2008/11/28

Googledocs jarraipena

Aurreko sarreran ikusi dugunez googledocs inkestatxo bat egiteko erabili dezakegu. Oraingo honetan inkestaren emaitzak nola jaso ditzakegun aipatuko dugu. Bi eratara jaso ditzakegu; bat, oso interesgarria, excel modura eta bestea, irudian ikus dezakezuen bezala:

Oraingo honetan froga modura erabili dugu baina ados egongo zarete nerekin erreminta interesgarria dela esaten dudanean, ezta?

2008/11/24

Googledocs-ek blogean inprimakiak txertatzeko aukera ematen digu!

Horrela da, imprimaki bat sor dezakegu eta ondoren datuak taula batean jaso! Benetan oso erabilgarria izan daitekela! Hemen jarri dudan hau adibide bat besterik ez da baina ideia bat egiteko balio du. Animatu eta bete ezazu! Oso erraza da!

2008/11/22

Artzain-jokoa, zein joko den badakizu?

Iaz bi ikasleren artean proiektu bat aurrera eraman zuten kurtso amaitzeko gutxi falta zela. Egia esatea nahi baduzue oso gustora gelditu nintzen egin zuten lanarekin. Proiektua berez nahiko erraza zen: artzain-jokoa. Kontua da bertsio elektronikoa egin genuela, baina, ba al dakizue zein joku den artzain-jokoa?
Norbaitek asmatuko balu jarriko nuke argazkiren bat ikus dezazuen.

2008/11/21

Babes eta aginte-koadro orokorra

Etxeko instalazioekin ari ginela eta begira zein aurkezpen polita aurkitu dudan. Agian guretzako maila altuegia baina bertatik oso informazio interesgarria atera ahal izango dugu:

2008/11/20

Gimp euskaraz

Normalean irudien tratamenduari buruz ari garenean/direnean burura datorkiguna photoshopa da baina azken aldi honetan, hezkuntzan ere, software libreari bultzada bat ematen ari zaio/gara (firefox, openoffice,..) eta nola ez GIMP. Tira ba, dagoeneko badugu irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa euskaraz egiteko aukera.


Ezagutzen duzu software libre gehiago, hezkuntzan erabiltzeko moduan? Teknologia ikasgaian erabiltzen al duzue baten bat? (Norbaitek erantzungo balu...)

2008/11/18

Klaseak online emango ditugu?

Ez dut uste egoera honetara iritsiko garenik momentuz; gehiago oraindik, ez dut uste nere bizitza "laboralean" gertatuko denik. Zorionez, ze bestela zeinek aguantatuko ditu nere "txapa zoragarriak" edo "ironiak"? Beno, egia esan hauek bideokonferentziaz ere egin ahal izango ditut, jaja!! Argi dagoena da gaia aurrera doala. Gero eta baliabide edo erreminta gehiago asmatzen ari dira eta erokeritzat jo genezakeena duela gutxi forma hartzen hasia da...
Uploaded on authorSTREAM by rmarsiglia

2008/11/17

Kuriosidade bat (beste bat)

Oso gauza kuriosoa hemen daukaguna. Plugin bat non herrialde ezberdinetan erabiltzen diren entxufeak eta adierazten dizkizun... Eta nola gu oraintxe ari garen instalazio elektrikoekin ba kuriosoa iruditu zait hemen aipatzeko. Dirudienez tentsioa, konektore, entxufe eta hertzioen arteko konparaketa ematen ditu. Hau da nik egin dudan froga:
Kuadroan ikus dezakegunez maiztasuna 60Hz-etakoa da Cuban; baina hemen 50Hz. Zein ezberdintasuna egongo zen motore bat han edo hemen konektatuko bagenu? Imaginatu ile-lehorgailua baten kasuan ari garela!

2008/11/15

Hezkuntza 2.0rako 100 erreminta hoberenak

Aurkezpen honetan adierazten dute zeintzuk diren. Egia esan guk horietako dexente erabiltzen ditugu, beraz, animatu beharko gara, ezta? Zalantzarik baldin baduzue galdetu eta erantzuten saiatuko naiz!

2008/11/13

Apertium-eu-es: Euskaratik espainerarako itzulpen automatiko librea

Askotan gertatu zait informazioa bilatzean ingelesez idatzitako weborrietan bukatu izana. Arazoa? Noski,... nere ingelesa maila... eta zer esanik ez beste hizkuntza batean baldin badago! Itzulpenerako zenbait erreminta badaude, baina euskararako itzulpenak egiteko aukerarik badago? Erderarako badaude, catalana ere askotan ikusten dut... baina euskara... google jaunak ez du euskara txertatu nahi...
Baina gaia mugitzen ari dela dirudi (eta nik jakingo ez dudana...). Euskaratik espainierarako itzultzaile automatiko baten berri ematera nator. Librea da eta erdaratu.eu webgunean probatu daiteke. Informazioa sustatu-n irakurri dut. Bertan lor dezakezu azalpen gehiago nahi izanezgero!

2008/11/02

Ate logikoak

Kurtso hasieran etxeko instalazioen proiektuarekin hasi gara. Baina tartean beste gai batekin aritu gara ere; ez dugu sakondu (ez ahaztu dbh-n gaudela) baina oso gai erraza iruditzen zait eta gainera ikasleentzako ere nahiko atsegina. Baina zein da ba gai hori? Logika digitala, logikoa! Enpin, ze txispa deten... Ate logikoak, algebra Boolearra, sistema bitarra,... Beno, kontua da webgune hau topatu dudala eta oso interesgarria iruditu zaitela. Ta nola beti zuen esanetara nagoen..., ba hementxe duzue.

2008/11/01

Teknologia aurrerapenak!

Gure ikastetxeko laugarren mailako ikasleak ikasketa amaierako bidaian Port Aventurara joan dira azkeneko urtetan. Asko gustatzen zaie Dragon Kan,... eta normalean arazoak egoten dira irakasleak arduradun modura joateko. Ni aurten eskeiniko naiz joateko baina bidaia aldatzen badute (eta bidaia ordaintzen badidate noski!! jaja). Hau da nere proposamena: "Stratosphere" "Las Vegas"-en. Zergatik bidai hau proposatu? Lehenengo: ezingo duzuelako ordaindu, jajaja... Eta bigarren: bertako teknologia eta egitura aipatu nahi nizuelako!
Zer da Stratosphere delakoa? Hotel bat da. Eta zer du berezi? Ezer gutxi: 350 metroko altuera (tira, hori ez da horrenbesterako! Badaude beste batuzk altuera horren inguruan!). Zergatik kokatu dut ba hemen? Honengatik: bere gainean jolas-parke bat duelako!! Ikus itzazue argazkiak; ezetz ausartu bertan montatzen!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...