2008/06/08
Ingeniaritza ala alderantzizko ingeniaritza?
Hau bai bideo ikaragarria!! Eta gainera galdera bat burura ekartzen ditena: guk klasean ingeniaritza egiten dugu? (noski gure mailan...) ala alderantzizko ingeniaritza? Teknopolisen bideo hau topatu dut eta oso interesgarria iruditu zaitenez, ba hementxe duzue.
Diseinu onen garrantzia
Klasean garrantzia handia ematen diogu proiektuaren diseinuari. Aurreko sarreraren bat ere horretarako erabili dugu baina orain arte ez dut uste bideo hau jarri nuenik. Diseinuei buruz klasean ari naizenean nere "hitzaldi zoragarri" horietakoak botatzen, beti etortzen zait burura adibide hau: zubien diseinuak. Estatu Batuetan 250 km/h abiadura jasan beharko zuen zubi bat eraiki zuten. Horretarako diseinatua zegoen, printzipioz. Diseinuak egiterakoan kanpotik eragingo duten baldintzak ere kontutan hartu behar dira. Ikusiko duzuen zubi honetan haizeak sortutako erresonantziak, begira zein eragina izan zuen:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Indarrak eta esfortzuak habeetan
Habeak Interaktiboak 🏗️ Habeak Interaktiboak Ikasi habeetan indarrak eta momentuak kalkulatzen, pausoz pausu ...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru...