2011/01/12

Zer da teknologia?

Galdera horrekin has gaitezke ikasturtea. Orduan, zertara dator lau hilabete geroago kontu hauekin etortzea? Tira, hemen Elhuyar zientzi-teknologi hiztegitik ateratako bi definizio:
- Industria, sektore edo langintza jakin batean erabiltzen diren tresna, prozedura eta tekniken multzoa, eta haiei buruzko ezagutza zein ikerketa zientifikoa. Hala, erlojugintzaren teknologia, zurgintzaren teknologia, ijezketaren teknologia eta abar bereizten dira.
- Gizakiak erabiltzen dituen tresna, makina, prozedura eta metodo teknikoen multzoa, eta haiei buruzko ezagutza zein ikerketa zientifikoa.
Guk azaltzen hasten garenean detaile txiki bat gehitzen dugu: gizateriaren beharrei erantzuteko... eta nere ustez garrantzitsua da.
Gai hau pixkat landu ahal izateko bideo hau ikusi eta ondoren eztabaidatzea proposatzen dizuet: garapen jasangarria, beharren arabera kontsumoa,... badakizue beti esaten dizuedana: pentsatu!!

Lastima euskaraz topatu ez izana!
Gaiaren inguruan informazio gehiago topatu nahi baduzue hiru helbide hauek proposatzen dizkizuet: "HAUTATZEN", "El blog de Loretahur" eta "gizmología".
Bestebaterako beste gai garrantzitsu bat landu nahiko nuke: sarearen neutraltasuna.

No hay comentarios:

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...