2012/03/25

Hiztegia aberasten: altxaprima.

Beste igande bat. Maite Goñik berriro eskeintzen digu hitz polita teknologiako ikasgaian gure hiztegia aberasteko: altxaprima. Baina zertarako azalpenak ematen hasi, bideo polit hau ikusteko modua baldin badugu?

2012/03/24

Pneumatika

Aste honetan pneumatikari kaina sartu behar diogu. Aurreko urtetako apunteetan oinarrituko gara, Pilar L.-k egindako simulazioan, pneusim programa erabiliko dugu,... Helburuak: pneumatika zer den ezagutzea, airearen trataera, osagaiak ezagutzea, oinarrizko zirkuitu pneumatikoen funtzionamendua ulertzea, errealitatean ematen zaion erabilera ezagutzea,... Gai interesgarria da pneumatikarena

2012/03/18

Elektronikako osagaiak

Aurten hirugarren mailan elektronika gaia beste modu batean planteatu dugu. Ikastalde bakoitzak aukeratu behar izan du zein sentsore mota aplikatuko duen bere proiektuan. Agian ez du zentzu gehiegi izango baina Jokin Lacallek eta Pilar Etxeberriak egindako iruzkin batzuetatik abiatuta (635 teknika, Rube Goldberg-en makina, Venn diagrama...) nora hel zaitezkeen inoiz ez dakizu!! ;) Eta ni beste irakasleengandik ikasteko beti prest! Kontua da, oraingoan, osagai elektronikoek ez dutela proiektua baldintzatuko: proiektu proposamena aspalditik egin genuelarik, orain, osagai elektronikoak eta hauek proiektuan beteko duten funtzioa asmatu beharko dutela ikasleek. Momentuz, hauek dira ikusiko ditugun osagaiak: - Errelea - Diodoak (hauen barruan ledak) - Erresistentziak (finkoak eta aldakorrak) - Transistorea - Kondentsadorea - Board-plaka Dokumentu honetan informazio interesgarria lor dezakezue.

2012/03/06

S4A: lehen praktika

Teknologia gela pixkat antolatu ondoren, berriro, S4Akin lehen praktika egiteko unea iritsi da: pultsadore bat sakatzean, led gorria piztu behar da. Scratch-en hori adieraziko duen programa honako hau da:
Eta konexioak behar bezala egin badira, emaitza hau da:

2012/03/05

2012/03/02

Material interesgarria AGREGAn

Dagoeneko eukaratuak izan dira lehendik AGREGAN zeuden zenbait sekuentzi didaktiko. Gure lana izango da orain norberak bere klasetarako egokitzea... edo ez... Elektrizitatearen oinarriak errepasatzeko material interesgarria izan daiteke hau lehenengo mailako ikasleentzat:
Elektrizitatea

2012/03/01

Errelea

Hirugarren mailako ikasleekin proiektuen kontrol kableatua lantzen hasi gara. Horretarako aipatu dugun lehen osagaia errelea izan da. Ikusi nolakoa den:
Ikus dezakezuenez, bi osagai nagusi ditu: elektroimana eta kontaktua. Elektroimana kitzikatzen badugu, kontaktuak bere posizioa aldatuko du. Klasean aipatu dugunez, erreleak zirkuitua bi zatitan banatzen du; alde batetik, kontrol zirkuitua eta, bestetik, potentzia zirkuitua. Ea honek ulertzen laguntzen duen:



Ikusten denez, kontrol zirkuituan dagoen etengailua isterakoan, elektroimana kitzikatzen da eta, ondorioz, kontaktuak bere posizioa aldatzen du. Etengailua irekitzen denean, kontrol-zirkuituan korronterik ez dabil, elektroimana ez da kitzikatzen eta, beraz, kontaktuak hasierako posizioa berreskuratzen du. Klasean beste errele mota bat aipatu dugu: kontaktu bikoitzekoa. Aplikazio zehatz bat aipatu dugu... eta biharko entregatzen duenari "oso ondo" baloratuko zaiola... Animo! ;)

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...