2009/12/15

4. mailakoentzat: Googlesites lantzeko

Gaurkoan sitesekin lanean aritzeko denbora izango duzue. Helburua: proiektuko txostena garatzen joatea. Bi lan izango dituzue aukeran:
- Azpian duzuen dokumentazioa gainbegiratu zure ezagutzak sendotzeko.
- Nahikoa dakizula iruditzen bazaizu: aurkibidea garatzen hasi/jarraitu. Gogoratu aurkibideko puntu bakoitzeko orri bat sortu beharko duzuela.
Hasi zaitezkete informazioa bilatzen eta sitean biltzen ("Informazioa" puntuan). Zein motatako informazioa? Ba proiektua lantzeko lagungarri izan zaiguna (internetetik lortutakoa jarri ahal izango duzue) eta izango zaiguna; orain badakizue elektronikako gaiarekin hasiak garela, beraz, lanera!
OHARRA: Pilatzen duzuen informazioa korta-pega formatokoa bada ez du inongo baliorik izango. Aurkitzen duzuena aukeratu-laburtu beharko duzue, pilatutako informazio horretatik ikasi beharko baituzue kontrolerako!!
Ondo pasa... lanean.
Sites ingurukoak:

Bideo hau ere

2009/12/13

Gimpekin praktikatzen

Oinarrizko ikastaro bat egiterakoan ariketa hau egin dut eta hementxe kokatzea bururatu zait. Bai, egindako lanarekin gustura. Lastima ezin denbora gehiago eskeintzea programatxoari. Urtarrilan deialdi berria egongo da eta igual sakontzeko ikastaroa ere egingo dut. Ikusi:
hau da hartu dudan irudia
eta landu ondoren hau lortu dut:PD: pozik bizi, mila esker Aitor!

2009/11/24

Google bilatzailea

Googlek aukera ematen digu egin nahi dugun bilaketa bideratzeko. Ikusi aratecno-k sortutako teknologiarako webguneen bilatzailea:

Nahi baduzu zeuk zurea sortu dezakezu!

2009/11/19

Laugarren mailan PICAXE

Laugarren mailan proiektuekin aurrera goaz. Momentuz planteatu ditugun proiektuen kontrola kableatua izango da erreleak erabiliz. Hurrengo pausua picaxe plaka bitartez egitea izango da. Honetarako erabiliko ditugun apunteak hauexek dira:
Kontrol Programatua: PICAXE

2009/11/18

Tailerreko eskuliburu teknikoa: DANOBAT

DANOBAT enpresak tailerreko eskuliburu teknikoa euskaraz argitaratu du eta gainera denen esku utzi. Aurreko edizioa gordeta neukan baina denborarekin ahaztuta ere. Azkeneko bertsio hau blogean zintzilikatuko dut beraien nahia beteaz, hau da, euskaraz egindako lanen berri ahalik eta zabalena izan dadin lagundu nahian. Sekulako lana!!

2009/11/02

2009/10/25

Akotazioarauak eta perspektiba flash erabilita

Aula de tecnologías-en ikusi dut toongum-en egindako flash hau. Lehenengo azalpen teorikoa egiten du eta ondoren galdeketa bat erantzuteko aukera ematen du. Erreminta interesgarria. Ikusi,


Jose Guillén Granado-k garatu du. Zorionak!

2009/10/12

Zirkuitu elektrikoen simulazioak

Coloradoko unibertsitateak gure esku jartzen ditu zirkuitu elektrikoak simulatzeko aukera (horretarako java izan behar duzu instalatuta). Simulazioak oinarrizkoak dira baina ikasle gazteekin lantzeko aukera ematen digute. Simulazioak online egin daitezke edo deskargatu.
Beste alde on bat: itzultzeko aukera ematen digute, ikusi adibide hau (eta ez izan oso zorrotzak...)
Ea gero eta gehiago itzultzeko aukera dugun!
OHARRA: beste ikasgaietan lantzeko aukerak badaude ere: fisika, bio,...

2009/10/07

Eskerrak Pilarrentzat!

Nere eguneroko "egunkaria" (aupa Jokin) irakurtzen, Pilar Etxebarriak zintzilikatutako dokumentu honetara heldu naiz: programazio laburra egiteko orientabideak, zertarako eta TEKNOLOGIARAKO!! Gehienetan iruditzen zait existitzen ez garela...
Hemen duzue prestatutakoa
Programazio Laburra Orient Abide Tekno

2009/10/01

Mekanismoak eta Egituren inguruko ariketak

Lan interesgarria topatu nuena eta hotpotatoesekin eginda dagoenez, blogean kokatzea pentsatu dut. Modu honetan ikusi ahal dugu blogetan formatu mota asko txertatu ditzazkegula:

Animatuko al zarete horrelakorik egiten?

2009/09/15

Proiektuen metodologia

Aurtengo ikasturte hasiera kuriosoa egin zait. 115 ikasle dauzkat eta denak berriak dira neretzat!! Ah! Ez, ikasle bati iaz ere klasea eman nion, eta ez dut zentrua aldatu...
Beno, lehenengo klasean egokia iruditu zait teknologia ikasgaiaren oinarria azaltzea: proiektuen metodologia. Adibideak ipini eta kitto! Ulertua! Dena primeran... baina ez dakit ikasle bakar batek kopiatu duen (nik ez diet esan kopiatu behar zenik!)hori dela eta erabaki dut blogean zintzilikatzea. Ez nekien zein erreminta erabili horretarako eta azkenean scribd aukeratu dut. Ikusi emaitza!!

Topatu dut beste metodo hau Vagabundiako blogean (oso gauza interesgarriak jartzen dituzte blogekin saltseatzea gustoko baduzu...)

2009/09/13

Lehenengo mailakoekin lanean

Beno, beno,... hasi gara kurtsoa eta lehenengo mailako ikasleek izan dute lehenengo topaketa teknologia ikasgaia, eta irakaslearekin!! Hitzegin dugu asko, luze ere... jarrera egokia, ebaluazioa, arazoak,... eta proiektuen metodologia! Ikasle batek galdetu dit: hau zer da arkitekto izateko? Eta nik, horrela botepronton erantzun diot: tira, alde batetik bai baina honek bizitzako edozein egoeratarako erabili genezake!
Eta horrela dela iruditzen zait! Arazo bat, eta honi irtenbidea bilatzeko: informazioa bilatu, diseinatu, eraiki eta ebaluatu. Noski guzti hau aurrera eramateko funtsezkoa TALDE LANA! Saiatu naiz argi uzten: lanerako ez dago lagunik, lankideak baizik!! Tira, ez naiz gehiegi luzatuko orain. Eraikiko dugun lehenengo proiektuaren inguruan aritu gara ere: egitura bat. Bideo honekin informazio pixkat lor dezakete.

Eguneraketa: joku hauen bitartez praktika dezakegu!

2009/09/11

Irailaren 11: bideo interesgarria

World Trade Center kontrako erasoa dela eta egindako bideoa duzue hau. Bertan azaltzen dute dorreen egitura eta erortzearen arrazoia... interesgarria.

www.Tu.tv

tecnoloxia.org-n ikusia.

2009/08/24

Masaien teknologia

Kenyaraino joan eta bertan ere teknologiaren definizioa: behar edo arazo bati irtenbide bilatzea! Ikusi bideo honetan ematen dioten soluzioa. Ikusi bideoa

2009/07/24

Eta nik hitzaldi zoragarriak ematen nituelakoan...


Beti kexatzen zarete nere "hitzaldi zoragarrietaz" (txapak, noski!)! Baina inoiz ez dut honelako meriturik egin horretarako, eh?

2009/07/14

Elektronika digitala: beste joku bat!

Tecnotic-etik hartutakoa.
Tira, tira! Zein erraza egingo zaigun datorren ikasturtean ate-logikoen gaia garatzea elektronika digitalaren atalaren barruan. Hau bigarren jokua da topatu dudana eta aurrekoa pixkat hobetzen du kontzeptualki; oraingoan AND, OR, NOT, NAND eta NOR ateak erabili beharko ditugu robota pastelara bideratzeko. Gainera erabiltzaile aurreratuek aukera izango dute jokua editatzeko eta maila gehiago gehitzeko, e.a... Hau erronka!!
Hemen zuzenean joateko"

2009/07/10

Kuriosidade bat

Bideo honetan etorkizunari begira lantzen ari diren teknologien azalpen adibide bat duzue. Izugarria baina horrela erabiliko dugu? Bideoa ingelesez da baina azpitituluak erdaraz jar ditzazkezue.

2009/07/09

Datorren ikasturteko 4. mailako ikasleentzat

Zein gauza hobeagoa joku baten bitartez ikasten hasiko bagina? Bai ba! Laugarren mailan elektronika digitala landuko dugu (badakizue ordenadoretan 1 edo 0 balioak hartzen duenekoa, edo bai-ez,...) eta gaur egun dauzkagun baliabideak aprobetxatuz, joku honetara jolastea proposatzen dizuet. Joku honen helburua erraza da: robotaren tamaina handitzea bere azken misioa bete ahal dezan. Bere tamaina handitu ahal izateko energiaz hornitu beharko dugu. Eta hementxe dago koxka: nola hornitu energiarekin!! Oso erraza: fusibleak kokatu behar dituzue dagokien lekutan. Ate logikoen funtzionamendua jokua berak azaltzen du. Lehenago ere jarri izan dut ate logikoak lantzeko web2.0 beste aplikazioren bat. Beraz, zuen kabuz nahiko erraza lantzeko.

Gainera ezagutzen nauten ikasleek badakite joku hau oso interesgarria dela neretzat, hau da, zuentzat, jaja! Zergatik? PENTSATU behar delako!!
Ea bukatu berri duzuen ikasle "zoragarri" horietako baten batek asmatzen dituen pantaila guztiak! Frogatzeko horrela dela konta iezadazue zein den robotaren azken misioa!
Ondo pasa udara!!

2009/06/11

Nola egiten dira erremintak?

Tailerrean erabiltzen ditugun hiru erreminta nola egiten diren adierazten digu bideo honek. Ba al dakizkizue nola izendatzen ditugun?

2009/06/03

Elektronika lantzeko proiektuak - baliabideak

Azkeneko eguneraketen berri internetetik bilatzen ari nintzala, elektronikako zirkuituak muntatzeko modu berri hau topatu dut. Elementuen arteko konexioak egiteko imanetan oinarritzen da!! Modu honetan muntaketak beti funtzionatzen omen du eta, badakizue, imanekin lana egitea dibertigarria omen da! Gainera gunean ikusi ahal izan dudan bideoan ordenadore bitarteko kontrola egiteko aukera ere ematen du!! Bideo honetan proiektu baten adibidea erakusten dute: kafe-makina!


Orain arte elektronika lantzerakoan ez nien oso erraz jartzen ikasleei (ezta aurten ere, jeje!). Elementuen arteko konexioak eztainatuz egin behar ziren eta badakigu elektronikako osagaiak nahiko "ahulak" izan daitezkela... Proiektuak ez dira guztiz bideratuak, ikasleen gaitasunak garatzen saiatzen... buruhauste dexente...
Aurten opitec-eko materiala erabili dugu eta emaitzetan denetatik jaso dugu, normala denez. Egia esan ez naiz oso konbentzituta gelditu materialari dagokionez... ikasleak zenbait momentutan "erreta" ikusi ditut zirkuitua ez bait zebilen nahiz eta osagai guztiak modu egokiak konektatuta egon... gainera horren denbora gutxi daukagu teknologia ikasgaian... ea goikoak enteratzen diren!!
Arazo hau ekiditeko teknologiako mintegian Manuk komentatu zuen, berak, plaka batzuk erabiltzen hasia dela eta demostrazio txiki bat egin zigun. Egia esan emaitza oso polita izan zen (lastima gu dagoeneko martxan ari ginela).
Beno, sarrera luzea atera zait, egindako lanaren berri eman, egin daitekenarena, nere kexak... hobe gaiarekin loturiko beste bideo honekin bukatzea

2009/05/21

Entxufeak munduan zehar

Gaur egun ordenagailuekin aurrera eta atzera ibiltzen garela eta, Eurocom-ek (ordenagailu txikien fabrikatzaileak) mapa hau argitaratu du; bertan ikus dezakegu herrialde bakoitzean erabili beharko genukeen entxufea.

2009/05/11

Zirkuitu logikoen simulatzailea online


Irudian ikus dezakezuen bezala helbide honetan zirkuituen simulazioak egin daitezke modu erraz batean; elementuak aukeratu eta kanpora atera behar dira, ondoren beraien arteko konexioak itxi eta listo!! Oso ona iruditzen zait oinarrizkoa ikasteko. Esango duzue...
Zeinek idatzi dit eskema horri dagokion funtzioa?

2009/04/18

Azpitituluak youtuben

Youtubek beste aplikazio bat jarri du gure eskura: captiontube. Honen bitartez bideoetan azpitituluak jar ditzazkegu. Orain arte dotsub erabil genezakeen (ikusi adibidea: hizkuntzetan basque aukeratu daiteke).
Bideo honetan ikus dezakegu

2009/04/01

Etxeko instalazioak

Aurtengo proiektu integrala "Gure gustoko etxea" (izan) da eta horretan lanean aritzeko erreminta ezberdinak aipatu ditugu kurtsoan zehar. Gaurkoan beste batekin natorkizue: smallblueprinter.
Etxeko diseinuak egiteko balio du. Goiko bista edo isometrikoan ikus dezakegu eta nahiz eta lehenago aipatu genituen aplikazioak baino sinpleagoa izan, oso aproposa ikusten dut ikasleekin lantzeko. Noski, azkeneko joerari jarraituz, online aplikazio bat da!
3D ikuspuntua lortzeko aukera ematen du eta baita inprimatzeko ere. Lastima blogean embedetzeko (txertatzeko) aukera ematen ez duenik!!

2009/03/27

Google sketchup

Teknologia ikasgaian diseinuari garrantzia handia ematen diogu Gaur egun ikt errintek ematen diguten aukerak aprobetxatzen saiatu beharko dugu eta horregatik gaurkoan Google Sketchup aplikazioa aipatuko dugu. Diseinurako erreminta egokia da eta gainera doakoa (oinarrizkoa erabili ezkero behintzat). Nik oraindik oso gutxi probatu dut baina ikusi izan ditut beste ikastetxetan aplikatu dutela eta oso emaitza erakargarriak lortu dituztela. Ikusi bestela ikastetxe honetako ikasleek egindako diseinu hau! Ikusgarria benetan!!

Gehiago ikusi nahi badituzu
...

2009/03/17

Elektronikako praktikak

Laugarren mailako ikasleekin elektronika gaia landu ondoren proiektuan txertatuko dugun hainbat zirkuitu muntatu behar ditugu. Ikasleak binaka kokatu eta zirkuituak muntatuko dituzte. Dokumentu honetan detektoreetan oinarritu gara: hezetasun detektorea, tenperatura detektorea, argi detektorea,... eta gure etxebizitzako proiektuan zein txertatuko dugun (edo zeintzuk) erabaki beharko dugu. Berez zirkuituak nahiko xinple planteatzen ditugu baina igual hurrengo pausua plakak erabilita muntatzea izango da. Aurreko ostegunean Manu lankideak prestatuko plakak erakutsi zituen eta oso praktikoak iruditu zitzaizkidan. Hauek dira aipatu ditudan zirkuitu batzuen eskemak:

2009/03/12

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.

Konpetentziak: nola landu klasean? Hemen duzue berritzegune nagusian landuriko dokumentuetarako lotura. Landu beharreko konpetentzia bakoitza ikas sekuentzia batzuen bidez adierazita dago dokumentuan adibideak erabiliz. Teknologian "egitura mugikorrak" sekuentzia didaktikoa aurkeztu dute. Dokumentu interesgarria!

2009/03/09

Nola egiten da zementua?

Aurten etxebizitzako proiektu integralarekin ari garela, beste puntu batzuen artean, eraikuntza materialak aipatu ditugu. Oraingo honetan zementuarekin gatoz. Ikusi bideo honen azalpenak

2009/03/08

Azteketa zailegia atera zait?

Hainbeste denbora pasa ondoren azterketa prestatzen eta behin bukatuta daukadala, hortxe hasi naiz: zaila egingo zaie? klasean emandako mailaren adierazle da? Behintzat argi daukat zer eskatzen ari naizen!! Eta zuei zer iruditzen zaizue? Zaila dela? Erraza? Ikusi...

2009/02/13

Erremintak: lehenengo maila

Lehenengo mailan ikasleentzat ikasgai berria da TEKNOLOGIA. Badaude orduan landu beharreko bai atal nagusi: alde batetik proiektuen metodologia, eta bestetik, erreminta erabilera, ezaugarriak,... arriskuak ahalik eta gehien ekiditeko. Hemen dituzue aspaldi prestatutako apuntetxo batzuk.

2009/01/24

Interneta, sarea,... hainbat kontzeptu

IKTeroek esaten duten bezala batzutan zaila egiten zaigu internet, sarea,... hainbat kontzeptu, funtzionamendu,... ulertzea. Bideo honek lagunduko digu gehixeago ulertzen

2009/01/23

Munduko aerosorgailurik handiena!

Izugarria!! Bideoa ikusten duzuenean adi: gizon baten tamainarekiko proportzioa, ematen dituen neurriak, sortutako potentzia, sortutako energia kopurua kw.h-tan, beste eraikuntza ezagunen ondoan benetazko tamainaren ideia egiteko,... IZUGARRIA!!

2009/01/19

Marrazketarako aplikazio bikaina

Aspaldian jarraitzen nuela blog hau eta gaur bertan ikusi dut teknologiako irakasleentzat interesgarria izan daiteken aplikazio hau. Aplikazioa Raul berak egin du eta pieza sinpleak hiru dimentsiotan marrazteko aukera ematen digu. Nik froga txiki bat egin dut eta asko gustatu zait. Ikasleekin lantzeko ere oso aproposa ikusten dut. Berak bideo hau prestatu du funtzionamendua ikusi ahal izateko. Mila esker Raul!!

2009/01/17

Beste bideo interesgarria.

Bideo honetan ikusi ahal izango dugu nola egiten diren bai torlojuak eta bai azkoinak. Interesgarria biak batera ikusteko aukera izatea.

2009/01/15

Laugarren mailako ikasleak lanean!

Etxeko instalazioak gaiarekin aurrera jarraitzen dute eta oraingoan egindako diseinuaren berri ematera gatoz. Kasu honetan ez diet diseinua betiko moduan eskatu (bakarrik) baizik eta internetek eskeintzen dizkigun baliabideak erabiliz. Bi adibide aipatu nizkien: floorplanner eta Sweet Home3D. Ikusi egin dituzten diseinuak!!

2009/01/13

Tentsio altuko kableak

Noizpait aipatu dugu korronte elektrikoa garraiatzeko tentsio altuetan egiterakoan potentzia galera txikiagoa izatea lortzen dela. Bideo honetan tentsio altuko kableen mantenimendua nola egiten den ikus daiteke. Ikusgarria!

2009/01/10

Proiektu baten deskribapena.

Gaurkoan iaz eraiki genuen proiektu baten berri ematera nator (berandu xamar, eh?!). 3. mailako ikasleei planteaturiko arazoa hau izan zen: mahai gainean iltze bat (edo klip bat) egongo da eta elementu hau 10-15 cm haratago mugitzeko beharko den mekanismoa eraikiko duzue. Pieza hartu, pixkat igo eta 10-15cm haratago uzteko kapaza izan beharko zuen. Hauek dira lantzeko gaiak:
- Talde lana sustatu. Informazioa bilatu.
- Diseinua: marrazketa, egiturak.
- Erredukzio sistemak. Proiektuan oinarritutako kalkuluak.
- Zirkuitu elektrikoak.
- Elektromagnetismoa.
- Automatismoak: berrelikapena errelearen bitartez. (Denak etziren puntu honetara iritsi.)



Aurtengo helburua izango da proiektu horietako bat hartzea eta picaxe plakaren bitartez bere kontrola aurrera eramatea. Lortuko al dugu?

Hemen dauzkazue proiektuen inguruko beste argazki eta azalpen txiki batzuk.

2009/01/05

Zubiak, beste bat !

Lehenago ere jarri genuen bideo bat zubi bat oszilatzen ari zela eta diseinu arazo bat zeukana. Batzuek zalantzan jartzen dute... Ba hemen duzue beste adibide bat. Ireki zuten egunean pertsonen pausuen bibrazioak,... azkenean ikus dezakezuen mugimendua sortu zen eta segurtasuna dela eta, itxi behar izan zuten.

2009/01/04

Nola egiten dira pilak?

Bideo honek adierazten du nola egiten diren. Berriz kargatzeko pilak, edo arruntak ere, fabrikazio prozedura berdina du; aldatzen den gauza bakarra bateriak betetzeko pastaren osagai kimikoen erabilera da. Ikusi...

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...