2010/10/26

Teknologia berrien erabilpenak direla eta...

Nazkatuta naukate!! IKTak, blogak... erabili! Gainera blogger erabiltzea bideratzen gaituzte, eta zertarako? Gero ikastetxeetan sarrera xinple bat egin nahi dut eta uneoro pantaila zoragarri hau ateratzeko?




Blog bat baino gehiago izan ezkero, zer? Orri bakoitzeko baimena eskatzen ibili behar al dugu?? Badakizu zergatik idazten dudan hemen sarrera hau? Ba, besteetan ezin izan naizelako sartu!!!
Irakasleen prestakuntzarako blogean sarrera bat egin nahi nuen arbel digitalari buruzkoa...

Hauek bai engranaje bereziak!!

Hor ari gara engranajeekin gora eta behera, poleekin gora eta behera, transmisio erlazioarekin gora eta behera... begira microsiervos-en topatu dudan bideo hau: engranajeak baina forma berezikoak. Eta dirudienez funtzionatzen dute!!

2010/10/25

Lanbide heziketarako hiztegia

Twitter-en bitartez enteratu naiz dagoeneko erabilgarri dugula Lanbide heziketarako online hiztegia. Oso aproposa teknologiak bezalako ikasgaian erabili ahal izateko eta gure zalantzak argitu ahal izateko. Adibidez, nola erabili behar da volt ala boltio?
Orain erantzuna jakiteko baduzu nora joan!!

2010/10/21

Aspaldiko sarrera berreskuratzen

Hau ona! Etiketak erabiltzeak lana erraztu dit ate logikoen inguruko informazioa bilatu nahiean.
Egia esateko informazio bila googlera jo dut eta hara! bigarren aukeran gure bloga azaldu zait!! Aprobetxa dezagun ba.

2010/10/20

Engranajeekin jolasean...

Bihar hirugarren mailako ikasleekin kontroltxo bat daukagu. Klasean erredukzio sistema montatu dute. Azken engranajearen abiadura neurtu dute eta transmisio erlazio formularen bitartez motorearen abiadura kalkulatu dute. Ez genuen beste modurik azkarregi bait doaz motore elektriko hauek. Ea modu teorikoan menperatzen duten klasean egindakoa... kontrola honelako zerbait izan liteke:
Engranaje ariketak

2010/10/19

Ohmen legea errepasatzen

Hemen duzue orri hau oinarrizko zirkuitu elektrikoak errepasatzen joateko orri hau. Momentuz garrantzitsuena Ohm-en legea noiz eta nola erabili. Gero erresistentzien arteko serie eta paralelo elkarketak, baina gutxinaka...
Ohmen legea errepasatzen

2010/10/11

Teknologia eta hizkuntzak

Auladetecnologias blogean topatu dut aurkezpen hau. Teknologian erabiltzen dugun proiektuen metodoa azaltzen du baina ingelesez edo frantsesez ikusteko aukera dugu bakarrik. Hori arazo bat al da? Nik klaseak euskaraz ematen ditudalako, ezin dut erabili? Burura etorri zait: eta zergatik ez dut ingeleseko edo frantseseko irakasleekin hitz egiten? Tira nik ingeleseko maila hau badudala uste dut baina, zergatik ez landu beste irakasle baten bitartez? Neretzat polita izango zen! Teknologiako irakasleak horren bakarti gara...
Ikusi aurkezpena:

Languages in Technology-ra lotura

2010/10/10

Gaurko eguna sistema bitarrean...

Hortxe aritu gara 4. mailan: nola adierazi sistema hamartarrean dagoen zifra bat sistema bitarrean (eta alderantziz). Aurrekoan gure izena sistema bitarrean nola idatzi ikusi genuen froga moduan. Eta gaurkoan: nola adieraziko genuke gaurko eguna sistema bitarrean? 101010
Eta ordua ere kontutan hartuko bagenu?1010101010

XXI. mendeko irakasleek eduki beharreko IKT konpetentziak

Hainbat lekutan irakurri ondoren, nik ere hemen adieraztea erabaki dut: gaur egun irakasle batek izan behar dituen 10 IKT konpetentzia. Hauek dira aipatzen dituztenak:

1. RSS zerbitzu batetan izena eman eta interesgarriak diren helbideen albisteetako edukietan sindikatu.

2. Web orrietako markadoreak eta etiketak kudeatu.

3. Blog bat sortu eta kudeatu.

4. Wiki bat sortu eta kudeatu.

5. Hiperbinkuluak erabili (posta elektronikoetan, blogetan, web orrietan eta wikietan)

6. PDF artxiboak sortu doako erremintak erabiliz.

7. Argazkiak sortu, editatu eta sarera igo.

8. Soinua/bideoa ekoiztu eta sarera igo.

9. Google Docs edo beste elkarlaneko erremintaren bat erabili.

10. Hezkuntz sareetan parte hartu.

Baina nik ez dut uste guzti hau "beharrezkoa" denik. Eta gainera, zertarako? Hortxe zitxok koxka!!

2010/10/01

Sistema bitarra bizirik!

Azken urteetan konprobatu dut ikasleek zertaz ari garen jakin nahi dutela, hau da, bizitzan zertan erabiltzen diren ikasten ditugun kontuak. Elektronika lantzen ari ginela galdetu zidaten: eta zein izan daiteke honen erabilera eguneroko bizitzan? Eta ni pozik!
Oraintxe laugarren mailakoekin elektronika digitala lantzen hasi gara. Sistema bitarra, hamartarra, egi taulak,... eta hara non topatu dudan adibide polita: sustatu.com-en!! Oraintxe bertan. Testu bat azaltzen dute sarreraren hasieran baina sistema bitarrean idatzia, eta azalpen txiki baten ondoren, konbertsio orri baterako esteka jartzen dute gure eskura. Hoberena bisitatzea litzateke. Nik gaur bertan probatuko dut ikasleekin.

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...