Hirugarren mailako ikasleekin proiektuen kontrol kableatua lantzen hasi gara. Horretarako aipatu dugun lehen osagaia errelea izan da. Ikusi nolakoa den:
Ikus dezakezuenez, bi osagai nagusi ditu: elektroimana eta kontaktua. Elektroimana kitzikatzen badugu, kontaktuak bere posizioa aldatuko du. Klasean aipatu dugunez, erreleak zirkuitua bi zatitan banatzen du; alde batetik, kontrol zirkuitua eta, bestetik, potentzia zirkuitua. Ea honek ulertzen laguntzen duen:
Ikusten denez, kontrol zirkuituan dagoen etengailua isterakoan, elektroimana kitzikatzen da eta, ondorioz, kontaktuak bere posizioa aldatzen du. Etengailua irekitzen denean, kontrol-zirkuituan korronterik ez dabil, elektroimana ez da kitzikatzen eta, beraz, kontaktuak hasierako posizioa berreskuratzen du.
Klasean beste errele mota bat aipatu dugu: kontaktu bikoitzekoa. Aplikazio zehatz bat aipatu dugu... eta biharko entregatzen duenari "oso ondo" baloratuko zaiola... Animo! ;)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
100 egun
Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...

-
Aste honetan pneumatikari kaina sartu behar diogu. Aurreko urtetako apunteetan oinarrituko gara, Pilar L.-k egindako simulazioan, pneusim pr...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
No hay comentarios:
Publicar un comentario