2017/10/26

Ongi etorria 17-18 ikasturteari!!

Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru)... eta batez ere, maila bereko sei talde dauzkadala! 3. DBH. Teorian sei aldiz gauza bera ematea! Baina ez, gela bakoitza mundu bat da. Hasi gara betiko moduan: proiektuaren planteamendua. Ohiko modura; hau da, modu itxi-bideratu-ireki batean. Arazoa plantetu diet eta maila batean, soluzioa emateko garaian minimo batzuk bete beharko dituzte (itxi-bideratu fasea) baina hortik aurrera adierazten duten gogoaren arabera... irekia.
Kurioso izan da gela berria estreinatzea tokatzen zela. Eraikuntza berria dugu. Gaur egungo joerei erantzun nahian eskaera berezia egin genien hezkuntzako arduradunei. Ez nuen nahi duela hogei urteko katalogotik bidaltzen ziguten materiala. Homologatua izan behar omen du. Ba, zorionez, LORTU DUT!
Ez dute bidali. EZ DUTE EZER BIDALI. Mahai batzuk eta taburete batzuk bidali dituzte. Tabureteak ez nituen nahi.
Baina tira, positibo izateko, ikastetxetik behintzat babesa jaso dugu mintegian. Hezkuntzara bideratutako idatziengatik ez dadila izan!
Proiektuaren lehenengo fasea aurrera doa eta materiala erosteko fasera pasatuko gara bai ala bai... eta hor nere zalantza madarikatuak azaleratzen zaizkit beti bezala. Ea zein eskaera-orri prestatzen dituzten...
Uste dut hemendik aurrera gehiexeago idatzi ahal izango dudala blog honetan. Gustatuko litzaidake gelan egindakoak, erabilitako sofwarea,... e.a. hemen aipatzea.
Gaurkoz, hau:
3. DBHn ikasle bakoitzak bere chromebooka dauka. Proba moduan marrazketa pixkat landu dugu Sketchup for Schools bitartez. Hurrengoan eskuaira eta kartaboi pixkat...

1 comentario:

jolaus dijo...

Animo Karlos! Beti bezala zure ekarpenen zain geratzen naiz. Nik DBH3ko bi talde dauzkat, bat mundiala bestea ez hainbeste. Ziur nago zure ideiak baliagarriak izango zaizkidala ;)

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...