2008/12/31

Teknologia berrien aurrerapenak!

Molasek emaila bidali dit teknologia berrietan eman den aurrerapen baten berri emateko. Nola aldatzen ari garen! Ikusi, ikusi,...

2008/12/30

Oraindik ez duzu ulertzen zer den web 2.0a?

Tira bideo honetan argi adierazten dute eta gainera hezkuntzan eman daiteken aplikazio adibiderik badu. Batzuk dagoeneko ez dute gustoko 2.0 izena... laister 3.0arekin hasiko al gara?

2008/12/27

Zubien bilduma

Lehenengo mailan proiektu metodologian hasteko eta gainera material errazak lantzeko oso proiektu aproposa ikusten dugu orokorrean irakasleok zubia eraikitzea. Lehenengo proiektua izatean proiektuaren faseak zeintzuk diren ondo azaltzeko aprobetxatzen dugu. Oso proiektu aproposa da neretzat informazioa lortzeko ikasleen bitartez; informazio grafikoa eta erabilgarria diseinuetan aplikatzen saiatzeko. Oso kuriosoa gertatzen zait ikasleekin batera komentatzea hasierako diseinua eta azkenean eraikitakoaren arteko diferentzia. Beno, kontura da bideo hau topatu dudala eta ikasleei informazio bikaina eskeintzeko aukea ematen digula. Ez dakit zenbat zubi mota ikus daiteke baina bideo formatoan. IKT baliabideek zenbateraino iritsiko dira gure lana erraztea?

2008/12/19

Segurtasuna erremintetan!

Sarrera batean irakurri dudanez urtean hamar pertsonek galtzen dituzte behatzak zerra zirkularra erabiliaz. Beno ba, Steve Gass delako batek segurtasun sistema bat asmatu du. Laburtuz, zerrak detektatzen du zerratu behar duen elementuaren eroankortasuna eta egurra zerratuko duen bezala behatz bat ezingo du zerratu (ezta saltxitxa bat ere). Ez duzuela sinisten? Ikusi bideoa!

Pixelydixelen ikusia.

2008/12/18

Goritasunezko bonbilak ez erabiltzearen arrazoiak

Beste bideo bati jarraituta dotsub-en bitartez, bideo honetara iritsi naiz eta interesgarria iruditu zait blogean kokatzeko. Aukera ematen duenez azpitutuluak euskaratu egin ditut, horregatik bideoa euskarazko azpitutuluekin ikustea eskatuko nizueke. Kostatu zaitenarekin...
Ah! Ez izan oso zorrotzak itzulpenarekin, mesedez,... :)

2008/12/14

Teknopolis

Zientziak eskeintzen dizkigun gai ezberdinei buruzko dokumentalak oso gustoko ditut. Horregatik beti teknopolis programa ikusten saiatzen naiz. Oraintxe bukatu da ETB1-ek eskeini duena eta bertan adierazi dute web berri bat dutela. Bertatik bideoak ikusi ditzakegu eta nahi izanezkero deskargatu ere.
Nik, nola ez, frogatu nahi izan dut eta urtarriletik aurrera automatizazioa, robotika,... lantzen hasiko garenez bideo hau kokatzea pentsatu dut. Makina-erremintaren kontrol berri bati buruzkoa eta informazio zuzena eta argia ematen duena. Ea gustokoa duzuen!

2008/12/03

Teknika, teknika,... eta pentsatzea?

Ez da nahikoa teknika erakustea, ezta beharrezko erremintak eskuragarri edukitzea, ez horixe! Erabakiak hartzen ere ikasi behar dugu! Pentsatu behar dugu! Ala zuek ere bideokoak egingo duen gauza bera egingo duzue?

2008/12/01

Materialak

Beste noizpait materialei buruz egin dugu sarreratxoren bat eta gaur aipatuko dugu zeozer materialen entseguei buruz. Zehazki material entsegu suntsigarriak! Honek zer esan nahi du? Tira ba, frogak egiten direnean materiala hautsi edo desegiten delako. Behean duzuen bideo honetan kristal hautsiezin bat probatzen ari dira...1930. urtean!! Eta nola? Tiroka! Buenoooo....

2008/11/28

Googledocs jarraipena

Aurreko sarreran ikusi dugunez googledocs inkestatxo bat egiteko erabili dezakegu. Oraingo honetan inkestaren emaitzak nola jaso ditzakegun aipatuko dugu. Bi eratara jaso ditzakegu; bat, oso interesgarria, excel modura eta bestea, irudian ikus dezakezuen bezala:

Oraingo honetan froga modura erabili dugu baina ados egongo zarete nerekin erreminta interesgarria dela esaten dudanean, ezta?

2008/11/24

Googledocs-ek blogean inprimakiak txertatzeko aukera ematen digu!

Horrela da, imprimaki bat sor dezakegu eta ondoren datuak taula batean jaso! Benetan oso erabilgarria izan daitekela! Hemen jarri dudan hau adibide bat besterik ez da baina ideia bat egiteko balio du. Animatu eta bete ezazu! Oso erraza da!

2008/11/22

Artzain-jokoa, zein joko den badakizu?

Iaz bi ikasleren artean proiektu bat aurrera eraman zuten kurtso amaitzeko gutxi falta zela. Egia esatea nahi baduzue oso gustora gelditu nintzen egin zuten lanarekin. Proiektua berez nahiko erraza zen: artzain-jokoa. Kontua da bertsio elektronikoa egin genuela, baina, ba al dakizue zein joku den artzain-jokoa?
Norbaitek asmatuko balu jarriko nuke argazkiren bat ikus dezazuen.

2008/11/21

Babes eta aginte-koadro orokorra

Etxeko instalazioekin ari ginela eta begira zein aurkezpen polita aurkitu dudan. Agian guretzako maila altuegia baina bertatik oso informazio interesgarria atera ahal izango dugu:

2008/11/20

Gimp euskaraz

Normalean irudien tratamenduari buruz ari garenean/direnean burura datorkiguna photoshopa da baina azken aldi honetan, hezkuntzan ere, software libreari bultzada bat ematen ari zaio/gara (firefox, openoffice,..) eta nola ez GIMP. Tira ba, dagoeneko badugu irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa euskaraz egiteko aukera.


Ezagutzen duzu software libre gehiago, hezkuntzan erabiltzeko moduan? Teknologia ikasgaian erabiltzen al duzue baten bat? (Norbaitek erantzungo balu...)

2008/11/18

Klaseak online emango ditugu?

Ez dut uste egoera honetara iritsiko garenik momentuz; gehiago oraindik, ez dut uste nere bizitza "laboralean" gertatuko denik. Zorionez, ze bestela zeinek aguantatuko ditu nere "txapa zoragarriak" edo "ironiak"? Beno, egia esan hauek bideokonferentziaz ere egin ahal izango ditut, jaja!! Argi dagoena da gaia aurrera doala. Gero eta baliabide edo erreminta gehiago asmatzen ari dira eta erokeritzat jo genezakeena duela gutxi forma hartzen hasia da...
Uploaded on authorSTREAM by rmarsiglia

2008/11/17

Kuriosidade bat (beste bat)

Oso gauza kuriosoa hemen daukaguna. Plugin bat non herrialde ezberdinetan erabiltzen diren entxufeak eta adierazten dizkizun... Eta nola gu oraintxe ari garen instalazio elektrikoekin ba kuriosoa iruditu zait hemen aipatzeko. Dirudienez tentsioa, konektore, entxufe eta hertzioen arteko konparaketa ematen ditu. Hau da nik egin dudan froga:
Kuadroan ikus dezakegunez maiztasuna 60Hz-etakoa da Cuban; baina hemen 50Hz. Zein ezberdintasuna egongo zen motore bat han edo hemen konektatuko bagenu? Imaginatu ile-lehorgailua baten kasuan ari garela!

2008/11/15

Hezkuntza 2.0rako 100 erreminta hoberenak

Aurkezpen honetan adierazten dute zeintzuk diren. Egia esan guk horietako dexente erabiltzen ditugu, beraz, animatu beharko gara, ezta? Zalantzarik baldin baduzue galdetu eta erantzuten saiatuko naiz!

2008/11/13

Apertium-eu-es: Euskaratik espainerarako itzulpen automatiko librea

Askotan gertatu zait informazioa bilatzean ingelesez idatzitako weborrietan bukatu izana. Arazoa? Noski,... nere ingelesa maila... eta zer esanik ez beste hizkuntza batean baldin badago! Itzulpenerako zenbait erreminta badaude, baina euskararako itzulpenak egiteko aukerarik badago? Erderarako badaude, catalana ere askotan ikusten dut... baina euskara... google jaunak ez du euskara txertatu nahi...
Baina gaia mugitzen ari dela dirudi (eta nik jakingo ez dudana...). Euskaratik espainierarako itzultzaile automatiko baten berri ematera nator. Librea da eta erdaratu.eu webgunean probatu daiteke. Informazioa sustatu-n irakurri dut. Bertan lor dezakezu azalpen gehiago nahi izanezgero!

2008/11/02

Ate logikoak

Kurtso hasieran etxeko instalazioen proiektuarekin hasi gara. Baina tartean beste gai batekin aritu gara ere; ez dugu sakondu (ez ahaztu dbh-n gaudela) baina oso gai erraza iruditzen zait eta gainera ikasleentzako ere nahiko atsegina. Baina zein da ba gai hori? Logika digitala, logikoa! Enpin, ze txispa deten... Ate logikoak, algebra Boolearra, sistema bitarra,... Beno, kontua da webgune hau topatu dudala eta oso interesgarria iruditu zaitela. Ta nola beti zuen esanetara nagoen..., ba hementxe duzue.

2008/11/01

Teknologia aurrerapenak!

Gure ikastetxeko laugarren mailako ikasleak ikasketa amaierako bidaian Port Aventurara joan dira azkeneko urtetan. Asko gustatzen zaie Dragon Kan,... eta normalean arazoak egoten dira irakasleak arduradun modura joateko. Ni aurten eskeiniko naiz joateko baina bidaia aldatzen badute (eta bidaia ordaintzen badidate noski!! jaja). Hau da nere proposamena: "Stratosphere" "Las Vegas"-en. Zergatik bidai hau proposatu? Lehenengo: ezingo duzuelako ordaindu, jajaja... Eta bigarren: bertako teknologia eta egitura aipatu nahi nizuelako!
Zer da Stratosphere delakoa? Hotel bat da. Eta zer du berezi? Ezer gutxi: 350 metroko altuera (tira, hori ez da horrenbesterako! Badaude beste batuzk altuera horren inguruan!). Zergatik kokatu dut ba hemen? Honengatik: bere gainean jolas-parke bat duelako!! Ikus itzazue argazkiak; ezetz ausartu bertan montatzen!!

2008/10/30

Software librea

Azken aldi honetan hortxe nabil... software librea... ubuntu, openoffice,... Momentuz firefox erabiltzen dut eta oso gustora. Asko kostatzen ari zait erabakitzen baina bideo hau topatu dut eta zeinek daki, igual azkenean... ikusi ondoren... ikusten duzuenez dena oso argi daukat, eh?

2008/10/28

Oinarrizko akotazioa

Oraingo honetan ez nator berrikuntza batekin, jajaja! Lehenago itzulitako aurkezpen batekin nator. Teknologia ikasgairako oso interesgarria iruditu zitzaidan orduan baina ikusteko etzan oso txukuna. Oraingoan hobeto ikusi ahal izango dugu:

2008/10/27

Munduko aerosorailurik handiena

Bideo ikusgarri honetan munduko aerosorgailu handiena nola montatu zuten ikus dezakezue. Benetan ikusgarria!

2008/10/24

Nekatuta, triste, pozik,...

Halaxe da, horrela sentitzen naiz. Nekatuta ostirala bait da, aste gogorra pasatu dugu eta gainera dagoeneko gaueko hamaikak pasata dira! Triste. Atzo berritzeguneko aholkulariak esan zidanez agian lakuakoek ez dute aurkeztutako berrikuntza ekintza onartuko. Aurreko ikasturtetan aurkeztutakoaren berdina iruditzen omen zaie. Hauek ez dute proiektua irakurri edo bestela ez dute ulertzen/jarraitzen gaur egun web 2.0an ematen ari diren berrikuntzak. Zergatik animatu naiz ba, sarrera hau idazten hasi naizenean? Oso erraza: nere ikasleengatik! Eta neregatik ere!
Aurten oso proiektu polita aurrera eramaten ari gara. Adi! Betiko proiektuen metodologian oinarriturik informazio kudeaketarako erreminta guzti hauek landu/konbinatu behar ditugu: delicious, google reader, blogger, google sites, googledocs,... momentuz. Ikasle gaixuak! Eztakit nola aguantatzen nauten! Baina lakuakoei etzaie berrikuntza bat denik iruditzen...
Beno, nik lanean jarraituko dut eta nere ikaslekin batera egiten dugun lan horretaz gozatzen!
PD: zuek! bai zuek, ikasleak! Ez sinistu gehiegi bota dizkizuedan loreak, eh? Ta segi lanean!!

2008/10/07

Kanikak!! Nola egiten dira?

Konprobatuko zenuten azkeneko aldi honetan fabrikazio prozedurei buruzko hainbat bideo kokatzen ari naizela. Bideo zehatzak dira, hau da, elementu konkretu bati buruzko fabrikazio moduzkoa. Kasu honetan kanikak nola egiten diren ikus daiteke:

2008/10/02

Teknoskopioa 2008 lehiaketa

Oraingo sarrera hau 4. mailakoentzako kokatzen dut. Aurten ere zientzia, teknologia eta berrikuntzen astea 2008 barruan Teknoskopioa 2008 lehiaketa antolatu dute.
Iazko lehiaketan ere parte hartu genuen eta 2. saria lortu zuten ikasleek, horregatik aurten ere animatzen bazarete ni ere laguntzeko prest edukiko nauzue (beti bezala, jaja)! Jakin nahi duzue zertaz joango den aurtengoa? Hasi ba irakurtzen...
Teknoskopioa lehiaketako partaideei proposatzen diegun erronka: mundua salbatuko duen superheroi baten azalean jarri beharko dute, eta superheroi horren bloga sortu. Jarraitu irakurtzen...
Sariak zeintzuk diren irakurtzen baduzue agian motibatuko zarete ere...
Beno, bihar klasean komentatuko dugu ea interesatzen zaizuen ala ez. Bitartean txintxoak izan!!
Eguneraketa: superheroi bat diseinatu nahi duzu? Hemen baduzu aukera. Eta ingelesa praktikatu nahi baduzu ere, baduzu bideotxo hau ikusi!

Snowboard!!

Hemen gatoz beste bideo batekin!! Oraingo honetan snowboard-eko taula bat nola eraikitzen den azaltzen du. Ondo aipatzen da, eraikuntza prozesua, erabilitako materiala, materialen ezaugarriak,... fabrikazio prozedura. Neri interesgarria iruditu zait.Ea zuei zer iruditzen zaizuen!!

2008/09/12

Zirkuitu elektronikoen simulatzaileak

Orain arte klasean askotan Crocodile clips-eko doako bertsioa erabiltzen genuen zirkuitu elektrikoen simulazioak egin nahi genituenean. Simulazio xinpleak, noski, elementu gutxi batzuk erabiltzeko aukera ematen bait zuen. Orain Yenka Basic Circuits delakoa jarri dute guretzeko eskuragarri eta arbel digitala erabiltzeko modukoa omen da. Probatuko al dugu?

2008/09/06

Joko bat

Joko honetako helburua bonbila guztiak piztea da. Horrela egitea lortzen duenari puntu bat igoko diot! jaja!

2008/08/23

Beste zubi bat

Orain galdetuko duzue, eta zertara dator zubi hau kokatzea? Tira ba oso ezaugarri berezia: zubia eraikitzeko materiala... plastikoa dela!!

2008/08/05

Elektronika digitala

Berriro ere laugarren mailan ikusten dugun gai polit baten inguruan aritzeko natorkizue.. jaja oso polita!! Ate logikoak! Askotan esaten digute irudi baten bitartez askoz hobeto azaltzen direla gauzak... imajinatu ba bideo baten bitartez!! Elektronika ikasten (algebra boolearra) eta dominoko fitxa batzuen bitartez. Oker ez banago HIRU ate logiko azaltzen ditu: AND (ETA), EDO (OR) eta XOR. Zein ondo! Bideo hau erakusterakoan azalpenak eginda!!

2008/08/01

Datorren ikasturterako lanean...

Hemen ari gara datorren ikasturterako lanak aurreratzen! Oso ideia interesgarriak... ea azkenean zein den egindako lanaren etekina!

2008/07/27

Ideia berriak, injenaritza, diseinua... beste bat!

Beste adibide bat injeniaritza, diseinua, teknologia,... weborri honetan adibide ugari ikusi ahal izango dituzue. Zer deritzozue aparkalekuari buruz?

Zientziaberri-ko blogean ikusia. Oso gune interesgarria, beste noizpait aipatu izan dut eta orain oporretan gaudelarik, eta zientzia gustokoa duenentzako, denbora pasa (eta ikasteko ere) bixita dezakezue! Irakasleok ere oso informazio interesgarria duzue bertan!

2008/06/08

Ingeniaritza ala alderantzizko ingeniaritza?

Hau bai bideo ikaragarria!! Eta gainera galdera bat burura ekartzen ditena: guk klasean ingeniaritza egiten dugu? (noski gure mailan...) ala alderantzizko ingeniaritza? Teknopolisen bideo hau topatu dut eta oso interesgarria iruditu zaitenez, ba hementxe duzue.

Diseinu onen garrantzia

Klasean garrantzia handia ematen diogu proiektuaren diseinuari. Aurreko sarreraren bat ere horretarako erabili dugu baina orain arte ez dut uste bideo hau jarri nuenik. Diseinuei buruz klasean ari naizenean nere "hitzaldi zoragarri" horietakoak botatzen, beti etortzen zait burura adibide hau: zubien diseinuak. Estatu Batuetan 250 km/h abiadura jasan beharko zuen zubi bat eraiki zuten. Horretarako diseinatua zegoen, printzipioz. Diseinuak egiterakoan kanpotik eragingo duten baldintzak ere kontutan hartu behar dira. Ikusiko duzuen zubi honetan haizeak sortutako erresonantziak, begira zein eragina izan zuen:

2008/05/13

Ea zeinek asmatzen duen erantzuna!

Autocad praktikatzeko hainbat ariketa

"El blog de la tecnología"-n topatu ditudan ariketa batzuk dira eta DBH 4. mailarako egokituta daudela suposatzen da.
Read this doc on Scribd: AutoCAD praktikatzeko ariketak

Beste gai garrantzitsua: teknologiaren bilakaera

Irudi honetan ikus dezakegu teknologiaren garapena historian zehan. Oso grafikoa...

Gaitasun digitala gelan

Blog honetan konpetentzia edo gaitasunei buruz ari dira eta euskaraz egindako aurkezpen bat topatu dut. Aurkezpena Pilar Etxeberriak egin du eta oso interesgarria iruditu zait. Ondo egituratua eta modu egoki batean azaltzen duelarik gaitasun digitala lortu/lantzeko gaur egun dauzkagun baliabideen erabilpen aukera.

2008/05/12

Orain wink 2.0rekin egindako aurkezpen bat duzue. Elektronikako zirkuitu bat da. Bertan ikus dezakegu nola LDRak jasotzen duen argi kantitatearen arabera (potentziomentroan 0.7V lortzerakoan +-) elektroimana kitzikatzen dela eta kontaktuak aldatzen dituela, motorearen biraketa norantza aldatzea lortzen delarik.

Ulertu duzue, ezta? Bestela galdetu!!

Marrazketa teknologian

IKTren erabilera bultzatu nahian oso programa interesgarria iruditzen zait (gainera dohainik) googlek eskeintzen diguna: sketchup. Programa erabiltzen saiatu naiz eta gehiegi begiratu gabe nahiko gauza interesgarriak egin daitezkela iruditu zait. Erraza da (+-) eraikitako proiektuaren diseinua marraztea, materialei propietateak (koloreak) ematea, eta gainera espazioan mugi gaitezke 3Dn ikuspuntu ezberdinak lortuz. Hemen duzue programari buruz topatu dudan lehenengo tutoriala baina material asko dago hortik (google berak eskeintzen duena), bideoak, foroak,...
Hemen duzue bideo adibide bat

Baina askoz gehiago dago. Batzuk oso "osoak" ordaindutako "pro" erabiltzen ari direlako. Gure teknologia(k) nahikoa du dohainik eskeintzen digutenarekin nere uste apalean. Onartzen dira iritzi ezberdinak!!

2008/04/20

Gailu elektrikoen kontsumoa

Unesa web orrian topatu dut hainbat gailu elektrikoren kontsumo elektrikoa. Datu hau askotan erabiltzen dugu eta interesgarria iruditu zait eskuragarri edukitzea.

2008/04/16

Egiturak osatzeko

Egiturak osatzeko korapiloak, profilak eta zamak kokatu behar dira zuk nahi duzun puntutan. Ondoren egiaztetzeko botoia sakatu (horretarako mugitu pixkat eskubiruntz pantailatxoa) eta profil bakoitzak jasaten duen tentsioa adieraziko digu! Froga ezazu!

2008/04/07

Trakziozko entseguak

Bideo honetan trakzioko entsegu batean probeta azaltzen da

Nahiko interesgarria iruditu zait. Eta beste honetan probetak nola kokatzen diren ikus dezakegu:

Eta azkenik beste bideo honetan probetak jasaten duen esfortzuagatik sufritzen duen luzapen eta sekzio txikitzea ikus dezakegu, puskatzen den arte. Bi datu hauek, luzapena eta sekzio txikiera oso garrantzitsuak dira diseinuko kontuetan.
Beno, bale, hau bai azkenekoa gaurkoz: azkeneko bideo honetan entsegua ikusiko da baina baita ordenadore bitartez egiten den jarraipena eta datu bilketa:

2008/04/04

Pneumatikako apunte batzuk

Eskerrak egindako lanagatik zenbait irakasleri, Manu, Joseba,... eta ez dakidan gehiagori!
Read this doc on Scribd: Pneumatika

2008/04/03

Txantiloi berria intalatzen bloggerren

Bideo honetan bloggerreko txantiloi berri bat nola instalatzen den azaltzen da. Txantiloi hauek bereziak dira eta ezin dituzu aukeratu blog berria egiterako garaian. Nik probatu nahi dudana ikastolako aldizkari elektronikoa izateko izango zen. Igual zuei ere ondo etorriko zaizue frogak egin nahi badituzue...

Zalantzarik izan ezkero hemen egon daiteke horientzako erantzuna. Ez omen da horren erraza...

2008/03/27

Bideo interesgarriak

Bideo hauek interesgarriak iruditu zaizkit. Hainbat gai landu ditzazkegu: materialak, fabrikazio prozedurak...

www.Tu.tv



www.Tu.tv



Hoteletako ateetako zerrailak

www.Tu.tv

Makilajea kendu, belarriak garbitu

www.Tu.tv

Tiritak

www.Tu.tv

Labanak

www.Tu.tv

Hortzak garbitzerakoan noizbait pentsatu al duzue nola egiten diren?

www.Tu.tv

Bozgarailuak

www.Tu.tv

Kotxea

www.Tu.tv

EGUNERAKETA: bideo luzeak!

www.Tu.tv


www.Tu.tv


www.Tu.tv

2008/03/14

Twitter in plain English

Etzarete kexatuko: hurrengo bideoan twitter zer den azalduko dute eta gainera ingelesa praktikatzeko aukera izango duzue,... ez horregatik!!

2008/03/12

Serieko zirkuitu baten ebazpena

Seriean konektatzen baditut hiru erresistentzia... hemen dituzue apuntetxo batzuk serieko zirkuituen ebazpenei buruzkoa. On izan!!

Etxeen diseinurako beste aplikazio bat

Etxebizitzetako diseinuak egiteko erabili daitezken programei lehenago ere aritu gara. Oraingo hau gure mailarako oso ondo dago eta gainera doan da. Hemen duzue bere erabilpenari buruzko bideoa:

2008/02/29

Ikasleek teknologia berriak erabiltzen badakite?

Aurreko sarrera batean ariketatxo bat bidali nien ikasleei marrazketaren ingurukoa, joku baten antzekoa. Helburua bikoitza zen, alde batetik, esan dudan bezala marrazketa pixkat landu (bistak, perspektiba,...) eta bestetik interneteko zenbait aplikazio erabiltzea (weborriak, korreo elektronikoa,...) eta emaitzak hasi dira: hemen dauzkazue jasotako bi irudi egindako lanaren berri ematen dutenak. Zerbait arraro nabaritzen al duzue? Nik bai: nota zati bi egin beharko dudala!

Kontua da mezuak jasotzen jarraitu dudala eta hara!! begira zer gehiago jaso dudan:


Ez dakit zer esan... zati hiru? Beldurra dut hurrengoak jasotzen ditudanerako! Jasusssssss!

2008/02/26

Diseinuen garrantzia

Ingeniaritzako blog batean sarrera hau topatu dut eta burura etorri zait zein pelmada ematen dudan diseinu kontuekin. Energia eolikoaren probetxuan hau ere kontutan hartu behar da. Bideoan ikusi daiteke abiadura eremua gainditzen duenean zer gertatzen den: alde batetik mekanikoki ez dagoela prestatuta (hori da elurra asko botatzen duen ingurune batean etxe baten diseinuan hori kontutan hartuko ez bagenu bezala) eta bestaldetik etekina jaitsi egiten delako (haizearengandik lortutako energia energia elektrikora pasatzean errendimendua asko jaisten delako). Aspaldi entzunda nuen abiadura askerako diseinuak planteatzen ari zirela baina azken aldi honetan ez dut ezer berririk entzun horren inguruan. Uste dut 3 m/s eta 25 m/s abiadura tartean izan beharko lukeela funtzionamendu egokia. Hona hemen bideoa

2008/02/21

Marrazketarako beste aplikazio bat.

Aplikazio honetan ikusten dudan gauzarik interesgarriena egin daitekeen lan kolaboratibo planteamendua izango zen

Ea animatzen zareten zeozer egiten!!

Zirkuitu elektronikoa

Hemen duzue beste zirkuitu bat. Berez kotxe baterako planteatuta dago... eta bere funtzioa hau da: iluntasuna ematen denean kotxeko argiak pizten direla automatikoki!!

Orain bakarrik falta zaigu osagai bakoitza zein den jakitea eta zein funtzio betzetzen duen ere... aurrerago ikusiko dugun moduan!

2008/02/15

Errele baten funtzionamendua

Ea flash artxibo hau kokatzeko kapaza naizen eta honela azalpentxo bat ematen dudan ere...

Ikusi dezakezuenez kontrol zirkuituko etengailua ixterakoan korronteak elektroimana kitzikatzen du eta kontaktuak bere posizioa aldatzen du potentzia zirkuituan, bonbila piztuz. Zirkuitu honetan errelearen kontatuak etengailu funtzioa betetzen du (bonbila piztu-itzali egingo da kontaktuaren posizioaren arabera).

Apuntetxo batzuk

Hemen dauzkazue apunte batzuk klasean ikusitakoaren ingurukoa. Espero dut baliagarria izatea:

2008/02/10

3. eta 4. mailakoentzako ariketak!!

Weborri honetan marrazketa landuko dugu pixkatxo bat. Bistak emanda pieza bat 3 dimentsiotan marraztu beharko dugu. 10 ariketa daude. Hasteko figuur1 delakoan klikatu eta bistak azalduko zaizkizu "pista" moduan. Hauek ikusterakoan eskubiko aldean pieza eraikitzen has zaitezke!
Laguntza: Build sakatuta dagoenean, blokeak jartzen jaon ahal izango gara. Bloke bat ezabatu nahi badut Break down sakatuta egon behar du eta ondoren ezabatu nahi duzun blokean klikatu.
Bukatzen duzunean, ondo dagoela jakiteko, honela gelditu beharko zaizu! Etxeko lana: egindako pieza bakoitzeko kaptura bat egin eta korreoz neri bidali!
Ahazten nuen... bisten kokapena ikusita, zein sistematan eginda dagoela pentsatzen duzue, sistema europearra ala amerikarra??

2008/01/15

Teknologiaren aplikazioa eguneroko bizitzan

Bidalitako lan honen inguruan pixkat lagundu nahian argazki hau jartzea erabaki dut. Ez naiz gehiegi luzatuko azalpenekin. Askotan komentatzen dugu prozesu teknologiko baten hasiera: behar baten aurrean bilatu beharreko soluzioa. Tartean informazio, diseinu, aurrekontu, kalkulu eta eman beharreko hainbat pausu dauzkagu... azkeneko emaitzara iritsi arte. Hor bukatu al da dena? Ez! Egindako prozesu osoaren ebaluazioa egin beharra dago eta hobekuntzak sartzeko proposamenak egin!
Beno, ea irudiak zer esaten dizuen

Argazki hau flickerretik hartutakoa da. "tuexperto" delako blog batetik irakurritako sarrera batean topatu dut.

2008/01/14

Autocad-ekin ari naizela...

Autocaden beti ikusi dudan beste ariketa "mitiko" bat gantxoarekin izan da. Hemengo bideo honetan 2Dtik 3Dtara pasetzo modua adierazten duela.

Hurrengoetan ariketa errazagoen bideoak jartzen saiatuko naiz.

Sukalde bat Autocad 2007 bitartez 5 minututan...

Nik ere horrela irakurri dut, bideo bat ikusteko aukera non sukalde bat marrazten den hiru dimentsiotan 2D batetik abiatuta, eta, 5 minututan!. Ez da bideo honen bitartez gehiegi ikasiko dugunik, (neretzat behintzat azkarregi doa) baina bai ikus dezakegula programak eskeintzen digun zenbait aukera.

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...