Aspertuta nengoela, libreoffice probatzen hasi naiz. Lehenago openOfficekin egin nuen bezala, froga txiki bat egin nahi nuen; DBHko lehen mailetan marrazketa ematen dugunean ea erabilgarri izan liteke probatu nahi nuen. Adibidez oinarrizko piezak adierazteko, hauen bistak, oinarrizko akotazioa,... eta nik uste dut bai, aprobetxa dezakegula. Bestela ere, gaur egun ez daukagu arazo handiegirik CAD programak erabiltzeko aurreko batzuetan aipatu ditudan Qcad eta Drafsight bitartez.
Baina ikasleek bere egunerokotasunean testu prozesadorea, kalkulo orria,... erabiltzeko ahalegin horretan interesgarria iruditzen zait Draw bezalako erreminta ere erabili ahal izatea. Ikusi irudi xinple xinple hau:
Interesgarria exportatzeko ematen dituen aukerekin ere; kasu honetan jpg-ra exportatua izan delarik.
2011/04/21
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kontrol sistemak
Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Hautatu egoera bat, definitu aldagaiak eta sortu zure ...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru...

No hay comentarios:
Publicar un comentario