2006/04/27

Skype, dohainik hitz egin denekin!!

Sarrera

Baietz posible dela interneten bitartez telefono deiak dohainik ateratzea! Nola? Zera ba, VoIP teknologia deritzonarekin. VoIP-k ahalbidetzen du ahotsaren transmisioa TCP/IP protokoloen erabilera bitartez. Modu honetan mundu osoko edozein puntokin konekta zaitezke interneta bitartez.
Teknologia hau hasi berria da baina gero eta indar gehiago hartzen hasia da. Honela ikusten da nola ahalbidetuko duen softwarea sortzen den, adibidez SKYPE. Software hau dohainik da eta bere erabilera eta instalazioa erraza da ere. Mikrofono eta aurikular batzuekin nahikoa da baina, eta webcam bat baduzu? Imaginatu: lagunekin hitz egiten eta gainera ikusi ahal izatea!!

Goazen Skype instalatzea: webgunean (lehenago aipatutakoa) bi aukera izango ditugu: gorde edo exekutatu.



Ondoren pausu hauek jarraitu:
-Lehenengo exekutatu
eta hizkuntza aukera ezazu

Lizentzia onartu





Onartzen duzula esan eta ondorengo pantailan non instalatuko duzun esango dizu:


Emandako aukera ona izaten da. Ondoren hurrengoa klikatu eta galdetuko dizu: ea abio zuzen bat nahi duzun eta ekipoa piztean exekutatzea nahi duzun edo ez esatea.


Hurregoa klikatu eta pantaila hau aterako zaizu:

Bukatu sakatzean erabiltzen hasi ahal izango zara!!

Nola sortuko duzu erabiltzaile kontu bat?

Ireki programa eta


Erabiltzaile berri batentzako kontua ireki beharko duzu. Erabiltzaile izenik ez baduzu, hau agertuko zaizu:


Aukera ezazu: erabiltzaile izena eta kontraseña bat. Lizentzia onartu eta konektatzeko botoia sakatu. Izena lehenago erabilia izan bada aukera berriak eskeiniko dizkizu:


Horrela azkeneko pantailara ailegatuko zara. Bertan idatzi: zure izena, herria eta korreo bat (datu hauek ez dira derrigorrezkoak baina badute bere abantailik!)

Bukatzeko botoia sakatu eta dagoeneko prest zaude! Zure lehenengo aldian aurrebista azkar bat emango dizu eta erantzungailu automatikoa jartzeko aukera emango dizu ere!

No hay comentarios:

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...