2011/05/31

Teknoskopioa lehiaketa II

Egun hauetan hainbeste "notizia" nituela, burua ezin kokatu ibili naiz eta, beste gauza batzuen artean, gai honi buruzko sarrera hau egiteke neukan.
Aurten bigarren aldia da ELHUYARrek antolatzen duen TEKNOSKOPIOA lehiaketara aurkezten ginela. Aurrekoa 2007 edo 2008an aurkeztu ginela uste dut. Sarrera honen bitartez nire iritzia ematen saiatuko naiz, lehiaketari buruz eta baita ikasleei/lanei buruz.
Lehiaketa formatua asko gustatu zait. Metodologia aurreratuenen formatua mantentzen laguntzen duen horietarikoa da. Arazo bat planteatu beharra dago (kasu honetan modu irekian, nire leloa dela beti), ikerketa lan bat egin, datu bilketa, hauen irakurketa, ondorioen azterketa, errealitatea simulatuko duen modelo bat eraiki (benetan fisikoki edo teknologia berriak erabiliaz), eta bukatzeko, lan guztiaren adierazle izan behar duen aurkezpen bat prestatu/egin ezagutzen ez dituzun ia 100 pertsonen aurrean eta gainera horietako 90 zure "arerioak" direla pentsatzen duzunean, sari bat lortu nahian zabiltzala!! Uff! Ze, oraingo honetan sariak sekulakoak ziren!! Eta lan guzti hauek aurrera eramateko teknologia berriak txertatuz edo hauengandik baliatuz.
Lan guztiaren jarraipena blog formatuan egin behar izan dute ikasleek eta hori interesgarria iruditu zait. Lanari emandako jarraitasuna neurtzeko baliagarria iruditzen zait.
Hasiera-hasieratik epeak, baldintzak,... argi eduki dituzte ikasleek. Beraiek izan dira prozesu guztiaren kudeatzaileak. Nik bakarrik noizbehinka iradokizun-zirikatze puntualak besterik ez ditut egin behar izan. Horrela esanda zaila da irakasleak betetzen duen lana aztertzen. Lan fluxuaren kontrola egin, ikasleen interesa noraino hel daiteken baloratu eta beraz, horren arabera erabakiak hartu/bideratu. Igual horrela labur dezaket jokatu dudan papera. Puntu hau beste egun baterako.
Eta ikasleak/lanen balorazioa? Tira, puntu honetan ez daukat zalantzarik: oso ona! Lehenik eta behin orokorrean ikasleek adierazi zutena: klasean erabilitako denboraz gain etxean ordu asko sartu behar izan dituzte. Kontua da, merezi zuen? Eta beti bezala motibazioaren gaiarekin topatzen gara. Hor talde bakoitzak baloratu behar du noraino lana egiteko prest dagoen...
Argi geratu zaizkidan puntuak:
- finalerako sailkatutako ikasleek lan handia egin dute.
- prestatutako aurkezpenen lana ere oso ona izan da. Hizkuntza ezberdinen erabilera, antzerkiak, IKT aplikazio ezberdinak,... eta guztia lehenago aipatutako baldintzetan!! Benetan meritu handiko lana!
Ni beraien adinarekin mahai azpian egongo nintzen... ;)
Bukatzeko eskerrak eman antolatzaileei egindako harregatik eta Donostiako Talent House ezagutzeko aukera emateagatik! (Eta kontxako badiako bista zoragarri horietaz gozatzeko aukera emateagatik)
Bukatzeko primizia mundiala: ekitaldiko argazkiak (infiltratu bat eta guzti). Gero esango didazue...





Beno, goizeko 3:30tan egindako sarrera bat izateko nahikoa, ezta?

2011/05/16

Jolas dezagun Educaplay-rekin! Orain euskaraz!

Educaplay-en ikasleentzat aktibitate arinak sor daitezke eta orain gainera euskaraz egiteko aukera ematen digu. Ikusi adibide hau: gelan erabiltzen ditugun hainbat gailuren izena topatu behar da. Erraza! Txuleta ta guzti!

Azkar! Hiru minutu besterik ez dituzu ta!

2011/05/08

Mailua, GAURKO HITZA!

Agindu zigun bezala, Maitek gaurkoan mailua hitzari dagokion GAURKO HITZA argitaratu du bere blogean. Mailua; zer egingo zuten burura etortzen zaizkidan ikasle batzuk mailurik gabe? ;)
Aurreko GAURKO HITZA iltzea zen. Ez dut gogoratzen non baina badakit norbaitek puntamaxak deitzen zitula iltzeak... lastima ez dudala gogoratzen non. Hau da oraingoan Maitek prestatu duen bideoa mailuaren definizioa emateko:

Agur!

2011/05/03

Iltzea, GAURKO HITZA!

Maitek lana ematen jarraitzen du... jeje! Oraingo honetan iltzeari buruzko sarrera bikaina prestatu du. Oso material interesgarria ikasle gehienentzat. Nola gustatzen zaien iltzeak sartzea xuabe, xuabe... jeje! Hau da prestatu duen bideoa:

iltze from Maite Goñi on Vimeo.


Eta hoberena, iganderako guretzat oso interesgarria den beste bat aterako du iltzearekin oso erlazio handia duena! Baietz asmatu!

2011/05/02

Beste froga bat. Zenbat dira jada?

Oraingoan marrazketarako atera duten Draftsight programa erakusteko froga bat da. Lehenago ere aipatu izan dut AutoCad erabiltzen ohitura handia genuela; baina programa "legalak" erabiltzeko kontzientzia sartu zitzaigunean programa libreen bila hasi ginen. Hainbat foroetan parte hartu ondoren Qcad erabiltzea erabaki genuen. Baina ez zeukan zerikusirik. Bakoitzari dagokiona. AutoCad askoz atseginagoa zen/da. Ez dut hitz egiten ematen dituen aukerei buruz. Gure ikasgaiak momentu honetan eskatzen duena ez bai da marrazketa tekniko digitalean konpetentzia maila altua lortzea. Oinarrizko ezagutzak lortzean planteatzen dut eta, ondoren, nahi duenak: aurrera! Horregatik Qcad erabiltzea egokia iruditzen zitzaidan. Eskaintzen zituen erremintak nahikoak ikusten nituen. Beraz? Zein zen arazoa? Tira ba, windows-pean dabilen qcad hori ez omen dela horren "irekia". Eta ikastetxean linux-pean dabilena erabiltzea zaila... Beraz, zer egin? Duela gutxira arte ezer gutxi! Baina lehenago aipatu dudan bezala, atera da aukera egokiago bat (nere ustez, noski!) Aukera berri hau Draftsight da. Ikastetxean ez dugu erabiltzeko arazorik, ez naiz hasiko gure ordenagailuen ezaugarrien inguruan..., bai windows eta bai linux-pean erabiltzeko bertsioak bait daude. Erregistratzea besterik ez du eskatzen eta behin baino gehiagotan egin dezakezu ordenagailu ezberdinetan instalatu nahi baduzu (nik behintzat esperientzia hori izan dut bi ordenagailu ezberdinetan instalatu dudanean). Bideo labur hau grabatu dut oraintxe egindako ikastaro batean ikasitakoaren arabera. Argi dago bideo honen bitartez ez dudala gehiegi erakusten baina... denborarekin saiatuko naiz gauza hobeagoak egiten. Fijo.

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...