2010/12/30

2010/12/10

Isometrikoan marrazteko baliabidea

Raul-ek prestutako hau probatzen ea blogean txertatu daiteken... Marrazten probatu nahi baduzu marren gainean klikatu besterik ez duzu! Aplikazio polita Raulek prestatu zuena.

2010/12/03

Abenduak 3: euskararen eguna!!

Beste leku askotan ari diren bezala nik ere nere hitza aukeratuko dut, noski, teknologiarekin erlazionaturik: lankidetza. Ez da politena baina...

100 tonako zilindro baten garraioa

Egun hauetan 100 tonako zilindro bat garraiatzen ari dira Pasaiako portutik Amezketara. Bere dimentsioak eta zama dela eta, oso ikusgarria izango da zuzenean ikusi ahal izatea. Donostiatik pasa da dagoeneko bideoan ikus daitekenez Arzak jatetxe parean hasi eta Mirakruz kalean (kontrako zentzuan egin dute)... sekulako lana eta antolakuntza garraio hau modu egoki batean egiteko.
null
Ni behintzat zuzenean ikusten saiatuko naiz. Ea nola pasatzen den Andoaindik!
Berria-n irakurria!!
Zein lan egingo dute tamaina horretako zilindro batekin? Hori al zen garraiatzeko modu bakarra? Zer suposatu du ekonomikoki? Zer diote honi buruz zuhaitzek? Teknikoki ezinezkoa zen zati txikiagotan eraman eta bertan muntatzea? Gehiegi garestitzen zuen?

2010/12/02

2010/11/24

Eta orain zer?

Gaur ebaluaketa izan dugu. Notak jarri behar izan ditut. Baina adi egon! Hau ez da bukatu! Proiektuarekin aurrera jarraitu behar dugu. Horrek dakarrenarekin: eraikuntzarekin jarraitzen dugu, txostena osatzen-zuzentzen jarraituko dugu eta ondoren egindako lanaren balorazio-aurkezpena egingo dugu. Orduan jakingo dugu benetan egindako lanaren balorazioa bere osotasunean. Beraz, bihar, azken egunetako lan erritmo berdina ikusi nahi dut!!

2010/11/19

Maialen Zeberio

Kaixo lagunok!
Hemen duzue nere floorplanner-eko lana. Espero dut gustatzea.Hemen uzten dizuet nire floorplanner-eko elbidea.

Agur!

FLOORPLANNER

Kaixo Mauro naiz eta nik diseinatutako etxea da onakoa.

Teknologiako etxe bat

Kaixo ni Maria naiz eta teknologiarako lan hau egin det. Asko gustatu zait lan hau egitea zeren eta, dibertigarria iruditu zait. Gauza batzuk zailak izan dira baino orokorrean erraza izan da.

Floorplanner

Kaixo ni Lander naiz eta floorplaner-ko pisu eder bat egin dut.Espero dut gustukoa izatea.

2010/11/16

Lehenengo aldiz publikatuko blogean sarrera bat

Kaixo ! Ander Fernández naiz eta blog bat publikatuko det.

Etxe bat egin det eta lehenengo aldiz egin detena. Floorplanner sartzen bazera registratzen zara eta hasten zara etxe bat egiten.

Etxea logela bat dauka, sukalde bat, saloi bat eta futbol zelai bat.

2010/11/11

Orain ikasgai guztietan eman nahi dute teknologia!!

Twitter-en bitartez (orain informazio asko bertatik jasotzen dut...) aurkezpen honetara iritsi naiz. Oso ona omen zen, beraz, ikusi beharko!Tira ba kuxkuseatzen hasi naiz eta... hara! Teknologia ikasgaiari buruz ari direla ematen du!!
Hainbeste berrikuntza! Hainbeste berrikuntza! Josemari-k esan zuen bezala, "hori teknologian 20 urte daramat egiten" (web 2.0 kontua izan ezik) baina metodologia aldetik bai behintzat!! Irakurri aurkezpeneko 13, 14, 15 eta 16. diapositibak; ez al zaizue iruditzen guk erabiltzen dugun metodoaren ia ia berdina dela? Nik proposamen bat badut: beste ikasgaiak guregana hurbiltzea eta gurekin batera proiektu bat aurrera eramatea!
Bikaina litzateke baina esperientziak esaten didanez zaila da...
Tira hemen duzue Cesar-ek prestatu duen aurkezpena. Aukera ona duzue aurkezpen on bat nola egin behar den konprobatzeko!!

2010/11/08

Zientzia Live! ekimen berria Hernani BHI-n Elkanoko eraikuntzan

Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen berri bat da Zientzia LIVE! Aurten, lehenengo aldiz eskainiko da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetan. Eta non izango eta gure ikastetxean!!
Zientzia LIVE!-ren helburua da zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gure gazteei, haien zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko.

Gehiago jakin nahi baduzu... hemen!

Oso interesgarria iruditu zait egitaraua!!

2010/11/06

Perspektiban zer ikusten dugun...

Kuriosoa bideo honetan ikusten duguna. Nik uste nuen "realidad aumentada" inguruko zerbait izango zela baina sorpresa hartu dut.

2010/11/04

Elektronika digitala eta zirkuitu integratuak

"Jainkoa"ren bitartez zirkuitu integratuei buruzko informazioa bilatzen aritu naiz atzo arratsaldean. Zeozer ezberdina nahi nuen. Ez liburuetan azaltzen dena. Ez ohiko ariketak. Beste zeozer. Eta zertara iritsi naiz? Blog honetara. Elektronika digitala gaia inguruko irakurketa interesgarria iruditu zait ikasleekin komentatzeko ze ikasleek ikasten dugunaren praktikotasuna ezagutzea gustoko dute.
Eta oraindik aspertuta bazaudete beste hau ere gomendatzen dizuet. Luzeagoa baina interesgarria ere.
Argi dago blogetan informazio asko topa dezakegula ;-)

2010/11/03

Teknologia ikasgaian erabil ditzakegun hainbat programa

Webgune honetatik aukeraketa bat egin dut. Teknologia ikasgaian erabilgarriak izan daitezken hainbat programa. Windows-en erabiltzeko baina software libreaz baliatuz! Has gaitezen:
Gimp: txosten digitalak aukezten ditugunez, zergatik ez egin egindako argakiei retoketxo bat?
Firefox: noski, interneten bagabiltza...
Audacity: zergatik ez grabatu aurkezpen txukun bat?
Virtualdub: aurkezpenerako bideoa lantzeko?
OpenOffice: dokumentuak osatzen joateko. Egia esan online aukerak nahiago ditut...
7zip: artxiboak konprimatzeko.
Freecad: diseinuak modu digitalean adierazteko.
BRL-cad: ez dut probatu baina autocad-en antzekoa omen da... probatu beharko.
Fritzing eta KiCad: elektrizitate eta elektronikarako.
Logisim: zirkuitu digitalen simulaziorako. (Qucs ere)
GanttProject: Gantt diagramak egiteko. Iaz bigarren mailakoekin probatu nuen eta oso egokia iruditu zitzaidan. Ikasle bakoitzak egiten duen lana oso ondo adierazten da metodo honen bitartez. Eta grafikoki adierazia geratzen da.
Zer iruditzen zaizue? Gehiegi? Erabiltzen duzun baten bat ez da zerrendan azaltzen?
Ez ahaztu windows-erako ari garela.

2010/10/26

Teknologia berrien erabilpenak direla eta...

Nazkatuta naukate!! IKTak, blogak... erabili! Gainera blogger erabiltzea bideratzen gaituzte, eta zertarako? Gero ikastetxeetan sarrera xinple bat egin nahi dut eta uneoro pantaila zoragarri hau ateratzeko?




Blog bat baino gehiago izan ezkero, zer? Orri bakoitzeko baimena eskatzen ibili behar al dugu?? Badakizu zergatik idazten dudan hemen sarrera hau? Ba, besteetan ezin izan naizelako sartu!!!
Irakasleen prestakuntzarako blogean sarrera bat egin nahi nuen arbel digitalari buruzkoa...

Hauek bai engranaje bereziak!!

Hor ari gara engranajeekin gora eta behera, poleekin gora eta behera, transmisio erlazioarekin gora eta behera... begira microsiervos-en topatu dudan bideo hau: engranajeak baina forma berezikoak. Eta dirudienez funtzionatzen dute!!

2010/10/25

Lanbide heziketarako hiztegia

Twitter-en bitartez enteratu naiz dagoeneko erabilgarri dugula Lanbide heziketarako online hiztegia. Oso aproposa teknologiak bezalako ikasgaian erabili ahal izateko eta gure zalantzak argitu ahal izateko. Adibidez, nola erabili behar da volt ala boltio?
Orain erantzuna jakiteko baduzu nora joan!!

2010/10/21

Aspaldiko sarrera berreskuratzen

Hau ona! Etiketak erabiltzeak lana erraztu dit ate logikoen inguruko informazioa bilatu nahiean.
Egia esateko informazio bila googlera jo dut eta hara! bigarren aukeran gure bloga azaldu zait!! Aprobetxa dezagun ba.

2010/10/20

Engranajeekin jolasean...

Bihar hirugarren mailako ikasleekin kontroltxo bat daukagu. Klasean erredukzio sistema montatu dute. Azken engranajearen abiadura neurtu dute eta transmisio erlazio formularen bitartez motorearen abiadura kalkulatu dute. Ez genuen beste modurik azkarregi bait doaz motore elektriko hauek. Ea modu teorikoan menperatzen duten klasean egindakoa... kontrola honelako zerbait izan liteke:
Engranaje ariketak

2010/10/19

Ohmen legea errepasatzen

Hemen duzue orri hau oinarrizko zirkuitu elektrikoak errepasatzen joateko orri hau. Momentuz garrantzitsuena Ohm-en legea noiz eta nola erabili. Gero erresistentzien arteko serie eta paralelo elkarketak, baina gutxinaka...
Ohmen legea errepasatzen

2010/10/11

Teknologia eta hizkuntzak

Auladetecnologias blogean topatu dut aurkezpen hau. Teknologian erabiltzen dugun proiektuen metodoa azaltzen du baina ingelesez edo frantsesez ikusteko aukera dugu bakarrik. Hori arazo bat al da? Nik klaseak euskaraz ematen ditudalako, ezin dut erabili? Burura etorri zait: eta zergatik ez dut ingeleseko edo frantseseko irakasleekin hitz egiten? Tira nik ingeleseko maila hau badudala uste dut baina, zergatik ez landu beste irakasle baten bitartez? Neretzat polita izango zen! Teknologiako irakasleak horren bakarti gara...
Ikusi aurkezpena:

Languages in Technology-ra lotura

2010/10/10

Gaurko eguna sistema bitarrean...

Hortxe aritu gara 4. mailan: nola adierazi sistema hamartarrean dagoen zifra bat sistema bitarrean (eta alderantziz). Aurrekoan gure izena sistema bitarrean nola idatzi ikusi genuen froga moduan. Eta gaurkoan: nola adieraziko genuke gaurko eguna sistema bitarrean? 101010
Eta ordua ere kontutan hartuko bagenu?1010101010

XXI. mendeko irakasleek eduki beharreko IKT konpetentziak

Hainbat lekutan irakurri ondoren, nik ere hemen adieraztea erabaki dut: gaur egun irakasle batek izan behar dituen 10 IKT konpetentzia. Hauek dira aipatzen dituztenak:

1. RSS zerbitzu batetan izena eman eta interesgarriak diren helbideen albisteetako edukietan sindikatu.

2. Web orrietako markadoreak eta etiketak kudeatu.

3. Blog bat sortu eta kudeatu.

4. Wiki bat sortu eta kudeatu.

5. Hiperbinkuluak erabili (posta elektronikoetan, blogetan, web orrietan eta wikietan)

6. PDF artxiboak sortu doako erremintak erabiliz.

7. Argazkiak sortu, editatu eta sarera igo.

8. Soinua/bideoa ekoiztu eta sarera igo.

9. Google Docs edo beste elkarlaneko erremintaren bat erabili.

10. Hezkuntz sareetan parte hartu.

Baina nik ez dut uste guzti hau "beharrezkoa" denik. Eta gainera, zertarako? Hortxe zitxok koxka!!

2010/10/01

Sistema bitarra bizirik!

Azken urteetan konprobatu dut ikasleek zertaz ari garen jakin nahi dutela, hau da, bizitzan zertan erabiltzen diren ikasten ditugun kontuak. Elektronika lantzen ari ginela galdetu zidaten: eta zein izan daiteke honen erabilera eguneroko bizitzan? Eta ni pozik!
Oraintxe laugarren mailakoekin elektronika digitala lantzen hasi gara. Sistema bitarra, hamartarra, egi taulak,... eta hara non topatu dudan adibide polita: sustatu.com-en!! Oraintxe bertan. Testu bat azaltzen dute sarreraren hasieran baina sistema bitarrean idatzia, eta azalpen txiki baten ondoren, konbertsio orri baterako esteka jartzen dute gure eskura. Hoberena bisitatzea litzateke. Nik gaur bertan probatuko dut ikasleekin.

2010/09/16

Beste bat egituren adibideak aipatzeko!!

Aurten ez dut klaserik ematen lehenengo mailan baina, hau bai adibide polita klasean aipatzeko!!
OHARRA: kontuz bertigo baduzue... :)

2010/09/13

Kirchhoff-en bi legeak

Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. Azalpen txikiak eta adibide pare bat. Ebazpenerako Kirchoffen bi legeak erabiltzen dira. Lehenengoak adierazten du: korapilo batera iritsitako korronte intentsitate guztien batura eta ateratzen diren korronte intentsitate guztien batura berdina da. Bigarrenak adierazten du: bi korapiloan arteko tentsio erorketa berdina dela adar bati jarraituz edo beste bat jarraituz (azkar esanda...). Beste ikasturtetan ematen saiatu naiz baina gero denbora dexente eramaten zigun ekuazio sistemak ebaztea... dokumentu hau topatu dudan arte!!!


Matrizeen ebazpenean oinarritzen da baina hori ez dut klasean aipatu ere egin. Lan hori matematikako irakaslearentzat (gero ez dakigu adibideak jartzen erabileretan...) Guk koefizienteak jarri horiz dagoen eremuan eta kitto! Dokumentuaren bitartez 2, 3 eta 4 ezezagunetako ekuazio sistemak ebazteko aukera ematen du (labur esanda...). Juan Jose de Haro-k egin du eta denbora dexente aurreztu digu!! Mila esker!!
PD: bai, kontrolean erabiltzen utziko dizuet!! ;)

2010/09/04

2010/08/31

ScreenToaster gelarako?

Galdera moduan planteatzen dut. Klasean ez dut gehiegi erabiltzen kainoia azalpenak emateko garaian. Nahiago izaten ditut nere "hitzaldi zoragarriak" (ikasleek beste era batera definitzen dituzte, jaja). Hala ere hainbat programa nola erabili edo simulazioren bat grabatzeko gustatu zait screentoaster. Ez dut uste gehiegi erabiliko dudanik azalpenak emateko baina bai beste arrazoi batengatik: ikasleek bidalitako lanak grabatzeko aukera izango dutelako gero lan hori blogean zintzilikatuz. Ikusi nik egin dudan froga:

Bideoa bertan kokatu daiteke edo youtubera igo nik egin dudan bezala. Deskargatu daiteke ere eta horrela ez gara sarearen menpe egongo.

2010/08/24

Egiturentzat adibide gehiago

Batez ere lehenengo mailan lantzen ditugu adibide ezberdin asko planteatuz,... Tira ba, udara honetan beste adibide polit bat atera da ikasleekin komentatzeko. Korronte elektrikoa garraiatzeko erabiltzen diren dorreak egitura triangelatua eraikiz lortzen dira. Ikusi dugu eraikuntza mota honek sendoago egiten dituela (triangeluak erabiltzea). Irudi honek adierazten digu horretan oinarriturik forma bereziak eman daitezkela, ezta?


Hemen argibide gehiago!

2010/07/10

200. sarrera ospatzeko bi joku!!

Bloga martxan jarri zenetik hau 200. sarrera da. Tartean izan dira borradore batzuk... tira hau ospatu nahian, bi joku txiki jarri ditut: gurutzegrama eta hizkiak ordenatzekoa. Educaplay erabili eta oso erraza izan da. Lastima euskaraz ez egotea ...
Ea danak asmatzen dituzuen!! Oso erraza da!



2010/07/07

Datorren ikasturteko programazioak

Ez dakit nola, noiz, non,... baina datorren ikasturteko programazioak egin nahi ditut. Hainbat gai sendotu nahian nabil... beste batzuk beste modu batera planteatu..., ebaluazioa birplanteatu..., eta teknologia berrien erabileran orain arte egindakoa finkatu baina berrikuntza txiki txiki batekin. Aurten oso gustora ibili naiz teknologia berriak txertatzeko garaian. Ez dugu ezer berezirik egin baina juxtu hori izan da berri ona. Ikasturte bukaeran ikasleek normaltzat hartu dute IKT erreminten erabilera ikasgaian. Beste egun batean adieraziko dut modu zehatzago batean egindakoak.
Orain planteatzen dudan berrikuntza txiki, txiki hori zera da, nahi duten ikasleei blog honetan idazteko aukera zabaltzea!! Ikasleek ere gauza interesgarriak topatzen dituzte interneten eta, zergatik ez? blog honetan zintzilika dezakete! Ea ikasleren bat interesatzen den...

Opari bezala hemen duzue irudi polit hau! Ba al dakizue zer den?

 PD: momentuz blogarekin jarraitzea erabaki dut baina helbidea aldatu nahi dut. Badut oso gustuko helbide bat baina ikasleei bururatu zitzaien... galdetu beharko diet ea baimena ematen didaten...



2010/07/01

Bloga desagertzear dago...

Urumea ikastola B.H.I. desagertzen den unean, teknoko bloga ere desagertuko da; izena behintzat. Orain aurrera jarraitzeko zalantzak azaltzen dira: blogarekin jarraitu edo ez, edo izen aldaketa besterik ez, edo wordpress-era pasa... edo presupuestoa baldin badago wordpress zerbitzari propioan instalatu eta kudeatu...

Blogarekin jarraitu ezkero izena pentsatu beharko...ikusiko dugu.

2010/06/27

Mundialeko partiduak ikusi VLC bitartez

Ikastetxean ohituta gaude VLC erabiltzen. Arazo gutxien eman diguna izan da azken aldi honetan. Baina oraingoan zerbait harinagoarekin nator... Ubuntu Basque Experience blogean ikusi dut nola VLC eta beste programatxo baten bitartez British TV ikus dezakegun. Eta hauek partido guztiak irekian ematen dituzte :)

PD: nik jarri ditudan esteka windows-erako da baina Linuxerako ere badago.
Nik froga egin dut eta badabil!!
Josu Orbe-ri irakurria!

2010/06/25

Kurtsoa amaitzen: OpenOffice probatzen II

Froga txiki baten bitartez ikusi ahal izan dut testua modu erraz batean txerta dezakedala blogaren sarrera batean OpenOffice bitartez. Argazkia aldiz, ez da atera. Tira, beste aukera bat ikasleekin OpenOffice erabiltzeko teknologia ikasgaian.

Plugin baten bitartez bai blogger edo wordpress-en egin daiteke sarrera. Hori da nere zalantza datorren ikasturterako: bloggerrekin jarraitu edo wordpressera pasa... aldaketak datoz Hernanira...


2010/06/08

Materialeen propietateak: elastikotasuna

Bideo hau ikusita kapaza al zara elastikotasuna zer den adierazten?
Golf-ean erabiltzen den pilota 240 km/h-ko abiaduraz altzairuzko xafla baten kontra...

2010/06/01

Praktikak Protoboard plakak erabilita

Azken egun hauetan ikasleekin praktika batzuk egin ditugu. Zirkuitu elektrikoak muntatu baina protoboard plakak erabilita. Azalpenak emateko oso erabilgarria izan da Fritzing programa. Plakak erabilita konexioak nola ematen diren ikus daiteke eta programa berak ateratzen du zirkuituaren eskema ere.
Dokumentu honek lagunduko digu pixkat ulertzen:
Fritzin erabiltzen
Lehenengo aldia scribus erabiltzen dudala ere!!

2010/05/30

Bihar ez dakit lanera joan behar dudan edo ez!

Diputaduei sms-ak bidali behar badizkiete lanera joan behar dutela adieraziz... zergatik niri ez? Mezurik gabe, ez noa lanera, ez noa lanera...

2010/05/14

Google itzultzailea euskaraz, azkenean!!

Sinisten hasia nintzen euskara dela munduko hizkuntzarik zailena... Tira ba, azkenean googlek euskara gehitu du alpha moduan bada ere. Denbora beharko da beta modura pasa arte. Ikusi oraingoz nolako itzulpen errazak egiten dituen...
Euskaratik ingelerara berriz, hobeto egiten duela dirudi!!

Behintzat itzulpen zuzenduak bidal daitezek, google laguntzen!!

2010/04/30

Googleren euskarazko teklatu birtuala

Batzutan mahai gaineko teklatuarekin arazoak izan ditugu eta teklatu birtualera jo behar izan dugu. Googlek bilaketetarako hizkuntz "berezietarako" teklatu birtuala jarri du gure eskura, horien artean euskara. Ikusi irudian noa azaltzen den

2010/04/22

Gauzak gaizki egiten direnean...


Bideo hauek argi eta garbi adierazten digute lana egiten dugunean prozesu guztian zehar egindakoak garrantzia dutela...

2010/04/19

Etxeak diseinatu autocad-en bitartez

Autodesk homestyler-en bitartez etxeen diseinuak egin ditzazkegu eta gainera online. Badirudi solairu bat baino gehiago jar daitezkela. Egindako lanak konpartitu daitezke, gorde, blogean txertatu... oraindik ia ez dut frogatu baina itxura ona du. Hala ere ez da aukera bakarra dakizuenez (sweet home3D, floorplanner,...)

Probatu beharko...

Goritasunezko bonbilak/ LED bonbilak

Bideo honek ondo adierazten du zenbat bero askatzen duen goritasunezko bonbilak eta zenbat atera berri diren LED bonbilak. Goritasunezkoek bero askoz gehiago askatzen dute besteekin alderatuta. Ikusi bideo honetan froga:

2010/03/17

Pelikulatxoa animoto erabiliz

Duela bi ikasturteko argazki gutxi batzuk erabilita bideo hau montatu dut animoto webgunean. Oso prozesu erraza izan da. Argazkiak dagoeneko flick-en igota zeuden baina aplikazioak aukera ematen dizu bertatik aukeratzeko. Lastima doako zerbitzuak 30 segunduko muntaketa bakarrik egiten uztea. Musika gehitzeko aukera ere ematen du. Ikusi 10 minututan egindako hau...

Create your own video slideshow at animoto.com.

2010/03/09

Unitate didaktikoak baloratzeko garaia

Orain arte egindako lana baloratzeko garaia iritsi da. Zuzen erantzun ondorengo galderei!! Erantzun ondoren "enviar" sakatu!!

2010/02/11

Mikrometro batekin neurtzen

Flash honekin praktikatu ahal izango dugu: ezker-eskubi botoiak sakatzean danborra birarazten da eta ondoren botoi gorria sakatu ezkero neurketa emango digu. Klasean benetazkoa erabiltzean ere asmatzen duzue?
Eta kalibrearekin?

2010/01/26

Hirugarren mailakoekin Qcad lantzen

Egun hauetan OSO liatuta gabiltzala (inudeak, sexu heziketa, e.a. e.a. e.a...) ikasleekin qcad lantzea erabaki dugu. Bi dimentsiotan marraztuko dugu. Azkenean proiektuko piezen bistak akotatuta marraztea izango da helburu. Lorturiko irudi horiek txostenetan txertatu ahal izango dituzte. Gaia lantzeko gune txiki bat prestatzen ari gara.
Zoritxarrez beti presaka gabiltza eta ezin material propiorik jarri momentuz. Ea tutorialtxo bat jartzeko gai garen ikasleekin gaia lantzen bukatu baino lehen!!


Programa doakoa da eta hemendik lor dezakezue!!

2010/01/15

Unibertsitatea: sarbide berri eroa!

Argitaratu dute gida berria baina ezin uler daitezken gauzak ikusten hasi naiz eta ez dakit zer pentsatu. Hemendik aurrera batxilergoan aukeratutako ikasgaiek koefiziente bat izango dute, eta horrela, ikasgaiei dagokien koefizientearen arabera "zama" handiagoa izango dute lortu beharreko notan, zuk nahi dituzun ikasketetara sartu ahal izateko. Hobeto ulertzeko: adibidez, ingeniaritzako ikasketa aukeratu nahi badituzu batxilergoan aukera ditzazkezun ikasgaiak honela baloratuko dira
Kolore berdez daudenak 0,1 koefizientea izango dute eta horiz daudenak 0,2. Argi ta garbi esanda: bigarren batxilergoan teknologia industriala ematen dutenentzat ingeniaritzako ikasketak egiteko desabantailan aurkituko dira biologia ikasten dutenekiko. Curriculumak aldatu dira ala? biologia ikasteak gehiago laguntzen du ingeniaritzarako teknologia industriala ikastea baino? benetan ez dudala ulertzen... ez dauka logikarik (edo nik ez daukat). Politika kontuak al dira?
Ah, arkitektura ikasketetarako gauza bera...
EGUNERAKETA:
2011 ikasturterako sarbiderako nola geratuko den bidali didate:
oraindik ere ez ditugu gauzak oso argi ikusten!
Gustatuko litzaidake mondragon unibertsitatekoen iritzia...

2010/01/08

Lehenengo mailan bistak lantzeko

Educacionplastica.net webgunean aplikazio polita daukate ikasleekin bistak lantzeko. Irudian ikus dezakegunez perspektibaren ondoan puntu gorri horretan klikatuz piezaren ikuspuntua aldatzen joan gaitezke. Modu honetan aurreko bista, goikoa eta albokoak nola ikusiko lirateke konproba dezakegu, eta ondoren eskubiko partea erabili bertan hiru bistak marrazteko. Koloreak ere laguntza bat dira zailtasunak dituzten ikasleentzat. Oinarrizko eta maila altuagoko ariketak egiteko aukera du, horrela aurreratzen diren ikasleentzat baliabideak ere baditugu. Polita iruditu zait ordenagailuak eta arbel digitala erabilita, ez? Datorren astean probatuko dugu!

2010/01/04

Zerbait galdetu nahi didazue?

Atal berri bat gehituko dugu blogean. Batzuetan zalantza bat duzue eta nere korreoa ez duzue gogoratzen (edo zuena!!); orain eskubiko widget honen bitartez ere egin ahal izango dituzue zuen galderak. Behar bada gauza gehiegi egin nahi ditugu blogaren bitartez eta beste metodoren bat lantzen hasi beharko ginateke... aurten erabakiko dugu denon artean.
Urte berri on!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...