2010/01/26

Hirugarren mailakoekin Qcad lantzen

Egun hauetan OSO liatuta gabiltzala (inudeak, sexu heziketa, e.a. e.a. e.a...) ikasleekin qcad lantzea erabaki dugu. Bi dimentsiotan marraztuko dugu. Azkenean proiektuko piezen bistak akotatuta marraztea izango da helburu. Lorturiko irudi horiek txostenetan txertatu ahal izango dituzte. Gaia lantzeko gune txiki bat prestatzen ari gara.
Zoritxarrez beti presaka gabiltza eta ezin material propiorik jarri momentuz. Ea tutorialtxo bat jartzeko gai garen ikasleekin gaia lantzen bukatu baino lehen!!


Programa doakoa da eta hemendik lor dezakezue!!

2010/01/15

Unibertsitatea: sarbide berri eroa!

Argitaratu dute gida berria baina ezin uler daitezken gauzak ikusten hasi naiz eta ez dakit zer pentsatu. Hemendik aurrera batxilergoan aukeratutako ikasgaiek koefiziente bat izango dute, eta horrela, ikasgaiei dagokien koefizientearen arabera "zama" handiagoa izango dute lortu beharreko notan, zuk nahi dituzun ikasketetara sartu ahal izateko. Hobeto ulertzeko: adibidez, ingeniaritzako ikasketa aukeratu nahi badituzu batxilergoan aukera ditzazkezun ikasgaiak honela baloratuko dira
Kolore berdez daudenak 0,1 koefizientea izango dute eta horiz daudenak 0,2. Argi ta garbi esanda: bigarren batxilergoan teknologia industriala ematen dutenentzat ingeniaritzako ikasketak egiteko desabantailan aurkituko dira biologia ikasten dutenekiko. Curriculumak aldatu dira ala? biologia ikasteak gehiago laguntzen du ingeniaritzarako teknologia industriala ikastea baino? benetan ez dudala ulertzen... ez dauka logikarik (edo nik ez daukat). Politika kontuak al dira?
Ah, arkitektura ikasketetarako gauza bera...
EGUNERAKETA:
2011 ikasturterako sarbiderako nola geratuko den bidali didate:
oraindik ere ez ditugu gauzak oso argi ikusten!
Gustatuko litzaidake mondragon unibertsitatekoen iritzia...

2010/01/08

Lehenengo mailan bistak lantzeko

Educacionplastica.net webgunean aplikazio polita daukate ikasleekin bistak lantzeko. Irudian ikus dezakegunez perspektibaren ondoan puntu gorri horretan klikatuz piezaren ikuspuntua aldatzen joan gaitezke. Modu honetan aurreko bista, goikoa eta albokoak nola ikusiko lirateke konproba dezakegu, eta ondoren eskubiko partea erabili bertan hiru bistak marrazteko. Koloreak ere laguntza bat dira zailtasunak dituzten ikasleentzat. Oinarrizko eta maila altuagoko ariketak egiteko aukera du, horrela aurreratzen diren ikasleentzat baliabideak ere baditugu. Polita iruditu zait ordenagailuak eta arbel digitala erabilita, ez? Datorren astean probatuko dugu!

2010/01/04

Zerbait galdetu nahi didazue?

Atal berri bat gehituko dugu blogean. Batzuetan zalantza bat duzue eta nere korreoa ez duzue gogoratzen (edo zuena!!); orain eskubiko widget honen bitartez ere egin ahal izango dituzue zuen galderak. Behar bada gauza gehiegi egin nahi ditugu blogaren bitartez eta beste metodoren bat lantzen hasi beharko ginateke... aurten erabakiko dugu denon artean.
Urte berri on!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...