Azken urteetan konprobatu dut ikasleek zertaz ari garen jakin nahi dutela, hau da, bizitzan zertan erabiltzen diren ikasten ditugun kontuak. Elektronika lantzen ari ginela galdetu zidaten: eta zein izan daiteke honen erabilera eguneroko bizitzan? Eta ni pozik!
Oraintxe laugarren mailakoekin elektronika digitala lantzen hasi gara. Sistema bitarra, hamartarra, egi taulak,... eta hara non topatu dudan adibide polita: sustatu.com-en!! Oraintxe bertan. Testu bat azaltzen dute sarreraren hasieran baina sistema bitarrean idatzia, eta azalpen txiki baten ondoren, konbertsio orri baterako esteka jartzen dute gure eskura. Hoberena bisitatzea litzateke. Nik gaur bertan probatuko dut ikasleekin.
2010/10/01
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
100 egun
Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...

-
Aste honetan pneumatikari kaina sartu behar diogu. Aurreko urtetako apunteetan oinarrituko gara, Pilar L.-k egindako simulazioan, pneusim pr...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
1 comentario:
Honela izango zen nere izen-abizena:
0100101101100001011100100110110001101111011100110010000001010011011101010110101101110101011011100111101001100001
Argi dago, ezta???
Publicar un comentario