2014/03/31

3D diseinuarekin jarraituz

Oraingo honetan 3D diseinurako erabiliko ditugun baliabideak aipatuko ditut. Edo erabili nahiko nituzkenak behintzat.
Alde batetik Sketchup programa. Lehenago ere hemen aipatu izan duguna. Pieza sinpleak diseinatzeko ona (nahiz eta, gero inprimagailura bidaltzeko batzutan "zuzendu" behar diren). 
Bestetik, aurrekoan komentatu nuen Tinkercad
Hirugarren bat ere ikusi behar dute ikasle batzuk: Openscad. Hau pixkat konplikatuxeagoa baina motibatuta daudenez ;) Bideotutorial onak dauzkazue @obijuan-ek eginikoak gutxinaka ikasten/praktikatzen joateko.

Bukatzeko, adibidez, Thingiverse webgunea erabil dezakegu bertan jendeak kokatutako piezak inprimatzeko (batzutan aukera ematen digute bertan igotakoak berdiseinatzeko) edo Youimagine.


100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...