2014/11/24

Robotika eta 3D

Aurreko bi ikasturtetan saiakera txikiak egin ondoren (scratch, S4A, arduino, i3 inprimagailu baten muntaketa...), aurten, proiektu borobilagoa garatzea dugu helburu: robotika eta 3D.



Eta titulu ponpoxo horrekin, zer espero daiteke? Oso proiektu zabala izango da. Etapa ezberdinetako ikasleek garatutako ezagutzak aplikatzen saiatuko gara. Lehen proiektu bezala, printbot bat garatu nahi dugu DBHko ikasleekin. Batxilergokoekin praktikatxoren bat egingo dugu eta  garatutakoa aurreragorako utziko dugu ;)


Zergatik aukeratu dugu proiektu hau? Kopiatu nahi dugulako! Eta eraldatu! Eta hobetu! Eta dokumentatu!

Aurten, ikasleek garatutako diseinuak CAD programen bitartez lantzeko LHko ikasleen bitartez garatuko dugu. Zergatik? Modu horretan "Robotika eta 3D" proiektua "Proiektu Bertikalak" proiektuaren baitan kokatu ahalko dugulako. Zenbat proiektu, eh? ;)
Gainera, diseinu horiek 3D inprimagailuaren bitartez piezatan gauzatuko ditugu.


Laguntza-orientazio modura, sarean topa daitezken hainbat proiektu aztertuko ditugu. Informazio iturri nagusia? Garatu nahi ditugun "kontzeptu" batzuk: "maker" mugimendua, IoT,...

Horrela lana egitea oso gustoko dut baina... nola egituratu ikasketa prozesua? Jakin-mina piztu/puztu beharra dugu. Egokia da, beraz, ikasketa ardatza proiektua bera izatea? Eta, orduan, guk bideratu beharko genituzke proiektuak ere? Horrela ez da interesa galduko berriro?

PD: nola botatzen dudan faltan "letretako" irakasleekin batera honelako proiektuetan batera lana egitea...

PD2: Karlosek gero ta gaitasun kaxkarragoa du idazten...

PD3: DBH eta BATXen software eta hardware libre erabileran oinarrituko gara!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...