2006/04/27

Skype, dohainik hitz egin denekin!!

Sarrera

Baietz posible dela interneten bitartez telefono deiak dohainik ateratzea! Nola? Zera ba, VoIP teknologia deritzonarekin. VoIP-k ahalbidetzen du ahotsaren transmisioa TCP/IP protokoloen erabilera bitartez. Modu honetan mundu osoko edozein puntokin konekta zaitezke interneta bitartez.
Teknologia hau hasi berria da baina gero eta indar gehiago hartzen hasia da. Honela ikusten da nola ahalbidetuko duen softwarea sortzen den, adibidez SKYPE. Software hau dohainik da eta bere erabilera eta instalazioa erraza da ere. Mikrofono eta aurikular batzuekin nahikoa da baina, eta webcam bat baduzu? Imaginatu: lagunekin hitz egiten eta gainera ikusi ahal izatea!!

Goazen Skype instalatzea: webgunean (lehenago aipatutakoa) bi aukera izango ditugu: gorde edo exekutatu.



Ondoren pausu hauek jarraitu:
-Lehenengo exekutatu
eta hizkuntza aukera ezazu

Lizentzia onartu





Onartzen duzula esan eta ondorengo pantailan non instalatuko duzun esango dizu:


Emandako aukera ona izaten da. Ondoren hurrengoa klikatu eta galdetuko dizu: ea abio zuzen bat nahi duzun eta ekipoa piztean exekutatzea nahi duzun edo ez esatea.


Hurregoa klikatu eta pantaila hau aterako zaizu:

Bukatu sakatzean erabiltzen hasi ahal izango zara!!

Nola sortuko duzu erabiltzaile kontu bat?

Ireki programa eta


Erabiltzaile berri batentzako kontua ireki beharko duzu. Erabiltzaile izenik ez baduzu, hau agertuko zaizu:


Aukera ezazu: erabiltzaile izena eta kontraseña bat. Lizentzia onartu eta konektatzeko botoia sakatu. Izena lehenago erabilia izan bada aukera berriak eskeiniko dizkizu:


Horrela azkeneko pantailara ailegatuko zara. Bertan idatzi: zure izena, herria eta korreo bat (datu hauek ez dira derrigorrezkoak baina badute bere abantailik!)

Bukatzeko botoia sakatu eta dagoeneko prest zaude! Zure lehenengo aldian aurrebista azkar bat emango dizu eta erantzungailu automatikoa jartzeko aukera emango dizu ere!

2006/04/11

Froga

Klikatu "play"ean eta gozatu bideo hau:


Honela konturatuko zarete zein zaila den irakaskuntza...

Bideoa

Sentitzen dut baina aurreko bideoa oso interesgarria izanik, lotura etzan oso gomendagarria hezkuntzako web baterako (bideoa ikusteaz aparte aukera ematen zuen jendeak bidalitako beste batzuk ikusteko "teknologiarekin zerikusirik etzaukatenak"!). Beraz, saiatuko naiz gauza hobetzen!

Efektu kateatuzko makinak

Bigarren mailako ikasle batzuk efektu kateatuzko makina bat egin dute. Besteok ere jakin nahi baduzue zer den hori, bideo hau ikus dezakezue. Ez da gure lagunek egindakoa baina antzera funtzionatzen du, hau da, etapa ezberdinetan ekintza ezberdinak gertatzen direla.
Ikusi bideoa:

2006/04/04

Telefonoz deitu doainik!

Suposatzen dut zuetariko gehienok ezagutuko duzuela, entzun duzuela, edo hortik dabilela badakizuela: interneten bitartez posible da telefonoz deitzea. Horretarako beharrezkoa da programatxo bat instalatuta edukitzea. Komentatzen dutenez nahiko kalitate oneko deiak egin daitezke baina nik ezin dut ezer esan zeren eta ez daukat etxean interneteko konexiorik! Eta hori teknoko irakaslea izanda!!! (kzgunera joaten naiz interneta behar dudanean!)
Beno nere hitzekin baino askoz hobeto ulertuko duzue ondoko artikulu hau irakurtzen baduzue:

Internet bitarteko telefono deiak. Telefono deiak email prezioan Interneten bidez deitzeko programa informatiko bat baliatzeari esker telefono-faktura dezente merka daiteke, distantzia luzeko deiei dagokienean, bereziki.

Sarea sortu zen unetik bertatik eta email bat bidaltzea kostatzen zaigun prezioan (konexioaren kostua bera, alegia), munduko beste muturreko jendearekin mintzatzea dugu ametsezko helburua denok. Zerk eragotzi ote du Interneten barrena ahotsa idatzizko hitza bezain merke ibiltzea? IP edo VOIP-en gaineko ahotsen bitartez, duela hainbat urtez geroztik, beste inorekin Internet bidez ordenagailutik ordenagailura hitz egin daitekeen arren, banda zabaleko konexioen generalizazioari eta honelako komunikazioak gauzatzea errazten duten programen hobekuntzari esker, sistema eroso, eraginkor eta fluido gertatzen ari da aspaldi honetan.
Irakurtzen bukatu nahi baduzu, hemen irakurri ahal izango duzu.

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...