, profesionalean,... eta nola ez, teknologia irakasgaian ere. Gauza onak, txarrak, onak,..
Bloga ireki nuenean ikastetxe txiki batetan ari nintzen lanean. Bertan, teknologiako irakasle bakarra nintzen. Azken urteetan, aldiz, ikastetxe handi batetan nabil...
2005an UNEDen egindako ikastaro baten ondorioz bloga ireki nuela uste dut (ez da hau ireki nuen lehena...). Orduan hasi zitzaizkidan IKTak insteresgarri iruditzen. Teknologiarako aukerak zabaltzen zituela iruditu zitzaidan. 
Baina IKTei dagokienez, 2008an 
HikHasik antolatutako ikastaroan erabat engantxatu nintzen. Irakasle aparta izan nuen (batzutan hemendik pasatzen da kar kar) eta nik ikasitakoak zabaltzen saiatu naiz azken urteetan. IKTeei dagokienez, teknologiari dagokionez,...
Eta teknologiari dagokionez, aldaketa handiak egon dira? Baaaiiii... eta Eeeezzzz
Ez dut uste ikasgaiaren "enfokea" aldatu denik, edo dudanik baina materialetan hainbeste aldaketa emanten ari dira... eta batez ere elektronika eta kontrolari dagokionez. Ikaragarria da zein gauza egin daitezken gaur egun ezagutza tekniko gehiegirik gabe... gehiegi. Batzutan galdetzen diot neure buruari ea badakigun zer nahi dugun...
Aioo!!

No hay comentarios:

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...