Mostrando entradas con la etiqueta Elektronika-digitala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elektronika-digitala. Mostrar todas las entradas

2014/10/14

Sistema bitarra eta Scratch

Beti iruditzen zait "topikazoekin" ari naizela, baina azken aldi honetan, interesgarriak diren adibideak topatzen ari naiz. Aurten bi gai hauek lantzen ari garela...

2014/01/07

3D inprimagailua: elektronika digitala lantzen

3D inprimagailuarekin ari garela, helburuetako bat bere osagaiak aztertzea da. Kasu honetan elektronikari buruz ari garenez, nahiko konplikatua. Arduino plakaren oinarrizko osagaiak errazago topatu ditugu (nahiz eta MEGA bat izan, UNO iaztik ezaguna zen eta horrek lagundu digu). Honekin batera RAMPS1.4 aztertzen hasi gara.
Elektronika analogikoa aurretik ikusita genuenez, oraingoan elektronika digitala aztertzen hasi gara. Sistema bitarra, egi-taula, funtzioak, Boolear algebra, ate logikoak,... DeMorgan legeak... Txipetara iritsi arte.
Hemen ikus ditzakezue arduino mega eta ramps-aren irudiak:


2012/03/06

S4A: lehen praktika

Teknologia gela pixkat antolatu ondoren, berriro, S4Akin lehen praktika egiteko unea iritsi da: pultsadore bat sakatzean, led gorria piztu behar da. Scratch-en hori adieraziko duen programa honako hau da:
Eta konexioak behar bezala egin badira, emaitza hau da:

2011/11/30

Elektronika-digitala: lehenengo diseinua.

Argiztatze- sistema bi elementuren bitartez kontrolatu nahi dugu: etengailu bat eta mikrorruptore bat. Zein egoeratan nahi dugu piztuta egotea? Bi sarrera elementuetako bat aktibatuta dagoenean. Diseina ezazu ate-logikoz baliaturik, funtzio hori beteko duen zirkuitua. Ondoren irakasleak adierazitako simulagailua erabili bere funtzionamendua frogatzeko.

2011/11/28

Elektronika digitalari buruzko apunte eguneratuak

Berritzegunean landutako apunteen azken bertsioa kokatuko dut. Aurreko bertsioa deskargatu baduzue ere, ez dago inongo arazorik. ELEKTRONIKA DIGITALA2011_11_09

2011/11/24

Elektronika digitala: hirugarren saioa!

Gaur hirugarren saioa izan da elektronika-digitala lantzen ... Gaurkoa gogorxeagoa izan da. Aurreko egunekoa errepasatu,... bale. Baina algebra pixkat ere ikusi dugu, eta hori,... beste kontu bat da! jaja! Gure helburua (beste batzuen artean) zirkuituak diseinatzen jakitea da; horretarako, egi-taulatik abiatuta funtzioa ateratzen kapazak izan behar dugu, funtzio hau sinplifikatzen (horregatik sinplifikatzen ikastearena!) eta hortik, zirkuitua ateratzen. Algebra Boolearra pixkat lantzeko, De Morganen teoremak aipatu ditugu. Ez zait interesatzen izenak ikastea. Baina bai berdinketa baten adierazpena nola konprobatzen den zuzena dela jakitea. Eta tira, ba hortxe gabiltza, ikasle batzuen buruetatik ke pixkat ateratzen ikusi dudala!! ;) PS: XOR hortik azaldu zaigu...

2011/11/18

Elektronika digitalako lehenengo bi klaseak

Beno, gaur elektronika digitalari buruzko bigarren klasea eman dugu. Oso gustora eman ditut (nere hitzaldi zoragarriak... jeje). Nola eman ditudan kontatzen saiatuko naiz. Nola kontatu? Nere modura, klaseak bezala. Landu ditudan puntuak bi klase hauetan honako hauek izan dira: - eskema elektrikoak, sarrera-elementuak eta irteera-elementuak, zer adierazten dute 0-k eta 1-k zirkuituko sarrera-irteera elementuetan? - egi-taula, sarrera-irteera elementuen arabera osatzeko irizpideak,diseinu adibideak, - sistema-bitarra eta sistema-hamartarra, bien arteko erlazioa, kalkuluak (beste sistemak aipatu besterik ez) - ate-logikoak, sarrera-elementuen kokapenarekin erlazionatuz: AND, OR, NOT, NAND, NOR. Bakoitzari dagokion egi-taula osatzen ikasi dute, ate-logiko bakoitzari dagokion zirkuitua ulertzen dutelako. - eta errematatzeko algebra boolear pixkat! Oso interesatuak azaldu dira egi-taulak planteaturik zirkuituak diseinatzeko kapazak izango direla ulertu dutenean. Honetarako adibide xinple pare bat erabili ditugu. Gauzatxo bat falta zaigu... egi-taulatik funtzioa ateratzea! Baina hori hurrengo egunetan!

2011/11/17

Proiektu berriaren proposamenarekin lanean

Tira, hurrengo proiektua lantzen hasteko, elektronika digitalaren nondik norakoa ulertu behar dugu. Hemen dauzkazue berritzegunean landutako honako apunte hauek. Oso gai interesgarria da! ELEKTRONIKA DIGITALA

2009/07/14

Elektronika digitala: beste joku bat!

Tecnotic-etik hartutakoa.
Tira, tira! Zein erraza egingo zaigun datorren ikasturtean ate-logikoen gaia garatzea elektronika digitalaren atalaren barruan. Hau bigarren jokua da topatu dudana eta aurrekoa pixkat hobetzen du kontzeptualki; oraingoan AND, OR, NOT, NAND eta NOR ateak erabili beharko ditugu robota pastelara bideratzeko. Gainera erabiltzaile aurreratuek aukera izango dute jokua editatzeko eta maila gehiago gehitzeko, e.a... Hau erronka!!
Hemen zuzenean joateko"

2009/07/09

Datorren ikasturteko 4. mailako ikasleentzat

Zein gauza hobeagoa joku baten bitartez ikasten hasiko bagina? Bai ba! Laugarren mailan elektronika digitala landuko dugu (badakizue ordenadoretan 1 edo 0 balioak hartzen duenekoa, edo bai-ez,...) eta gaur egun dauzkagun baliabideak aprobetxatuz, joku honetara jolastea proposatzen dizuet. Joku honen helburua erraza da: robotaren tamaina handitzea bere azken misioa bete ahal dezan. Bere tamaina handitu ahal izateko energiaz hornitu beharko dugu. Eta hementxe dago koxka: nola hornitu energiarekin!! Oso erraza: fusibleak kokatu behar dituzue dagokien lekutan. Ate logikoen funtzionamendua jokua berak azaltzen du. Lehenago ere jarri izan dut ate logikoak lantzeko web2.0 beste aplikazioren bat. Beraz, zuen kabuz nahiko erraza lantzeko.

Gainera ezagutzen nauten ikasleek badakite joku hau oso interesgarria dela neretzat, hau da, zuentzat, jaja! Zergatik? PENTSATU behar delako!!
Ea bukatu berri duzuen ikasle "zoragarri" horietako baten batek asmatzen dituen pantaila guztiak! Frogatzeko horrela dela konta iezadazue zein den robotaren azken misioa!
Ondo pasa udara!!

Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia