2008/10/30

Software librea

Azken aldi honetan hortxe nabil... software librea... ubuntu, openoffice,... Momentuz firefox erabiltzen dut eta oso gustora. Asko kostatzen ari zait erabakitzen baina bideo hau topatu dut eta zeinek daki, igual azkenean... ikusi ondoren... ikusten duzuenez dena oso argi daukat, eh?

2008/10/28

Oinarrizko akotazioa

Oraingo honetan ez nator berrikuntza batekin, jajaja! Lehenago itzulitako aurkezpen batekin nator. Teknologia ikasgairako oso interesgarria iruditu zitzaidan orduan baina ikusteko etzan oso txukuna. Oraingoan hobeto ikusi ahal izango dugu:

2008/10/27

Munduko aerosorailurik handiena

Bideo ikusgarri honetan munduko aerosorgailu handiena nola montatu zuten ikus dezakezue. Benetan ikusgarria!

2008/10/24

Nekatuta, triste, pozik,...

Halaxe da, horrela sentitzen naiz. Nekatuta ostirala bait da, aste gogorra pasatu dugu eta gainera dagoeneko gaueko hamaikak pasata dira! Triste. Atzo berritzeguneko aholkulariak esan zidanez agian lakuakoek ez dute aurkeztutako berrikuntza ekintza onartuko. Aurreko ikasturtetan aurkeztutakoaren berdina iruditzen omen zaie. Hauek ez dute proiektua irakurri edo bestela ez dute ulertzen/jarraitzen gaur egun web 2.0an ematen ari diren berrikuntzak. Zergatik animatu naiz ba, sarrera hau idazten hasi naizenean? Oso erraza: nere ikasleengatik! Eta neregatik ere!
Aurten oso proiektu polita aurrera eramaten ari gara. Adi! Betiko proiektuen metodologian oinarriturik informazio kudeaketarako erreminta guzti hauek landu/konbinatu behar ditugu: delicious, google reader, blogger, google sites, googledocs,... momentuz. Ikasle gaixuak! Eztakit nola aguantatzen nauten! Baina lakuakoei etzaie berrikuntza bat denik iruditzen...
Beno, nik lanean jarraituko dut eta nere ikaslekin batera egiten dugun lan horretaz gozatzen!
PD: zuek! bai zuek, ikasleak! Ez sinistu gehiegi bota dizkizuedan loreak, eh? Ta segi lanean!!

2008/10/07

Kanikak!! Nola egiten dira?

Konprobatuko zenuten azkeneko aldi honetan fabrikazio prozedurei buruzko hainbat bideo kokatzen ari naizela. Bideo zehatzak dira, hau da, elementu konkretu bati buruzko fabrikazio moduzkoa. Kasu honetan kanikak nola egiten diren ikus daiteke:

2008/10/02

Teknoskopioa 2008 lehiaketa

Oraingo sarrera hau 4. mailakoentzako kokatzen dut. Aurten ere zientzia, teknologia eta berrikuntzen astea 2008 barruan Teknoskopioa 2008 lehiaketa antolatu dute.
Iazko lehiaketan ere parte hartu genuen eta 2. saria lortu zuten ikasleek, horregatik aurten ere animatzen bazarete ni ere laguntzeko prest edukiko nauzue (beti bezala, jaja)! Jakin nahi duzue zertaz joango den aurtengoa? Hasi ba irakurtzen...
Teknoskopioa lehiaketako partaideei proposatzen diegun erronka: mundua salbatuko duen superheroi baten azalean jarri beharko dute, eta superheroi horren bloga sortu. Jarraitu irakurtzen...
Sariak zeintzuk diren irakurtzen baduzue agian motibatuko zarete ere...
Beno, bihar klasean komentatuko dugu ea interesatzen zaizuen ala ez. Bitartean txintxoak izan!!
Eguneraketa: superheroi bat diseinatu nahi duzu? Hemen baduzu aukera. Eta ingelesa praktikatu nahi baduzu ere, baduzu bideotxo hau ikusi!

Snowboard!!

Hemen gatoz beste bideo batekin!! Oraingo honetan snowboard-eko taula bat nola eraikitzen den azaltzen du. Ondo aipatzen da, eraikuntza prozesua, erabilitako materiala, materialen ezaugarriak,... fabrikazio prozedura. Neri interesgarria iruditu zait.Ea zuei zer iruditzen zaizuen!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...