2012/12/20

Beste baliabide interesgarria




Badakigu erresistentzi finkoen balioa banda-koloreen bitartez kalkulatu daitekela. Baina tailerrean joera alderantzizkoa izaten da: balio bati zein kolore dagozkion bilatzen ibili behar dugu. Aipatu dudan bezala baliabide digitalekin gure lana gero eta errazagoa egiten ari da...http://duckduckgo.com bilatzailea erabiliz!
Ikusi adibide hau



bilatzailean 2800 ohm idatzi ondoren bilatzeko klikatu eta zuzenean ateratzen zaizkizu banda-koloreak zaintzuk diren!!
Horrela erraz, ezta?!

2012/11/22

Ikasle batek prestatuta duen aurkezpena

Ikusi ikasle batek prestatu duen aurkezpen polit hau:
Interesgarria da gainera gaia oso ondo landuta baitago.Ah! Ez da nire ikaslea beste ikastetxe batekoa da baina blogean publikatzeko baimena eman dit; horregatik, eskerrak ere eman nahi dizkiot hemendik!! Segi horrela lanean Imanol!!

2012/11/08

Programazioa, elektronika eta robotika

Beste behin ere helbide interesgarri batekin natorkizue. Kasu honetan izenburuan aipatzen diren gaiak lantzen dituen webgune bat komentatzeko. Hezkuntzako Berritzegune Nagusiko Teknologiako aholkularia garatzen ari den webgunea da; gutxinaka gero eta itxura hobeagoa hartzen ari dela iruditzen zaitenez, hemen komentatzea okurritu zait. Bertan bi gai garatzen ditu:alde batetik elektronika,bai digitala eta bai analogikoa, eta bestetik, robotika. Oso interesgarriak bi gaiak, baina batez ere bigarrena (niretzako behintzat). Gaur egun punta-puntako gaiak dira. Ez dira bakarrik hezkuntzan garatzen ari. Gizartean kezka sortzen ari diren gaiak dira. Eta sortu duten kezka hori dela eta, hainbat lan talde sortzen joan dira hainbat lekutan. Adib., Errenterian martxan egon den Kabia espazio kreatiboan. Gaur egun ezagutzak konpartitzeko aukera handia dago; filosofia horrekin loturik baditugu aipatu dudan webgune horretan bi atal edo puntu nagusiki: scratch eta arduino. Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Baina ez hori bakarrik!! SA4 erabili ezkero (Scratch baina pixkat moldatuta),arduino plaka kontrola dezakegu!! Eta hortik aurrera nahi duzun guztia! Adibidez, helbide hau ikus dezakezu. Berritzeguneko webgune horretan gutxinaka garatzen lagunduko digun materiala topa dezakegu eta gutxinaka gure klaseetan txertatzen joan. Beno, ez naiz gehiago luzatuko... bideo hau ikusteko denbora izan dezazuen!!

Arduino The Documentary (2010) Spanish HD from gnd on Vimeo.

2012/11/02

Lan kolaboratiboa - lan kooperatiboa

Azken urteetan jaso izan dudan formakuntza eta esperientziaren arabera nire klaseak emateko moldaketa/hobekuntza fasean jarritzen dut. Aurten ikastetxean IK/KI formakuntza taldean parte hartzeko aukera izan dut. Gai hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit betidanik. Lana egiterakoan ikasketa kooperatiboarekin puntu komunak genituela iruditu zitzaidan lehenengo hitzaldia ematera etorri zirenean berritzegunetik baina zalantza batzuk geratu zitzaizkidan... beti zalantzak. Horrekin lotuta, behean ikus dezakezuen aurkezpen hau iritsi zait internetak eskeintzen dituen bide horietako batetik. Neretzat behintzat baliogarri izaten dira honelako irakurketak: nola ari naiz, nora iritsi nahiko nuke, bide onetik ondo ari naiz,... horrelakoei erantzuten saiatzeko. Beti zalantzak!

2012/10/28

Zer da teknologia?

Egin dugun errepasorako materiala

Kurtso hasieran hainbat gai landu ditugu. Proiektuen metodoari jarraituz, arazoaren planteamendua egin ondoren, informazioa kudeatzea dagokigu orain. Arazoa ondo aztertu beharra dago: zehaztapenak, baldintzak, materialak, neurriak,... Honetarako informazio egokia aukeratzen jakin behar dugu. Pausuz pausu joango gara. Hemen dituzue hasieran, klasean, aipatu ditugun hainbat gairen inguruko apunteak: erremintak, erredukzio-sistemak, egiturak eta esfortzuak, eta oinarrizko zirkuitu elektrikoak. Ez duzue ahaztu behar helburua ez dela teoria hutsa buruz ikastea, baizik eta ondo interpretatzea zein den erabilgarri izango zaizuna proiektua aurrera eraman ahal izateko.
Erremintak: ERREMINTAK Engranajeak: Engranaje ariketak Esfortzuak: Esfortzuak Gaurkoz, bukatzeko, elektrizitatea gaia lantzeko aukera ezberdinak: hemen Oinarrizko akotazio arauak ere errepasatu ditzakegu aurkezpen honen bitartez:

2012/06/29

Adunako ikasleen proiektua II


Aurrekoan azaldu nuen bezala, Adunako ikasleek ikastetxeko maketa ("Eusko gela proiektua") proiektua aurrera atera zuten. Guk parte hartu genuen proiektu horren atal batean: kanpoan jarri zituzten farolak (ledak) egunez itzalita egon behar ziren, eta gauez, aldiz, piztuta. Beraien blogean proiektuaren nondik norakoak azaltzen dizkigute honako bideo honetan:


Oso polita egin duzuen lana!! Zorionak eta datorren ikasturterarte!!

2012/06/18

Datorren ikasturtean...

Datorren ikasturtean, 3. mailan oso aukerako ikasgai interesgarria eskeiniko da ikastetxean. Ilusio handia eragiten dit (garai honetan badu merito...) eta aukeratu duten ikasleak langileak izango diren itxaropenarekin nago... edo beste modu batera, jakinnahia azalduko duten esperantzarekin nago... desiatzen nago!! Ea gero neuk ere erantzuteko gaitasuna dudan!!

2012/06/06

Adunako Lehen hezkuntzakoekin lankidetza proiektua

Hirugarren mailako ikasle batzuk Adunako lehen hezkuntzako ikasle batzurekin proiektu batean parte hartu dute. Adunako ikasleek maketa bat egin dute proiektu bezala: ikastetxeko maketa. Oso lan polita egin dute irudietan ikus dezakezuenez! 

Eraikuntza barruan argi sistema bat konektatu dute. Argi hauek etengailu bati eraginda piztu-itzali daitezke.

Gure ikasleek, aldiz, kanpoan dauden farolak (ledak) iluntzerakoan pizteko behar zuten zirkuitua prestatu dute (egunez ledak itzalita egon beharko lirateke). Argazki hauetan ikus daiteke nola iluntzerakoan ledak piztu egiten diren: 
Azken argazki honetan ikus dezakegu argi guztiak piztuta dauden kasua:

      

Gure ikasleak bideo bat prestatzen ari dira erabili dugun zirkuitua azaltzeko. Baina luzatzen ari garenez,... hurrengo sarrerarako utziko dugu hori!!

2012/05/17

Twitter euskaratu ahal izango da

Ikastetxeko twitterlariontzat: ikusiko zenutenez, twitter euskaratzeko aukera zabaldu dute. Zeren zai zaudete parte hartzeko? Bai, bai! Zuek ere!!

2012/04/18

Elektronika gaur egun

Eguneratu beharra dugu. Ezin dugu ohiko modura jarraitu (nahiz eta gauzak oso zail jartzen ari diren... edo jartzen dizkiguten!). Teknologiak aurrera egiten du eta gu ezin gara atzean geratu. Ezta gaia emateko moduan ere. Zein da gure arazoetako bat? Baliabideak. Baina, eta gaur egun baliabide garrantzitsuenetakoa ikasleek jarriko balute? Interesgarria litzateke gure inguruko ikasleen artean ikerketa txiki bat egitea. Adibidez, zenbatek daukate Android sistema erabiltzen duen mugikorra? Orain arte mugikorra klasean erabiltzea debekatzen zen... ba ez! Orain ez dugu zertan horrelakorik egin beharrik! Gutxiago oraindik teknologiako irakasleok. Oraingo honetan adibide zehatz batekin natorkizue: neoteo blogetik hartutako informazio honekin. Danok dakizue ikasleekin elektronika gaia lantzen dugula, baina ohiko modura: osagaiak, zirkuituak,... bla bla bla! Ba aipatu dudan blog horren arabera, formatua molda dezakegu. Ikusi Android bitartez elektronika gaiak lantzeko eskeintzen zaizkigun aplikazio batzuk: - Elektrodroid: erresistentzia, kondentsadore, anplifikadore, transistore,... osagaiekin oinarrizko eragiketak egin ahal izateko. - Electronics reference: osagai elektronikoen benetazko itxura zein den jakin nahi duzu? - Every circuit: oinarrizko zirkuituak marraztu eta simulatzeko. - Droid Tesla: aurreko baino osatuagoa. - Arduino Cook: Arduino aipatu izan dut beste sarrera batzuetan. Arduinorekin lehen praktika/pausuak emateko aukera.
- PicMicro Database: mikrokontroladoreen ezaugarriak lortzeko... Eta beste hainbat... Informazio osatuagoa lor dezakezue goran aipatutako blogean. Orain gaia aztertzea tokatzen da!!

2012/03/25

Hiztegia aberasten: altxaprima.

Beste igande bat. Maite Goñik berriro eskeintzen digu hitz polita teknologiako ikasgaian gure hiztegia aberasteko: altxaprima. Baina zertarako azalpenak ematen hasi, bideo polit hau ikusteko modua baldin badugu?

2012/03/24

Pneumatika

Aste honetan pneumatikari kaina sartu behar diogu. Aurreko urtetako apunteetan oinarrituko gara, Pilar L.-k egindako simulazioan, pneusim programa erabiliko dugu,... Helburuak: pneumatika zer den ezagutzea, airearen trataera, osagaiak ezagutzea, oinarrizko zirkuitu pneumatikoen funtzionamendua ulertzea, errealitatean ematen zaion erabilera ezagutzea,... Gai interesgarria da pneumatikarena

2012/03/18

Elektronikako osagaiak

Aurten hirugarren mailan elektronika gaia beste modu batean planteatu dugu. Ikastalde bakoitzak aukeratu behar izan du zein sentsore mota aplikatuko duen bere proiektuan. Agian ez du zentzu gehiegi izango baina Jokin Lacallek eta Pilar Etxeberriak egindako iruzkin batzuetatik abiatuta (635 teknika, Rube Goldberg-en makina, Venn diagrama...) nora hel zaitezkeen inoiz ez dakizu!! ;) Eta ni beste irakasleengandik ikasteko beti prest! Kontua da, oraingoan, osagai elektronikoek ez dutela proiektua baldintzatuko: proiektu proposamena aspalditik egin genuelarik, orain, osagai elektronikoak eta hauek proiektuan beteko duten funtzioa asmatu beharko dutela ikasleek. Momentuz, hauek dira ikusiko ditugun osagaiak: - Errelea - Diodoak (hauen barruan ledak) - Erresistentziak (finkoak eta aldakorrak) - Transistorea - Kondentsadorea - Board-plaka Dokumentu honetan informazio interesgarria lor dezakezue.

2012/03/06

S4A: lehen praktika

Teknologia gela pixkat antolatu ondoren, berriro, S4Akin lehen praktika egiteko unea iritsi da: pultsadore bat sakatzean, led gorria piztu behar da. Scratch-en hori adieraziko duen programa honako hau da:
Eta konexioak behar bezala egin badira, emaitza hau da:

2012/03/05

2012/03/02

Material interesgarria AGREGAn

Dagoeneko eukaratuak izan dira lehendik AGREGAN zeuden zenbait sekuentzi didaktiko. Gure lana izango da orain norberak bere klasetarako egokitzea... edo ez... Elektrizitatearen oinarriak errepasatzeko material interesgarria izan daiteke hau lehenengo mailako ikasleentzat:
Elektrizitatea

2012/03/01

Errelea

Hirugarren mailako ikasleekin proiektuen kontrol kableatua lantzen hasi gara. Horretarako aipatu dugun lehen osagaia errelea izan da. Ikusi nolakoa den:
Ikus dezakezuenez, bi osagai nagusi ditu: elektroimana eta kontaktua. Elektroimana kitzikatzen badugu, kontaktuak bere posizioa aldatuko du. Klasean aipatu dugunez, erreleak zirkuitua bi zatitan banatzen du; alde batetik, kontrol zirkuitua eta, bestetik, potentzia zirkuitua. Ea honek ulertzen laguntzen duen:



Ikusten denez, kontrol zirkuituan dagoen etengailua isterakoan, elektroimana kitzikatzen da eta, ondorioz, kontaktuak bere posizioa aldatzen du. Etengailua irekitzen denean, kontrol-zirkuituan korronterik ez dabil, elektroimana ez da kitzikatzen eta, beraz, kontaktuak hasierako posizioa berreskuratzen du. Klasean beste errele mota bat aipatu dugu: kontaktu bikoitzekoa. Aplikazio zehatz bat aipatu dugu... eta biharko entregatzen duenari "oso ondo" baloratuko zaiola... Animo! ;)

2012/02/24

Robotika eta kontrola: aplikazioa.

Laugarren mailako ikasleak proiektuekin aurrera doaz. Konpondu beharreko "arazoa" zehaztu ondoren, mekanismoak prestatu dituzte eta orain, funtzionamendu automatikoa nola lortu planteatzen ari dira. Honetarako argi eduki behar dute zeintzuk izango diren osagaiak, aginduak, aldagaiak,... eta fase honetako lana scratch-en bitartez gauzatzen ari dira. Gaurkoan adibide batekin gatoz. Talde batek robot-xurgagailu bat eraiki du. Eraikuntza gauzatu eta eskuzko kontrola prestatu du honako bideo honetan ikus daiteken modura:
Robot horretan egindako kontrol-kableatua lehenengo fasea litzateke. Oinarrizko zirkuituak lirateke baina hainbeste kablerekin, oso korapilatsua gerta daiteke. Hurrengo fasea, picaxe edo arduino plakaren bitartez kontrola gauzatzea izango da. Baina aginduak modu ezberdinean landuko ditugu: alde batetik, lehen esan dugun bezala scratch erabilita, eta bestetik, fluxu diagramen bitartez. Ikasleek robota kontrolatzeko lehen programa egin dute scratch erabilita. Oraindik hobetu beharra dago baina lehenengo pausu bat bada!! Gela bat irudikatu da (gelaren dimentsioak edozein izan daitezke)eta adibide bezala, gela horretan lau hanka dituen mahai bat dago. Beraz, robotak alde batetik bestera ibili behar du, eta edozein oztopo topatzen duenean, errebotatuko du eta beste norabide batean aterako da. Lerro batek adieraziko digu robotak egindako ibilbidea; modu horretan kalkulatzen joan ahal izango gara zein azalera "garbitu" duen robotak. Ikusi nola robotaren gainean klikatzean hau martxan jartzen den:
Learn more about this project
Zerbait aholkatuko zenieke ikasle? Zertan hobetu daiteke proiektu/programazioa? Azkarregi ez ote doa? ;) EGUNERAKETA: Ikasleek kodearekin lanean jarraitzen dute. Aldaketa txiki bat ezarri dute robota mugitzeko mugimenduan eta, sistema 10 segundu pasa ondoren berrabiarazteko simulazioa lortu dute. Hau da, robota kargatzeko berriro hasierako posiziora itzuliko da 10 segundu pasa ondoren. Ondo!! Segi horrela lanean!!

2012/02/19

Zirkuitu elektrikoak errepasatzeko

Hemen daukazue jelordi irakasleak prestaturiko dokumentu hau. Oso ona zirkuitu elektrikoen gaia errepasatzeko. Horrela, nik emandako azalpenekin konparatu dezakezue, eta behar bada, hainbat zalantza argitu ere. Elektrizitatea Ikaslearen koadernoa

Transmisio sistemen inguruko ariketak

Sarean topa daitezken hainbat dokumentu dauzkazue hementxe. Froga ezazu zenbat dakizun honen inguruan eta, zalantzarik baduzu, jar zaitez nirekin kontaktuan. Engranaje ariketak Trans Konp Ariketak trans sinp ariketa

2012/01/26

Robotika eta kontrola

Robotika eta kontrola gaia lantzen hasteko aurten Scratch erabiltzea erabaki dut. Atsegina eta motibagarria ikasleentzat. Joku batekin hasiko gara aginduak, aldagaiak, eta beste hainbat kontzeptu gutxinaka lantzeko, eta ondoren Arduino plaka batean txertatzen saiatuko gara. Hona hemen tutoriala: Pong Jokua Scratch-Euskaraz

2012/01/24

Scratch: nere lehen proiektua.

Topatu nuen tutorial bati jarraituz, eta aldaketatxoren bat egin ondoren nere lehen proiektua aurrera ateratzea lortu dut!! Oraingo honetan bi jokalari daude. Ezkerrekoa mugitzeko A-Z teklak erabili beharko dira eta eskubikoa mugitzeko xagua erabili beharko da. Partida 10 tantutara da baina KONTUZ!! Pilotak pala ukitzen duen bakoitzean bere abiadura unitate batean handituko du... Learn more about this project Zer iruditu zaizue?

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...