2011/11/30

Elektronika-digitala: lehenengo diseinua.

Argiztatze- sistema bi elementuren bitartez kontrolatu nahi dugu: etengailu bat eta mikrorruptore bat. Zein egoeratan nahi dugu piztuta egotea? Bi sarrera elementuetako bat aktibatuta dagoenean. Diseina ezazu ate-logikoz baliaturik, funtzio hori beteko duen zirkuitua. Ondoren irakasleak adierazitako simulagailua erabili bere funtzionamendua frogatzeko.

2011/11/28

Elektronika digitalari buruzko apunte eguneratuak

Berritzegunean landutako apunteen azken bertsioa kokatuko dut. Aurreko bertsioa deskargatu baduzue ere, ez dago inongo arazorik. ELEKTRONIKA DIGITALA2011_11_09

2011/11/24

Elektronika digitala: hirugarren saioa!

Gaur hirugarren saioa izan da elektronika-digitala lantzen ... Gaurkoa gogorxeagoa izan da. Aurreko egunekoa errepasatu,... bale. Baina algebra pixkat ere ikusi dugu, eta hori,... beste kontu bat da! jaja! Gure helburua (beste batzuen artean) zirkuituak diseinatzen jakitea da; horretarako, egi-taulatik abiatuta funtzioa ateratzen kapazak izan behar dugu, funtzio hau sinplifikatzen (horregatik sinplifikatzen ikastearena!) eta hortik, zirkuitua ateratzen. Algebra Boolearra pixkat lantzeko, De Morganen teoremak aipatu ditugu. Ez zait interesatzen izenak ikastea. Baina bai berdinketa baten adierazpena nola konprobatzen den zuzena dela jakitea. Eta tira, ba hortxe gabiltza, ikasle batzuen buruetatik ke pixkat ateratzen ikusi dudala!! ;) PS: XOR hortik azaldu zaigu...

2011/11/18

Elektronika digitalako lehenengo bi klaseak

Beno, gaur elektronika digitalari buruzko bigarren klasea eman dugu. Oso gustora eman ditut (nere hitzaldi zoragarriak... jeje). Nola eman ditudan kontatzen saiatuko naiz. Nola kontatu? Nere modura, klaseak bezala. Landu ditudan puntuak bi klase hauetan honako hauek izan dira: - eskema elektrikoak, sarrera-elementuak eta irteera-elementuak, zer adierazten dute 0-k eta 1-k zirkuituko sarrera-irteera elementuetan? - egi-taula, sarrera-irteera elementuen arabera osatzeko irizpideak,diseinu adibideak, - sistema-bitarra eta sistema-hamartarra, bien arteko erlazioa, kalkuluak (beste sistemak aipatu besterik ez) - ate-logikoak, sarrera-elementuen kokapenarekin erlazionatuz: AND, OR, NOT, NAND, NOR. Bakoitzari dagokion egi-taula osatzen ikasi dute, ate-logiko bakoitzari dagokion zirkuitua ulertzen dutelako. - eta errematatzeko algebra boolear pixkat! Oso interesatuak azaldu dira egi-taulak planteaturik zirkuituak diseinatzeko kapazak izango direla ulertu dutenean. Honetarako adibide xinple pare bat erabili ditugu. Gauzatxo bat falta zaigu... egi-taulatik funtzioa ateratzea! Baina hori hurrengo egunetan!

2011/11/17

Proiektu berriaren proposamenarekin lanean

Tira, hurrengo proiektua lantzen hasteko, elektronika digitalaren nondik norakoa ulertu behar dugu. Hemen dauzkazue berritzegunean landutako honako apunte hauek. Oso gai interesgarria da! ELEKTRONIKA DIGITALA

2011/11/06

Proiektu proposamena

@jsazkue bitartez, honako bideo hau ikusi ahal izan dut. Aukera polita iruditzen zait ikasleei proiektu bezala aurkezteko. Zubi berri baten diseinu eta eraikuntza. Ezarritako baldintzen arabera horrenbeste aukera ikusten ditut, ez dakidala zein mailatan planteatu ere!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...