2010/09/13

Kirchhoff-en bi legeak

Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. Azalpen txikiak eta adibide pare bat. Ebazpenerako Kirchoffen bi legeak erabiltzen dira. Lehenengoak adierazten du: korapilo batera iritsitako korronte intentsitate guztien batura eta ateratzen diren korronte intentsitate guztien batura berdina da. Bigarrenak adierazten du: bi korapiloan arteko tentsio erorketa berdina dela adar bati jarraituz edo beste bat jarraituz (azkar esanda...). Beste ikasturtetan ematen saiatu naiz baina gero denbora dexente eramaten zigun ekuazio sistemak ebaztea... dokumentu hau topatu dudan arte!!!


Matrizeen ebazpenean oinarritzen da baina hori ez dut klasean aipatu ere egin. Lan hori matematikako irakaslearentzat (gero ez dakigu adibideak jartzen erabileretan...) Guk koefizienteak jarri horiz dagoen eremuan eta kitto! Dokumentuaren bitartez 2, 3 eta 4 ezezagunetako ekuazio sistemak ebazteko aukera ematen du (labur esanda...). Juan Jose de Haro-k egin du eta denbora dexente aurreztu digu!! Mila esker!!
PD: bai, kontrolean erabiltzen utziko dizuet!! ;)

3 comentarios:

Aritz dijo...

Eskerrikasko talde polita geala esateagatik! Baina kurtsoa oso luzea da eta ez zaizu erraza egingo! jajaj

PD: Orduan, azterketa informatika gelan egingo dugu ezta? :-?

ksukun dijo...

Bai (ahal bada behintzat) baina lasai ezingo duzue elkarri kopiatu... ;)

Josu dijo...

Millaesker Karlos.

"Dios existe---> Google"

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...