2012/04/18

Elektronika gaur egun

Eguneratu beharra dugu. Ezin dugu ohiko modura jarraitu (nahiz eta gauzak oso zail jartzen ari diren... edo jartzen dizkiguten!). Teknologiak aurrera egiten du eta gu ezin gara atzean geratu. Ezta gaia emateko moduan ere. Zein da gure arazoetako bat? Baliabideak. Baina, eta gaur egun baliabide garrantzitsuenetakoa ikasleek jarriko balute? Interesgarria litzateke gure inguruko ikasleen artean ikerketa txiki bat egitea. Adibidez, zenbatek daukate Android sistema erabiltzen duen mugikorra? Orain arte mugikorra klasean erabiltzea debekatzen zen... ba ez! Orain ez dugu zertan horrelakorik egin beharrik! Gutxiago oraindik teknologiako irakasleok. Oraingo honetan adibide zehatz batekin natorkizue: neoteo blogetik hartutako informazio honekin. Danok dakizue ikasleekin elektronika gaia lantzen dugula, baina ohiko modura: osagaiak, zirkuituak,... bla bla bla! Ba aipatu dudan blog horren arabera, formatua molda dezakegu. Ikusi Android bitartez elektronika gaiak lantzeko eskeintzen zaizkigun aplikazio batzuk: - Elektrodroid: erresistentzia, kondentsadore, anplifikadore, transistore,... osagaiekin oinarrizko eragiketak egin ahal izateko. - Electronics reference: osagai elektronikoen benetazko itxura zein den jakin nahi duzu? - Every circuit: oinarrizko zirkuituak marraztu eta simulatzeko. - Droid Tesla: aurreko baino osatuagoa. - Arduino Cook: Arduino aipatu izan dut beste sarrera batzuetan. Arduinorekin lehen praktika/pausuak emateko aukera.
- PicMicro Database: mikrokontroladoreen ezaugarriak lortzeko... Eta beste hainbat... Informazio osatuagoa lor dezakezue goran aipatutako blogean. Orain gaia aztertzea tokatzen da!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...