2011/05/31

Teknoskopioa lehiaketa II

Egun hauetan hainbeste "notizia" nituela, burua ezin kokatu ibili naiz eta, beste gauza batzuen artean, gai honi buruzko sarrera hau egiteke neukan.
Aurten bigarren aldia da ELHUYARrek antolatzen duen TEKNOSKOPIOA lehiaketara aurkezten ginela. Aurrekoa 2007 edo 2008an aurkeztu ginela uste dut. Sarrera honen bitartez nire iritzia ematen saiatuko naiz, lehiaketari buruz eta baita ikasleei/lanei buruz.
Lehiaketa formatua asko gustatu zait. Metodologia aurreratuenen formatua mantentzen laguntzen duen horietarikoa da. Arazo bat planteatu beharra dago (kasu honetan modu irekian, nire leloa dela beti), ikerketa lan bat egin, datu bilketa, hauen irakurketa, ondorioen azterketa, errealitatea simulatuko duen modelo bat eraiki (benetan fisikoki edo teknologia berriak erabiliaz), eta bukatzeko, lan guztiaren adierazle izan behar duen aurkezpen bat prestatu/egin ezagutzen ez dituzun ia 100 pertsonen aurrean eta gainera horietako 90 zure "arerioak" direla pentsatzen duzunean, sari bat lortu nahian zabiltzala!! Uff! Ze, oraingo honetan sariak sekulakoak ziren!! Eta lan guzti hauek aurrera eramateko teknologia berriak txertatuz edo hauengandik baliatuz.
Lan guztiaren jarraipena blog formatuan egin behar izan dute ikasleek eta hori interesgarria iruditu zait. Lanari emandako jarraitasuna neurtzeko baliagarria iruditzen zait.
Hasiera-hasieratik epeak, baldintzak,... argi eduki dituzte ikasleek. Beraiek izan dira prozesu guztiaren kudeatzaileak. Nik bakarrik noizbehinka iradokizun-zirikatze puntualak besterik ez ditut egin behar izan. Horrela esanda zaila da irakasleak betetzen duen lana aztertzen. Lan fluxuaren kontrola egin, ikasleen interesa noraino hel daiteken baloratu eta beraz, horren arabera erabakiak hartu/bideratu. Igual horrela labur dezaket jokatu dudan papera. Puntu hau beste egun baterako.
Eta ikasleak/lanen balorazioa? Tira, puntu honetan ez daukat zalantzarik: oso ona! Lehenik eta behin orokorrean ikasleek adierazi zutena: klasean erabilitako denboraz gain etxean ordu asko sartu behar izan dituzte. Kontua da, merezi zuen? Eta beti bezala motibazioaren gaiarekin topatzen gara. Hor talde bakoitzak baloratu behar du noraino lana egiteko prest dagoen...
Argi geratu zaizkidan puntuak:
- finalerako sailkatutako ikasleek lan handia egin dute.
- prestatutako aurkezpenen lana ere oso ona izan da. Hizkuntza ezberdinen erabilera, antzerkiak, IKT aplikazio ezberdinak,... eta guztia lehenago aipatutako baldintzetan!! Benetan meritu handiko lana!
Ni beraien adinarekin mahai azpian egongo nintzen... ;)
Bukatzeko eskerrak eman antolatzaileei egindako harregatik eta Donostiako Talent House ezagutzeko aukera emateagatik! (Eta kontxako badiako bista zoragarri horietaz gozatzeko aukera emateagatik)
Bukatzeko primizia mundiala: ekitaldiko argazkiak (infiltratu bat eta guzti). Gero esango didazue...





Beno, goizeko 3:30tan egindako sarrera bat izateko nahikoa, ezta?

3 comentarios:

Aritz dijo...

Hainbat gauzatxo:

1. oso interesgarria diozuna: lehiaketa oso ona iruditu zait, esperentzia pertsonala.
2. Bai, merezi izan du. Nahiz eta etxean google sketchup programaren bitartez egin eta ordu asko pasa, azkenean pozik geratzen zara nola jendeak (elhuyarekoek) eskertzen dizun zure lana eta egunkarien bitartez zabaltzen da notizia.
3. Argazkiak lortu dituzu... oso ondo.. gehiago badituzu pasa. mesedez. Agian lor dezakezu bideoa (dena grabatu baitzuten)...
4. Azkenekoz, nere txapa bota ondoren, SARRERA GOIZEKO 3.30??? NOLATAN?? Inspirazioa hor etorri zitzaizun? jeje

zure erantzunaren zain, Aritz

ksukun dijo...

Hori "gaixotasunen" ondorioa da Aritz! Sakonduko dugu gehiago gaia ikastetxean...
Ondo segi!

Josu dijo...

Goizeko ordu horietan egindako sarrera izateko, ITZEL dago!!!!

Inspiración al %100!!!!

Lehenendo aldia da argazki horiek ikusten ditudala.

Lehiaketa, benetan IZUGARRIA!!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...