2018/12/10

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ari naizela, edo, Gauzen interneta.

Oso interesgarria benetan.

2018/04/27

Proiektua eta Makeblock

Proiektuarekin pixkanaka aurrera goaz. Ez ikasleek nahiko zuten abiaduran baina... Landu dugu marrazketa pixkat, mekanismoak pixkat, elektrizitate pixkat, elektronika pixkat,... eta azkeneko saioan robotika pixkat sartu dugu. Ez dugu denbora gehiegi, ezta baliabideak ere... Horregatik, iaz erositako Makeblock-eko mBot-ak erabiltzen ari gara. Zentzu pixkat badu jeje parking-a bait da gure proiektua.

Asko kostatu zitzaidan material hori erostea. Prezioagatik. Orokorrean denek ondo hitzegiten zuten material horren inguruan baina hain garesti izanda... Gainera lehenago Arduinoarekin lanean egon ondoren... Ba hori zalantza ugari. Gauza da erabiltzen hasi garela 3. DBHn eta egia esateko, ikasleak, orokorrean, asko motibatu dira.
Uste dut aurrekotan aipatu izan dudala 3. DBHko ikasleek chromebookak erabiltzen dituztela. Bakoitzak berea du eta, egia esan, horrek badu bere puntua. Chromeko aplikazio baten bitartez konektatzen dira mBot-arekin eta sortutako programa zuzenean Drive-an gorde dezakete, konpartitu,... Momentuz kable bitartez "lotuta" gaude baina nahiko ondo moldatzen ari gara.
Beste arazo bat, askotan bezala, online lana egiterakoan ezin dugula EUSKARA hizkuntza aukeratu. Programaren itzulpena uste dut eginda dagoela baina "ofizialki" ez.
Beno, ikasturtea bukatzeko, ikasleek ikasitakoak aplikatuko dituzte proiektuan. Ea zer moduz ateratzen den!

2018/02/13

Teknologiako klaseetan zaintzak

Egia esan gutxitan behar izan dut. Baina ostiral honetan zaintzak utzi behar izan nituen dauzkadan bi  taldeentzako. Ohitura gutxi dute ikasleek gaur egun zaintza orduetan lana egiteko... Froga modura (ikasleei ezer azaldu aurretik) Edpuzzle bitartez bideo baten inguruko hiru galderei erantzuteko lana utzi nien.
Emaitza kaxkarra izan da. Erreminta bezala ondo egon da ikusi ahal izateko zeinek ikusi zuen bideoa, zenbatetan, zein minuturaino... baina esan bezala, erantzunak ikusita, emaitza kaxkarra izan da. Ikasleekin hitz egin beharko dut arrazoia zein izan den aztertzeko. Aurretik erabilita nuen batxilergoko ikasleekin baina oraingoan 3. DBHkoentzat zen... Uhmmm
Hemen duzue bideotutoriala; ez dago guztiz eguneratuta baina tira, Sergio Tejerok egin du eta eskertzekoa da.

2018/02/10

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna 2018


Datorren astean hau ere landuko dugu?!
Saio batean edo bitan garatzeko materiale hau. Pilar Etxeberria/Leioako berritzegunea.
Rosa Ortegaren (@orientasare) "emakumeak eta zientzia" momentua.
Material asko landu ahal izateko...
Egunerokoak beti jaten gaitu eta, ni behintzat, ez naiz konsziente izan gaiaren garrantziaz azken ikastuteetararte. Baina datuak hor daude...

2018/01/10

2018 urte berri on!

Tira, ikasturtea aurrera doa eta hemendik gehiegi pasatu gabe jarraitzen dut... Gaur irakurri dut twitterrren ibiltzeak denbora kentzen digula blogetan idazteko. Behar bada horrela da...
Tira, azkar azkar komentatuko dut ikasturte honetako gorabeherak...
3. DBHn ari naiz. Gustura! Gela berri bat (behar den bezala hornitu gabe) eta chromebook bat ikasle bakoitzeko (gehi irakasle mahaian dagoen windowspeko portatila).
Proiektuen metodoari jarraituz lana egiten dugu. Nahiko nukeena baino motelago noa baina... Gelaren egoerak baldintzatu nau eta asko kostatzen ari zait "erabakiak" hartzea.
Astean behin ematen dugu (bi saio jarraian) bere alde onakin eta txarrakin. 55 minutuko saioak laburrak proiektutan aritzeko baina, bestetik, jai eguna tokatzen bada... zertan ari ginen ahaztuta!
Ondo dago ikasle bakoitzak bere ekipoa edukitzea. Aukerak zabaltzen dizkigu... informazio bilaketan, talde lanean,...
Erabili ditugun edo erabiltzen ari garen hainbat baliabide:
- Diseinurako Sketchup for schools eta Tinkercad. Aurrerago Freecad pixkat ere tokatuko da. Eguneraketa dator...
- Taldeko lanaren bete beharrak eta ardurak adierazteko Trello aplikazioa. Bakoitzak bere ardura/betebeharrak adieraztea nahi dut. Hortik aterako ditugu hainbat adierazle bere lana/konpetentziak ebaluatzeko.
- Zirkuitu elektrikoak simulatzeko, elektromagnetismoa,... Phet.


- Engranajeak marrazteko GearSketch. Mila esker GearSketch!! Bizitza errazagoa da orain neretzat!! jeje
Gauza da, denei proiektu berdina planteatu diedala; edo hobeto esanda, arazo berdina. Soluzioa? Ikusiko dugu zer ateratzen den... baina kreatibitatea lehen hezkuntzan galdu zela iruditzen zait ejem
Konpondu beharreko arazoa (nerea) proposamena hauxe izan da: ikastetxeko aparkalekua oso txikia da. Gainera bertara iristeko aldapa estua igo beharra dago. Ez dakizu lekurik geratzen den eta gerta liteke zure aurretik beste norbait goran egotea buelta eman nahian berak ere lekurik ez duelako... Hau nahastea!  Ba hori zen konpondu beharreko arazoa: aparkelekura igo baino lehen nik jakin ahal izatea lekurik ote dagoen edo ez!!
Argitaratuko ditugu ikasleek planteatutako soluzio posibleak ;)

Aioo


100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...