2007/12/30

Beste motore elektriko erraza.

Egun hauetan (opor zoragarriak) asko ari naiz handik eta hemendik begiratzen eta egia esan gauza ikusgarriak topatzen ari naiz. Hemen duzue horren beste adibide bat:

Pneumatika ala neumatika

Bideo hauetan panel bat montatzen ikus ditzakegu. Ordenean al daude? Garrantzirik al dauka?


2007/12/27

Teknologiaren eragina eguneroko bizitzan.

Hirugarren mailako ikasleei lantxo bat bidali diet. Gaia hau da: teknologiaren eragina gure bizitzan. Helburua ez da bakarra; teknologiaren eraginaz eztabaidatzea nahiko nuke (eragina gizartean) baina baita ere lan kolaboratiboan teknologia berrietaz baliatzea nahiko nuke. Guzti hau google docs-en bitartez egitea eskatu diet. Nahiko gauza berria da baina nota igotzeko erabiliko dugu (horregatik saiatuko zaretela espero dut). Pixkat lagunduko dizuet oraingo honetan adibide bat emanez. Zer ikusten duzue argazki honetan? Teknologiaren aplikaziorik somatzen al duzue?

Bideotxo honek lagunduko dizue ulertzen...

2007/12/03

Web 2.0

IKTeroen blogean ikusi dut eta oso interesgarria iruditu zait egin duten material pilaketa. Egiten ari garen ikastarorako ere oso baliagarria izango zaizuelakoan kokatu dut hemen. Hori bai, mesedez, bukaeran zuen iritzi utz ezazue!!
GoogleDocs-i buruz:

Social Bookmarking-ari buruz:

Social Networking-ari buruz:

Wikiak:

RSSa:

2007/11/23

Engranajeen fabrikazio prozedura

Hemen duzue engranajeak egiteko moduari buruzko bideo bat.

Egia esateko ez dut denborarik izan egokia den edo ez baloratzeko. Ikusten duenak esango dit...

Elektromagnetismoa

Hirugarren mailan aritu gara elektroimana gora, behera, errelea... ba hemen duzue elektromagnetismoaren beste aplikazio bat:

Epea irekita duzue beste aplikazioen berri emateko!!

2007/11/20

Energia

Bideoa:
Hau oso ona iruditu zait (lantzen den gaiak duen garrantziaahaztu gabe!!!)

Ea hau zer iruditzen zaizuen:

EGUNERAKETA: weborri hau topatu dut eta webquest formato pixkat izanda ere, oso interesgarria iruditu zait energien gaia lantzeko.

2007/09/29

Lehenengo automata?

Hau izango da egin den lehenengo automata? Frantseseko irakasleari ere laguntza eskatu beharko diogu...

Esku bionikoa

Konturatu naiz, bai, ia beti aplikazio industrialen inguruan aritzen naizela baina ikusi egindako aurrerapenen arabera lortu ahal direnak gizartearen ongizaterako:

Robotika eta pneumatika

Aurreko kurtsoan besorobotaren proiektua lantzea pentsatu genuen eta era berean Orixe ikastetxekoekin lankidetzarako proiektu batean parte hartzea proiektu honen bitartez. Beso robotaren kontrola picaxe txartelaren bitartez egingo genuen eta mugimendua pneumatikoa lortuko genuen. Bi mugimendu mota izango zituen: eskua ireki-itxi eta eskua ezker-eskubi mugitu.
Honen arabera gainditu beharreko edo, beste modu batera esanda, lortu beharreko helburua honako hau zen: pieza bat puntu batetik hartu eta muntaketa katearen beste puntu batera eramatea. Automata baten modura lana egingo zuen, hau da, mugimenduak behin eta berriz errepikatuz.
Lortu beharreko materialak beranduegi iritsi ziren (ez dut ezer esango ikasleen lanarekiko jarrerari buruz...) eta gainera proiektuaren konplikazioa zela eta, ez genun oso emaitza positiborik lortu. Ez diot garrantzi handiegirik emango beti gustatu bait zait klasean malgutasun batekin aritzea eta lortutako emaitzak baloratzea (hurrengoetarako esperientzia moduan). Hemen duzue ingelesez dagoen bideo bat, non antzeko proiektua lantzen duten,... baina ez ahaztu gu DBHn gaudela!!!

Robotika

Gaur egun gure programazioan robotika gaia landu egiten dugula danok dakizue, honi buruzko informazioa (era guztitakoa) bilatzen ari nintzen eta Julio delako batek eraikitako robotaren inguruko bideora iritsi naiz. Oso interesgarria iruditu zait; hainbat ezaugarri aipatzen dira bideoan bertan, adibidez, serbomotoreak. Zer dira serbomotoreak ba? Hemen duzue bideoa (bertan hainbat mugimendu eta ekintza betetzen ditu robotak.

Iritsiko gara honelako zerbait egitera klasean? Noski ezetz baina baina honen oinarri izango den zerbaitera... espero dut! Ea gustokoa duzuen! Egilea zoriontzea besterik etzait geratzen!

2007/07/08

LIM-i buruzko aurkezpena.

Jesus Serranok LIM-i buruz egindako aurkezpena duzue hau. Programa honekin zenbait ariketa prestatu daitezke eta ondoren blogean txertatu hemen azaltzen den bezala.

2007/07/04

Marrazketa. Ikasle bati agindu nion!

Hemen duzue cnice-tik ateratako marrazketa teknikoko apunte oso onak (nere ustez). Erderaz eginda daude eta, zeinek daki! Orrialde osoan ikusteko egokiagoa izanik hemen duzue ideia bat egiteko modukoa:

Igual egunen batean euskaratzeko aukera dugu. Goza itzazue ze benetan onak dira!

2007/05/11

Akotazioari buruz oinarrizko zenbait arau

Hemen duzue aurkitu dudan aurkezpen bat (itzulita)

Deskargatzeko aukera badago eta nik gomendatuko nizueke ze aurkezpenak baditu animazio batzuk ulerterrazagoa egiten dutena.

2007/05/01

Aste honetan Miramar jauregian aurkezpena!

Ostiralean Miramar jauregian berriztatze proiektuen jardunaldietan ikasleekin egindako lana aurkeztu behar dut beste bi lagunekin batera: Josemari eta Manu. Bertan blogen erabilera teknologian azaldu behar dut. Horretarako neretzako errazena zuzenean irteneten konektatu eta egindakoa erakustea zen baina honela ez nuen dokumentaziorik erabiliko apenas eta hori ez da oso itxuroso geratzen...
Zer egin dut ba? Ba, betiko moduko powerpoint bat. Hemen duzue prestatutakoa:

Tranparik egin ez dudanez oso ondo ikus daiteke ikasleek egindako lana nolakoa den. Zer deritzozue, maila ona ala kaxkarra dela? Nik nere iritzia noten bitartez azalduko dut!!!!!!

2007/04/01

Nola sar dezakegu powerpoint bat:

Zorionez interneten denetarik aurki dezakegula esaten dutenean arrazoia dute. Modu honetan besteek egindako lana aprobetxa dezakegu. Adibidez kasu hau: powerpoint bat azalduz nola erabili slideshare!
Irakasleen (eta ikasleen) ohitura handia da aurkezpenak powerpointen egitea baina gero interneten nola jarri ez dakigularik. Beno ba hemen duzue nola egin:

Eta hemen duzue nola erabili flickr: argazkiak igo eta konpartitzeko eremua. Egia esan nik ez dut irakurri ere egin baina suposatzen dut balioko duela (bestela esango didazue)

2007/02/26

Egurrari buruzko weborri bat!

Hemen duzue egurrari buruzko informazio ugari duen weborri bat, ezaugarriak, lantzeko era ezberdinak eta beste gauza pilo bat!

2007/02/15

Beste bideo ikaragarria!

Askotan hitzegin dugu potentzial diferentziaren eraginez elektroien mugimendua ematen dela. Noiz bait ikusi al duzue honelakorik?

2007/02/07

Gaur egungo eraikuntzak

Lehenengo mailan egiturak aztertzen ditugunean adibideen bila ibiltzen gara irudiak txostenean kokatzeko edo gero gu geuk eraikitzeko. Ikusi irudi honetan zein eraikuntza ikusgarria:


Ba al dakizue zer den? Eta non aurkitzen den?

2007/01/25

Panel neumatikoa


Hemen daukagu Ezeiza irakasleak ateratako panel neumatiko baten argazkia:

Internetetik dabilen beste ppt aurkezpena

Hemen duzue interneten bidali didaten aurkezpen bat. Torloju baten inguruko denez jarriko dizuet. Tratatzen den gaia askotan landu dugu klasean. Ea zuei zer iruditzen zaizuen. Ni ez nago %100 ados! Oraindik gehio esango dizuet: %50an bakarrik nago. Nere ustez ez da zure ikasketa maila bakarrik baloratu behar, baizik egindako lana ere!

2007/01/19

Motore elektrikoa

Hitz gutxitan esanda: FLIPATUTA geratu naiz bideo hau ikusi dudanean. Motore xinplea omen zela eta, pentsatu dut: goazen ikasleekin eraikitzea!! Xinplea? Ikusi, ikusi... jaja!!

Barne errekuntzako motorea

Bideo honetan barne errekuntzako motore baten atal mekanikoen muntaketa ikus dezakezue. Gainera pistoiaren mugimendua ikus daiteke prozesuaren barne. Norbaitek ba al daki bi denboratakoa ala 4 denboratakoa den? Diesela al da? Beti bezala prest nauzue puntutxoak oparitzeko erantzun arrazoitu bat ematen didanarentzat!!!
Hemen duzue bideoa:

2007/01/17

Goazen diseinatzera!

Lan kolaboratiboa GATXETO pertsonaia asmatuko dugu. Gure lehenengo lana bera diseinatzea izango da eta horretarako baliabide digital hau erabiliko dugu. Ea zer den ateratzen zaiguna!
Eguneraketa:ez dut lortu kodea onartzea eta ezin izango dugu momentuz egin!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...