Konturatu naiz, bai, ia beti aplikazio industrialen inguruan aritzen naizela baina ikusi egindako aurrerapenen arabera lortu ahal direnak gizartearen ongizaterako:
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. Azalpen txikiak eta adibide pare bat. Ebazpenerako Kirchoffen bi legeak erabiltzen dira. Lehenengoak adierazten du: korapilo batera iritsitako korronte intentsitate guztien batura eta ateratzen diren korronte intentsitate guztien batura berdina da. Bigarrenak adierazten du: bi korapiloan arteko tentsio erorketa berdina dela adar bati jarraituz edo beste bat jarraituz (azkar esanda...). Beste ikasturtetan ematen saiatu naiz baina gero denbora dexente eramaten zigun ekuazio sistemak ebaztea... dokumentu hau topatu dudan arte!!! Matrizeen ebazpenean oinarritzen da baina hori ez dut klasean aipatu ere egin. Lan hori matematikako irakaslearentzat (gero ez dakigu adibideak jartzen erabileretan...) Guk koefizienteak jarri horiz dagoen eremuan eta kitto! Dokumentuaren bitartez 2, 3 eta 4 ezezagunetako ekuazio sistemak ebazteko aukera ematen du (labu...
Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru)... eta batez ere, maila bereko sei talde dauzkadala! 3. DBH. Teorian sei aldiz gauza bera ematea! Baina ez, gela bakoitza mundu bat da. Hasi gara betiko moduan: proiektuaren planteamendua. Ohiko modura; hau da, modu itxi-bideratu-ireki batean. Arazoa plantetu diet eta maila batean, soluzioa emateko garaian minimo batzuk bete beharko dituzte (itxi-bideratu fasea) baina hortik aurrera adierazten duten gogoaren arabera... irekia. Kurioso izan da gela berria estreinatzea tokatzen zela. Eraikuntza berria dugu. Gaur egungo joerei erantzun nahian eskaera berezia egin genien hezkuntzako arduradunei. Ez nuen nahi duela hogei urteko katalogotik bidaltzen ziguten materiala. Homologatua izan behar omen du. Ba, zorionez, LORTU DUT! Ez dute bidali. EZ DUTE EZER BIDALI. Mahai batzuk eta taburete batzuk bidali dituzte. Tabureteak ez nituen nahi. Baina tira, p...
Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ari naizela, edo, Gauzen interneta . Oso interesgarria benetan.
Comentarios