2012/02/24

Robotika eta kontrola: aplikazioa.

Laugarren mailako ikasleak proiektuekin aurrera doaz. Konpondu beharreko "arazoa" zehaztu ondoren, mekanismoak prestatu dituzte eta orain, funtzionamendu automatikoa nola lortu planteatzen ari dira. Honetarako argi eduki behar dute zeintzuk izango diren osagaiak, aginduak, aldagaiak,... eta fase honetako lana scratch-en bitartez gauzatzen ari dira. Gaurkoan adibide batekin gatoz. Talde batek robot-xurgagailu bat eraiki du. Eraikuntza gauzatu eta eskuzko kontrola prestatu du honako bideo honetan ikus daiteken modura:
Robot horretan egindako kontrol-kableatua lehenengo fasea litzateke. Oinarrizko zirkuituak lirateke baina hainbeste kablerekin, oso korapilatsua gerta daiteke. Hurrengo fasea, picaxe edo arduino plakaren bitartez kontrola gauzatzea izango da. Baina aginduak modu ezberdinean landuko ditugu: alde batetik, lehen esan dugun bezala scratch erabilita, eta bestetik, fluxu diagramen bitartez. Ikasleek robota kontrolatzeko lehen programa egin dute scratch erabilita. Oraindik hobetu beharra dago baina lehenengo pausu bat bada!! Gela bat irudikatu da (gelaren dimentsioak edozein izan daitezke)eta adibide bezala, gela horretan lau hanka dituen mahai bat dago. Beraz, robotak alde batetik bestera ibili behar du, eta edozein oztopo topatzen duenean, errebotatuko du eta beste norabide batean aterako da. Lerro batek adieraziko digu robotak egindako ibilbidea; modu horretan kalkulatzen joan ahal izango gara zein azalera "garbitu" duen robotak. Ikusi nola robotaren gainean klikatzean hau martxan jartzen den:
Learn more about this project
Zerbait aholkatuko zenieke ikasle? Zertan hobetu daiteke proiektu/programazioa? Azkarregi ez ote doa? ;) EGUNERAKETA: Ikasleek kodearekin lanean jarraitzen dute. Aldaketa txiki bat ezarri dute robota mugitzeko mugimenduan eta, sistema 10 segundu pasa ondoren berrabiarazteko simulazioa lortu dute. Hau da, robota kargatzeko berriro hasierako posiziora itzuliko da 10 segundu pasa ondoren. Ondo!! Segi horrela lanean!!

2012/02/19

Zirkuitu elektrikoak errepasatzeko

Hemen daukazue jelordi irakasleak prestaturiko dokumentu hau. Oso ona zirkuitu elektrikoen gaia errepasatzeko. Horrela, nik emandako azalpenekin konparatu dezakezue, eta behar bada, hainbat zalantza argitu ere. Elektrizitatea Ikaslearen koadernoa

Transmisio sistemen inguruko ariketak

Sarean topa daitezken hainbat dokumentu dauzkazue hementxe. Froga ezazu zenbat dakizun honen inguruan eta, zalantzarik baduzu, jar zaitez nirekin kontaktuan. Engranaje ariketak Trans Konp Ariketak trans sinp ariketa

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...