2011/04/21

LibreOffice probatzen

Aspertuta nengoela, libreoffice probatzen hasi naiz. Lehenago openOfficekin egin nuen bezala, froga txiki bat egin nahi nuen; DBHko lehen mailetan marrazketa ematen dugunean ea erabilgarri izan liteke probatu nahi nuen. Adibidez oinarrizko piezak adierazteko, hauen bistak, oinarrizko akotazioa,... eta nik uste dut bai, aprobetxa dezakegula. Bestela ere, gaur egun ez daukagu arazo handiegirik CAD programak erabiltzeko aurreko batzuetan aipatu ditudan Qcad eta Drafsight bitartez.
Baina ikasleek bere egunerokotasunean testu prozesadorea, kalkulo orria,... erabiltzeko ahalegin horretan interesgarria iruditzen zait Draw bezalako erreminta ere erabili ahal izatea. Ikusi irudi xinple xinple hau:

Interesgarria exportatzeko ematen dituen aukerekin ere; kasu honetan jpg-ra exportatua izan delarik.

2011/04/15

Higidura transmisioa: engranajeak.

Oinarrizko kontzeptuak lantzeko bideo interesgarria. Frantsesez, baina hori ez da arazoa gure ikastetxean, ezta?

2011/04/10

Elektronika analogikoa: zirkuituak prestatzen

Bost proiektu ezberdin planteatu dira gai honen inguruan. Taldeak modu ezberdin osatu dira; ez da zozketarik egon, ez dira lagunak beraien artean aukeratu,... ikasleek bere gustoko proiektua aujkeratzen joan dira bere gelakideek zer aukeratzen zuten jakin gabe. Denbora aldetik oso juxtu ibiliko gara eta protoboard plakak erabiltzea oso interesgarri eta lagungarria izango da. Hemen plakaren irudia. Irudi hau arbel txurian proiektatuz zirkuituak azalduko ditugu:
Fritzing programa I

2011/04/04

Baliabide digitalak

Teknologiak ikasgaian baliabide digitalen erabilera ezinbestekoa ikusten ditut. Berrikuntza proiektuak aurkeztearen arrazoiak hainbat behar asetzeko izan ziren: gelan talde bakoitzeko gutxienez ordenagailu bat nahi nuen, irakaslearentzako ordenagailu eramangarria, proiektorea, argazki kamera digitala,... eta guzti hau zertarako? Ba eduki digitalak sortzeko. Eta gu zein eduki mota sor genitzazkeen? Oso erraza: gure lan metodologiaren arabera ikasleek planteatutako arazo bati konponbidea aurkitu behar diote, horretarako lorturiko informazioarekin jolastu behar dute eta aurrera doazen heinean proiektu osoaren txostena egiten joan behar dira. Hori da ikasleek sortu behar duten material digitala: txostena. Ikasgaiaren ezaugarriak direla eta, horretarako beharrezkoak izango genituzke:
- Noski, testu prozesadorea: hezkuntza munduan erabiliena, word; sartzen ari garena software librearen alde ari garenok, libreoffice (openoffice) eta sareko baliabideak ustiatzen ditugunok, adibidez, googledocs.
- Kalkulu orria, momentuz baliabide hau ikasleekin landu ahal izateko hauek dira proposatzen diren aktibitateak, beti proiektu metodoan txertatuko direlarik: eskaera orria eta faktura. Modu honetan oinarrizko kalkuluak modu errazago batean egiten direla erakutsiko diegu. Baina dagoeneko kalkulu orria beste aplikazio bat ere badute, eta interesgarria gainera: zirkuitu elektrikoen ebazpenetan. Sarean badaude jada sortutako kalkulu orriak eta hauen bitartez serie-paralelo-mixto-sareak zirkuituak ebatzi daitezke. Modu honek aukera ematen digu ikasleen gaitasunen arabera, kontzeptuetan sakontzen edo matematikako konpetentzia lantzen.
- Aurkezpenak: gai zehatzen inguruko informazioa lortu, laburtu eta aurkezteko aukera ematen diguna. Ez dut gehiegi garatzen baina garrantzi handikoa iruditzen zait. Batez ere beste ikasgaiekin koordinatutako lana izan beharko lukeela iruditzen zaitelako. Zergatik? Ahozko aukezpena ere eskatuko nuelako eta aurkezpen hori beste hizkuntzetako irakasleekin batera landuko nuke.
- Marrazketarako programak: marrazketa teknikorako. Momentu honetan, eta lehen aipatu dudanez software librearen alde lana eginez, qcad erabili izan dugu. Aurten atera berri den drafsight erabiltzeko aukera ona atera zaigu. Erabiltzeko atseginagoa iruditu zait baina ordenagailutan instalatzeko diren zailtasunak eta, datorren ikasturterako utzi beharko dugu bere aplikazioa. Ingurunea ariketa batzuen bitartez landuko dugu eta ondoren eraikitako proiektuaren piezen bista nagusiak marraztu beharko dituzte. Ondo moldatzen den ikaslearekin piezak 3Dn marrazteko aukera ematen duen sketchup programara pasako ginateke. Berriro ere instalazioekin arazoak...
- Elektron-mekanikako simuladorea: egia esan erabilera handiena zirkuitu elektrikoen simulazioa egiteko erabiltzen dugu. Baina badago bat (ez da librea) oso aukera ona iruditzen zaitena elektrizitate-elektronika-engranaje sistemen bidezko erredukzio sistemak lantzeko aukera oso ona ematen bait du: crocodile clips. Ona benetan. Beste mekanikako simuladoreen beharrik ez dut ikusten sarean dauden bideoekin nahikoa dela iruditzen bait zait ikasleek uler ditzaten.
Baina lan guzti hau txosten modura aurkezteko, beste baliabideren bat beharko dugu, ezta? Bai ba! Proiektuarekin aurrera goazen heinean txostenean txertatu beharreko edukia sortzen joango dira ikasleak: informazioa, diseinuak, material eskaera, eraikuntza prozesuko orria,... Non joan gaitezke kokatzen honelako material guztia? Tira ba, nik momentuz ikasleekin googlesites erabiltzen dut baina posible litzateke horretarako wikiak erabiltzea ere. Txosteneko atal bakoitzeko orri bat sortzen dute ikasleek eta bertan lortutako materiala kokatzen doaz. Oso baliabide egokia ekoizle anitz izan daitezkelako. Proiektuaren prozesuaren hasieran, taldeak eratu direnean, arduren banaketa egiten dugu: idazkaria, erreminta-material, garbiketa, bozeramalea,... eta bakoitzak bere lan horren ardura hartzen du jakinda inor ez dela ordezka ezina; hau da, momentu puntualetan batak bestearen ardura hartzeko kapaza izan beharko du, baita ikuskatzeko ere. Metodo berdinaren arabera, txostena osatzeko berdin jokatu beharko dute ikasleek. Lana banatu beharko dute eta lanean aritzeko ikasle bakoitzak bere erabiltzailea erabiliz lana egin beharko du. Irakasleak ere talde bakoitzaren sitean idazteko baimena eduki beharko du. Modu horretan zuzenketa proposamenak egingo dizkie ikasleei eta, hasieratik ikasleei abisatuta, ikusi ahal izango du historialean zeinek, zer eta noiz idatzi duen. Ikasleek lana amaitzean proiektoreaz baliaturik sarean zintzilikatutako txostena aurkeztuko du klasean (berriro ere beste irakasle baten laguntza beharko genuke lan horren ebaluazioa egin ahal izateko) eta ondoren azken epea zabalduko litzateke: ebaluazioarena eta hobekuntza proposamenena.
Ezin dut ahaztu ikasleen eraikuntza prozesuak aurrera joan ahala, proiektuari argazki ezberdinak aterako dizkiete. Eta grabaketa laburrak ere egingo dituzte. Modu horretan ere lantzen bait dugu: beste gailu batzuetatik jasotako informazioa ordenagailuetara bideratzen, sarera igotzen (horretarako dauden aukerak aztertuz) eta txostenean txertatuz. Zein modu hobeagoa egongo bait da eraiki duzun proiektu bat erakusteko, bere bideo baten bitartez ez bada? Gainera guk ateratako argazki eta bideoekin ez dugu copyright arazorik izango.
Ziur zerbait ahazten ari zaitela... Ah bai! Blog hau.

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...