2013/12/09

Eremu magnetikoa, fluxua, motor elektrikoa, sorgailua...

Taldetan banatu eta hiru motor hauen inguruko informazioa bilatzen aritu dira ikasleak: korronte zuzeneko motorra, korronte alternokoa eta pausuz-pausuko motorra. Azken hau bereziena egin zaigu. Gainera gaia aprobetxatuz, eta denbora genuenez, dinamoa eta alternadorea aipatu ditugu. Lanean ari ziren bitartean, puntualki, honako beheko bideo honetan azaltzen diren hainbat gauza aipatu ditugu.

Zein erraz azal ditzakegu gaur egun hainbat gauza multimedia baliabideak erabilita...

Portzierto, pausuz pausuko motorrak erabiltzen dira 3D inprimagailuetan... Laister berri gehiago...

2013/10/31

Torlojuen ezaugarriak

3D inprimagailuaren proiektua dela eta, informazio bila ari naiz azken aldi honetan. Eraikitzen hasi baino lehen oso garrantzitsua iruditu zait osagaiei buruzko informazioa topatzea. Lana atal ezberdinetan banatu dugu: mekanika, mekanismo, elektronika, softwarea... Eta adibidez, oso interesgarriak iruditu zaizkit, orri honetan, ematen diren azalpenak torlojuen ezaugarriei buruz. 

2013/10/27

Zein izan beharko litzateke teknologia irakasgaiaren etorkizuna?

Ezagutza ez dago ikastetxean... bakarrik. Ezagutza kalean dago... ere, eta orain inoiz baino gehiago gizartea gurekin dago; itzul diezaiogun guk ere lortu dugun ezagutza.


. Orain agintariak besterik ez ditugu behar. Ez al dute gizartea entzuten?

2013/10/01

Energia gaiari buruzko aurkezpena

2013/09/18

Kirchhoff-en legeak

Atera ezazue zirkuitu honetan dabiltzan korronte intentsitateen balioak:
Ekuazio sistemak ebazteko baliabide hau erabil dezakezue.

2013/06/06

Sketchup ikasteko bideo sorta

Aurtengoa ikasturte berezia izan da. Ezin izan ditugu aurreikustako baliabide guztiei beharrezko denbora nahikoa. Horietako bat Sketchup.
Oso interesgarria teknologia bezalako ikasgai batean lantzeko: marrazketa hiru dimentsiotan. Normalean proiektuko txostenean aplikatzen dugu. Behin proiektua eraikita dagoela, honen 3D adierazpen grafikoa lantzeko erabiltzen dugu.
Oraingoan ikasleen lana pixka bat erraztu nahian, eta sarean irakasleek jartzen dituzten baliabideak aprobetxatuz, bideo hauek hemen kokatzea erabaki dut. Praktikoak eta interesgarriak iruditu zaizkit.
Landu dituen irakaslea Fernando Martínez da eta bere bloga bisitatzea aholkatuko nizueke teknologia ikasgaia gustokoa baduzue. Danok daukagu asko ikasteko...
Progrma erabiltzen ikasten joateko bideoak hemen... Eta praktika gehiago hemen... Noizko gureak? ;) Gauza txukunak landu izan ditugu. Proiektu baten barruan beti. Adibidez, teknoskopioa lehiaketarako prestatutakoa:

2013/02/28

Berritzegunean lanean 0

Hilabetean behin Lasarteko berritzegunean elkartzen gara ikastetxe ezberdinetako hainbat teknologiako irakasle. Ikusi aurreko egunean egindako erakustaldia (mobilarekin grabatutakoa eta ez kalitate oso onekoa...)

2013/02/25

Lanerako beste erreminta: ARKATZA

Beste behin ere, Maite Goñiren lana ekarri dugu teknologian erabiltzen dugun erreminta garrantzitsu baten deskribapena egiteko: arkatza.
Zirriborro moduan ahaztuta nuen... :(

Kontrolerako galdera: motor-elektrikoaren norantza aldaketa.

Ondorengo dokumentuan azaltzen diren eskema hauetan, motor-elektriko baten norantza aldaketa gurutzaketa-kommutadore baten bitartez nola egiten den adierazten da. Gure proiektuetan posizioaren kontrola mikrorruptoreen bidez egingo dugu. Honela proiektuen automatizaziorako lehen pausua emnago dugu. Ea zer moduz erantzuten duzuen!!

2013/02/19

Bai onartzen dut, erruduna naiz: mobila erabili dugu gelan!

Beno, gure lanekin jarraituz, praktikatxo berria egin dugu: arduino plaka batean konektatu dugun led bat piztu-itzali S4An idatzitako aginduen bitartez. Ikasleek praktika aurrera eraman ahal izateko informazioa bilatu behar izan dute: ledaren ezaugarriak (borne positiboa eta negatiboa identifikatu), erresistentzia erabili gabe arduinoren zein konexio-puntu erabili beharko zen,...
Praktika bukatzean txostentxo bat idatzi behar izan dute praktikaren deskribapen bat eginez. Baina dokumentu horietan bideorik jartzerik ez genuenez, hementxe duzue grabatutakoa (kaxkar xamar ikusten da baina... mobilarekin, bai!)

2013/02/15

Serbomotorrak I

Gaurkoan motor berezi batekin gatoz: serbomotorra. Gure proiektuetan orain arte korronte zuzeneko motorrak erabili ditugu. Hauen erabilera erraza zen: martxan jarri, gelditu, kontrako norabidean birarazi... Baina zailako egiten dute bere mugimendu/posizio/abiaduraren kontrola. Hori dela eta, gaur egungo baliabideei begira, serbomotorren erabilera aztertu egingo dugu. Arduteka gunean (oso interesgarria) bideo hau topatu dugu serbomotorraren funtzionamendua erakusten duena:
Oso bideo interesgarria iruditzen zait osagaiak oso argi adierazten direlako. Ea bideoaren inguruan galdetegi bat prestatzen dugun...

2013/01/15

Aukerako ikasgaian aurrera eraman ahal izateko proiektu bat

Azken aldi honetan software eta hardware librearen aldeko apustu bat egiten ari gara. Horren inguruko proiektuak aurrera eraman nahi ditugu. Nolabait DIY delakoan oinarriturik. Informazioa kudeatzeko gaitasuna ere garatuko dugu. Kurtsoan zehar ikasleek lortzen dituzten emaitzak blog honetan zuen eskura jartzen saiatuko gara.
Ikasleei helbide hau aipatu diet neri oso interesgarria iruditu baitzait: arduteka. com
Bertan hainbat proiektu aipatzen dituzte, eta horien artean, bideoan ikus dezakezuen hau:

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...