2011/12/20

Scratch: hurrengo erronka!

@txipi-k scratch proiektu bat moodle-n nola txertatu azaldu du hemen, eta nik blogean txertatzerik ote zegoen pentsatuz... ba, probatu nahi izan dut. Ea badabilen: Bai!! Goikoa scratch-ekin egindako proiektu bat da. Aurten programazioaren barruan, beste batzuen artean (picaxe, arduino,...) Scratch aipatzea erabaki dut. Gelan ez dugu denbora nahikoarik izango lantzeko baina interesa duen ikasleentzat atea zabaldu nahi dut. Ea baten bat animatzen den!!

2011/11/30

Elektronika-digitala: lehenengo diseinua.

Argiztatze- sistema bi elementuren bitartez kontrolatu nahi dugu: etengailu bat eta mikrorruptore bat. Zein egoeratan nahi dugu piztuta egotea? Bi sarrera elementuetako bat aktibatuta dagoenean. Diseina ezazu ate-logikoz baliaturik, funtzio hori beteko duen zirkuitua. Ondoren irakasleak adierazitako simulagailua erabili bere funtzionamendua frogatzeko.

2011/11/28

Elektronika digitalari buruzko apunte eguneratuak

Berritzegunean landutako apunteen azken bertsioa kokatuko dut. Aurreko bertsioa deskargatu baduzue ere, ez dago inongo arazorik. ELEKTRONIKA DIGITALA2011_11_09

2011/11/24

Elektronika digitala: hirugarren saioa!

Gaur hirugarren saioa izan da elektronika-digitala lantzen ... Gaurkoa gogorxeagoa izan da. Aurreko egunekoa errepasatu,... bale. Baina algebra pixkat ere ikusi dugu, eta hori,... beste kontu bat da! jaja! Gure helburua (beste batzuen artean) zirkuituak diseinatzen jakitea da; horretarako, egi-taulatik abiatuta funtzioa ateratzen kapazak izan behar dugu, funtzio hau sinplifikatzen (horregatik sinplifikatzen ikastearena!) eta hortik, zirkuitua ateratzen. Algebra Boolearra pixkat lantzeko, De Morganen teoremak aipatu ditugu. Ez zait interesatzen izenak ikastea. Baina bai berdinketa baten adierazpena nola konprobatzen den zuzena dela jakitea. Eta tira, ba hortxe gabiltza, ikasle batzuen buruetatik ke pixkat ateratzen ikusi dudala!! ;) PS: XOR hortik azaldu zaigu...

2011/11/18

Elektronika digitalako lehenengo bi klaseak

Beno, gaur elektronika digitalari buruzko bigarren klasea eman dugu. Oso gustora eman ditut (nere hitzaldi zoragarriak... jeje). Nola eman ditudan kontatzen saiatuko naiz. Nola kontatu? Nere modura, klaseak bezala. Landu ditudan puntuak bi klase hauetan honako hauek izan dira: - eskema elektrikoak, sarrera-elementuak eta irteera-elementuak, zer adierazten dute 0-k eta 1-k zirkuituko sarrera-irteera elementuetan? - egi-taula, sarrera-irteera elementuen arabera osatzeko irizpideak,diseinu adibideak, - sistema-bitarra eta sistema-hamartarra, bien arteko erlazioa, kalkuluak (beste sistemak aipatu besterik ez) - ate-logikoak, sarrera-elementuen kokapenarekin erlazionatuz: AND, OR, NOT, NAND, NOR. Bakoitzari dagokion egi-taula osatzen ikasi dute, ate-logiko bakoitzari dagokion zirkuitua ulertzen dutelako. - eta errematatzeko algebra boolear pixkat! Oso interesatuak azaldu dira egi-taulak planteaturik zirkuituak diseinatzeko kapazak izango direla ulertu dutenean. Honetarako adibide xinple pare bat erabili ditugu. Gauzatxo bat falta zaigu... egi-taulatik funtzioa ateratzea! Baina hori hurrengo egunetan!

2011/11/17

Proiektu berriaren proposamenarekin lanean

Tira, hurrengo proiektua lantzen hasteko, elektronika digitalaren nondik norakoa ulertu behar dugu. Hemen dauzkazue berritzegunean landutako honako apunte hauek. Oso gai interesgarria da! ELEKTRONIKA DIGITALA

2011/11/06

Proiektu proposamena

@jsazkue bitartez, honako bideo hau ikusi ahal izan dut. Aukera polita iruditzen zait ikasleei proiektu bezala aurkezteko. Zubi berri baten diseinu eta eraikuntza. Ezarritako baldintzen arabera horrenbeste aukera ikusten ditut, ez dakidala zein mailatan planteatu ere!!

2011/10/21

Teknoskopioa 2011-2012!

Proiektu-Lehiaketa martxan dago! Apuntatzeko epea azaroaren 13an bukatzen da!! Adi!! Animatu eta parte hartu! Oso interesgarria da!

2011/09/29

Zirkuitu elektrikoen osagaiak lantzen

Zirkuitu elektrikoak aztertzeko lehenengo bere osagaiak aztertu behar ditugu. Izenak, ezagugarriak,... Izenekin hasiko gara. Ikusi prestatu dugun arikea erraz hau: Gustatu zaizu? Erraza zen, ezta?

2011/09/18

Nahi baduzu egin daiteke!

Beti entzun izan dut: ez, ez! Batxilergoan dena teoria eta ariketak dira. Ezin da proiektuen metodoa erabili! Tira irakurri hau eta horrela ikusiko duzu ez dela bakarrik nere pedrada. Moduak daude! Nahi baduzu!

2011/09/16

Zirkuitu elektrikoak azaltzeko baliabideak

Askotan irakasleek zirkuitu elektrikoen funtzionamendua azaltzeko hidraulikarekin edo urarekin izan dezakeen analogia erabiltzen dute. Horretarako behean duzuen baliabide hau nahiko interesgarria izan daiteke. Bertan ikus daiteke sorgailuaren tentsioa igotzean (ur ponparen indarra), elektroiak (ura) azkarrago mugitzen direla eta horren ondorioz bonbillak argi gehiago ematen duela (turbinak azkarrago ematen dituela birak). Beraz, elementuak honela parekatu ditzazkegu: sorgailua - ur-ponpa kablea - tutuak hargailua - turbina Eta faltan botatzen dudan: zirkuitua eten ahal izateko kontrol elementua bat (etengailua). Zirkuitu hidraulikoaren kasuan balbula bat litzateke, ezta? Argibideak: tentsio baxua adierazteko low botoia egon behar da sakatuta. tentsio altua adierazteko high botoia egon behar da sakatuta. Ziur azkeneko hau ez zela beharrezkoa azaltzea baina... ;)

2011/08/22

Berotzen hasiak...

Ez. Aurten ez. Bakarrik aipatuko ditut egindako gauzak. Ez egingo ditugunak. Erreala izango da eta benetan konprobatu ahal izango da egindako lanaren etekina. Uste dut ;)

2011/07/01

Ikasturtea amaitu da

Ba bai, ikasturtea amaitu da eta 6115 bisita ondoren (hauek izan dira urtebete honetan izandako blogaren bisita kopurua), gauza bakarra falta zait egiteko: bideoa, bideo teknologikoa. Gelan azken urteetan ateratako argazkien bila ari naiz... ea biharko egiten dudan.
Agur!

2011/06/22

Gaur Inasmet/TECNALIAn egon gara

Teknoskopioa lehiaketan irabazteagatik ikasleei TECNALIAn egonaldia eskaini diete. Bi goiza izan dira, atzo AZTIn egon ziren (afaria eta guzti eman zieten eramateko...) eta gaur INASMETen egon gara. Beste enpresa batzuekin batera emandako fusio baten bitartez TECNALIA osatzen dute bi hauek eta ikerketa munduan aritzen dira. Oso proiektu potenteetan sarturik daudela konprobatu ahal izan dugu. Eta gainera alor ezberdin/zabal asko aurrera eramateko prestatuta daudela ere konprobatu ahal izan dugu: korneak aztertzen dituzte, espazio ontzietako fuselajea, surf egiteko taulen inguruko ikerketa... hau da, materialeen propietateak aztertzeko gaitasun handia dute, eta enpresei hobekuntza proposamenak egiteko aukera zabaldu ahal izateko lan garrantzitsua egiten dutela esan genezake. Zein inbidia!! Gazteagoa izan nahiko nuke!! ;)
Bertako hainbat langilerekin hitz egin ahal izan dugu, bere esperientzia azaldu digute eta hori ere oso interesgarria iruditu zait. Jende parte hartzailea nahi dute, iniziatiba duena, langilea,... eta askotan azpimarratu dutena: taldean lana egiteko prestatuta dagoen jendea nahi dela. Lana eta gogoa jarri ezkero danok dugulako zer eskeini. Ea argazkitxoren bat jartzeko moduan gauden aurrerago!
EGUNERAKETA: argazkiak hemen!!

GAURKO HITZA: ikasleek gehien erabiltzen dutena gelan...

Ba bai, Maitek berriro ere aipatu du teknologia ikasgaian oso erabilia den hitza, baina beste modura, jeje! Hitza TREPETA da.

2011/06/16

Eitb.tv: euskal telebistako eduki guztiak zure esku

Askotan komentatu dut zientzi-teknologia inguruko euskarazko edukiak topatzea zaila zela. EITB-k oraingoan asko lagunduko digu: denon eskura jarri baititu bertan emitituko programa guztiak eitb.tv NAHIERAN gunearen bitartez.
Topa dezakegun gauza interesgarrien artean TEKNOPOLIS programa da. Bertan askotan ikusi izan ditut teknologia gaian lantzeko gauza interesgarriak. Hemendik aurrera aukera paregabea izango dugu klasean bertan ikusi eta komentatu ahal izateko programetan azaldutako edozein puntu. Gainera embedetzeko aukera ere ematen du eta beraz, interesaten zaiten bideoa blogean bertan kokatu ahal izango dut. Adibide gisa, pasa den astean bota zuten honetan bi gai interesgarri ikusten ditu: bata, noski, Bilbon eraiki berri den Iberdrola dorrearena (klasean komentatzen ditugun hainbat puntu aipatzen direlako, egiturei buruz, energia aurrezteari buruz, materialeak,...) eta bigarrena, segarena, ikasleei lantxo bat bidaltzeko ideiak eman dizkidalako... datorren ikasturterako, noski.
Ea nola ikusten den hemendik:

2011/05/31

Teknoskopioa lehiaketa II

Egun hauetan hainbeste "notizia" nituela, burua ezin kokatu ibili naiz eta, beste gauza batzuen artean, gai honi buruzko sarrera hau egiteke neukan.
Aurten bigarren aldia da ELHUYARrek antolatzen duen TEKNOSKOPIOA lehiaketara aurkezten ginela. Aurrekoa 2007 edo 2008an aurkeztu ginela uste dut. Sarrera honen bitartez nire iritzia ematen saiatuko naiz, lehiaketari buruz eta baita ikasleei/lanei buruz.
Lehiaketa formatua asko gustatu zait. Metodologia aurreratuenen formatua mantentzen laguntzen duen horietarikoa da. Arazo bat planteatu beharra dago (kasu honetan modu irekian, nire leloa dela beti), ikerketa lan bat egin, datu bilketa, hauen irakurketa, ondorioen azterketa, errealitatea simulatuko duen modelo bat eraiki (benetan fisikoki edo teknologia berriak erabiliaz), eta bukatzeko, lan guztiaren adierazle izan behar duen aurkezpen bat prestatu/egin ezagutzen ez dituzun ia 100 pertsonen aurrean eta gainera horietako 90 zure "arerioak" direla pentsatzen duzunean, sari bat lortu nahian zabiltzala!! Uff! Ze, oraingo honetan sariak sekulakoak ziren!! Eta lan guzti hauek aurrera eramateko teknologia berriak txertatuz edo hauengandik baliatuz.
Lan guztiaren jarraipena blog formatuan egin behar izan dute ikasleek eta hori interesgarria iruditu zait. Lanari emandako jarraitasuna neurtzeko baliagarria iruditzen zait.
Hasiera-hasieratik epeak, baldintzak,... argi eduki dituzte ikasleek. Beraiek izan dira prozesu guztiaren kudeatzaileak. Nik bakarrik noizbehinka iradokizun-zirikatze puntualak besterik ez ditut egin behar izan. Horrela esanda zaila da irakasleak betetzen duen lana aztertzen. Lan fluxuaren kontrola egin, ikasleen interesa noraino hel daiteken baloratu eta beraz, horren arabera erabakiak hartu/bideratu. Igual horrela labur dezaket jokatu dudan papera. Puntu hau beste egun baterako.
Eta ikasleak/lanen balorazioa? Tira, puntu honetan ez daukat zalantzarik: oso ona! Lehenik eta behin orokorrean ikasleek adierazi zutena: klasean erabilitako denboraz gain etxean ordu asko sartu behar izan dituzte. Kontua da, merezi zuen? Eta beti bezala motibazioaren gaiarekin topatzen gara. Hor talde bakoitzak baloratu behar du noraino lana egiteko prest dagoen...
Argi geratu zaizkidan puntuak:
- finalerako sailkatutako ikasleek lan handia egin dute.
- prestatutako aurkezpenen lana ere oso ona izan da. Hizkuntza ezberdinen erabilera, antzerkiak, IKT aplikazio ezberdinak,... eta guztia lehenago aipatutako baldintzetan!! Benetan meritu handiko lana!
Ni beraien adinarekin mahai azpian egongo nintzen... ;)
Bukatzeko eskerrak eman antolatzaileei egindako harregatik eta Donostiako Talent House ezagutzeko aukera emateagatik! (Eta kontxako badiako bista zoragarri horietaz gozatzeko aukera emateagatik)
Bukatzeko primizia mundiala: ekitaldiko argazkiak (infiltratu bat eta guzti). Gero esango didazue...





Beno, goizeko 3:30tan egindako sarrera bat izateko nahikoa, ezta?

2011/05/16

Jolas dezagun Educaplay-rekin! Orain euskaraz!

Educaplay-en ikasleentzat aktibitate arinak sor daitezke eta orain gainera euskaraz egiteko aukera ematen digu. Ikusi adibide hau: gelan erabiltzen ditugun hainbat gailuren izena topatu behar da. Erraza! Txuleta ta guzti!

Azkar! Hiru minutu besterik ez dituzu ta!

2011/05/08

Mailua, GAURKO HITZA!

Agindu zigun bezala, Maitek gaurkoan mailua hitzari dagokion GAURKO HITZA argitaratu du bere blogean. Mailua; zer egingo zuten burura etortzen zaizkidan ikasle batzuk mailurik gabe? ;)
Aurreko GAURKO HITZA iltzea zen. Ez dut gogoratzen non baina badakit norbaitek puntamaxak deitzen zitula iltzeak... lastima ez dudala gogoratzen non. Hau da oraingoan Maitek prestatu duen bideoa mailuaren definizioa emateko:

Agur!

2011/05/03

Iltzea, GAURKO HITZA!

Maitek lana ematen jarraitzen du... jeje! Oraingo honetan iltzeari buruzko sarrera bikaina prestatu du. Oso material interesgarria ikasle gehienentzat. Nola gustatzen zaien iltzeak sartzea xuabe, xuabe... jeje! Hau da prestatu duen bideoa:

iltze from Maite Goñi on Vimeo.


Eta hoberena, iganderako guretzat oso interesgarria den beste bat aterako du iltzearekin oso erlazio handia duena! Baietz asmatu!

2011/05/02

Beste froga bat. Zenbat dira jada?

Oraingoan marrazketarako atera duten Draftsight programa erakusteko froga bat da. Lehenago ere aipatu izan dut AutoCad erabiltzen ohitura handia genuela; baina programa "legalak" erabiltzeko kontzientzia sartu zitzaigunean programa libreen bila hasi ginen. Hainbat foroetan parte hartu ondoren Qcad erabiltzea erabaki genuen. Baina ez zeukan zerikusirik. Bakoitzari dagokiona. AutoCad askoz atseginagoa zen/da. Ez dut hitz egiten ematen dituen aukerei buruz. Gure ikasgaiak momentu honetan eskatzen duena ez bai da marrazketa tekniko digitalean konpetentzia maila altua lortzea. Oinarrizko ezagutzak lortzean planteatzen dut eta, ondoren, nahi duenak: aurrera! Horregatik Qcad erabiltzea egokia iruditzen zitzaidan. Eskaintzen zituen erremintak nahikoak ikusten nituen. Beraz? Zein zen arazoa? Tira ba, windows-pean dabilen qcad hori ez omen dela horren "irekia". Eta ikastetxean linux-pean dabilena erabiltzea zaila... Beraz, zer egin? Duela gutxira arte ezer gutxi! Baina lehenago aipatu dudan bezala, atera da aukera egokiago bat (nere ustez, noski!) Aukera berri hau Draftsight da. Ikastetxean ez dugu erabiltzeko arazorik, ez naiz hasiko gure ordenagailuen ezaugarrien inguruan..., bai windows eta bai linux-pean erabiltzeko bertsioak bait daude. Erregistratzea besterik ez du eskatzen eta behin baino gehiagotan egin dezakezu ordenagailu ezberdinetan instalatu nahi baduzu (nik behintzat esperientzia hori izan dut bi ordenagailu ezberdinetan instalatu dudanean). Bideo labur hau grabatu dut oraintxe egindako ikastaro batean ikasitakoaren arabera. Argi dago bideo honen bitartez ez dudala gehiegi erakusten baina... denborarekin saiatuko naiz gauza hobeagoak egiten. Fijo.

2011/04/21

LibreOffice probatzen

Aspertuta nengoela, libreoffice probatzen hasi naiz. Lehenago openOfficekin egin nuen bezala, froga txiki bat egin nahi nuen; DBHko lehen mailetan marrazketa ematen dugunean ea erabilgarri izan liteke probatu nahi nuen. Adibidez oinarrizko piezak adierazteko, hauen bistak, oinarrizko akotazioa,... eta nik uste dut bai, aprobetxa dezakegula. Bestela ere, gaur egun ez daukagu arazo handiegirik CAD programak erabiltzeko aurreko batzuetan aipatu ditudan Qcad eta Drafsight bitartez.
Baina ikasleek bere egunerokotasunean testu prozesadorea, kalkulo orria,... erabiltzeko ahalegin horretan interesgarria iruditzen zait Draw bezalako erreminta ere erabili ahal izatea. Ikusi irudi xinple xinple hau:

Interesgarria exportatzeko ematen dituen aukerekin ere; kasu honetan jpg-ra exportatua izan delarik.

2011/04/15

Higidura transmisioa: engranajeak.

Oinarrizko kontzeptuak lantzeko bideo interesgarria. Frantsesez, baina hori ez da arazoa gure ikastetxean, ezta?

2011/04/10

Elektronika analogikoa: zirkuituak prestatzen

Bost proiektu ezberdin planteatu dira gai honen inguruan. Taldeak modu ezberdin osatu dira; ez da zozketarik egon, ez dira lagunak beraien artean aukeratu,... ikasleek bere gustoko proiektua aujkeratzen joan dira bere gelakideek zer aukeratzen zuten jakin gabe. Denbora aldetik oso juxtu ibiliko gara eta protoboard plakak erabiltzea oso interesgarri eta lagungarria izango da. Hemen plakaren irudia. Irudi hau arbel txurian proiektatuz zirkuituak azalduko ditugu:
Fritzing programa I

2011/04/04

Baliabide digitalak

Teknologiak ikasgaian baliabide digitalen erabilera ezinbestekoa ikusten ditut. Berrikuntza proiektuak aurkeztearen arrazoiak hainbat behar asetzeko izan ziren: gelan talde bakoitzeko gutxienez ordenagailu bat nahi nuen, irakaslearentzako ordenagailu eramangarria, proiektorea, argazki kamera digitala,... eta guzti hau zertarako? Ba eduki digitalak sortzeko. Eta gu zein eduki mota sor genitzazkeen? Oso erraza: gure lan metodologiaren arabera ikasleek planteatutako arazo bati konponbidea aurkitu behar diote, horretarako lorturiko informazioarekin jolastu behar dute eta aurrera doazen heinean proiektu osoaren txostena egiten joan behar dira. Hori da ikasleek sortu behar duten material digitala: txostena. Ikasgaiaren ezaugarriak direla eta, horretarako beharrezkoak izango genituzke:
- Noski, testu prozesadorea: hezkuntza munduan erabiliena, word; sartzen ari garena software librearen alde ari garenok, libreoffice (openoffice) eta sareko baliabideak ustiatzen ditugunok, adibidez, googledocs.
- Kalkulu orria, momentuz baliabide hau ikasleekin landu ahal izateko hauek dira proposatzen diren aktibitateak, beti proiektu metodoan txertatuko direlarik: eskaera orria eta faktura. Modu honetan oinarrizko kalkuluak modu errazago batean egiten direla erakutsiko diegu. Baina dagoeneko kalkulu orria beste aplikazio bat ere badute, eta interesgarria gainera: zirkuitu elektrikoen ebazpenetan. Sarean badaude jada sortutako kalkulu orriak eta hauen bitartez serie-paralelo-mixto-sareak zirkuituak ebatzi daitezke. Modu honek aukera ematen digu ikasleen gaitasunen arabera, kontzeptuetan sakontzen edo matematikako konpetentzia lantzen.
- Aurkezpenak: gai zehatzen inguruko informazioa lortu, laburtu eta aurkezteko aukera ematen diguna. Ez dut gehiegi garatzen baina garrantzi handikoa iruditzen zait. Batez ere beste ikasgaiekin koordinatutako lana izan beharko lukeela iruditzen zaitelako. Zergatik? Ahozko aukezpena ere eskatuko nuelako eta aurkezpen hori beste hizkuntzetako irakasleekin batera landuko nuke.
- Marrazketarako programak: marrazketa teknikorako. Momentu honetan, eta lehen aipatu dudanez software librearen alde lana eginez, qcad erabili izan dugu. Aurten atera berri den drafsight erabiltzeko aukera ona atera zaigu. Erabiltzeko atseginagoa iruditu zait baina ordenagailutan instalatzeko diren zailtasunak eta, datorren ikasturterako utzi beharko dugu bere aplikazioa. Ingurunea ariketa batzuen bitartez landuko dugu eta ondoren eraikitako proiektuaren piezen bista nagusiak marraztu beharko dituzte. Ondo moldatzen den ikaslearekin piezak 3Dn marrazteko aukera ematen duen sketchup programara pasako ginateke. Berriro ere instalazioekin arazoak...
- Elektron-mekanikako simuladorea: egia esan erabilera handiena zirkuitu elektrikoen simulazioa egiteko erabiltzen dugu. Baina badago bat (ez da librea) oso aukera ona iruditzen zaitena elektrizitate-elektronika-engranaje sistemen bidezko erredukzio sistemak lantzeko aukera oso ona ematen bait du: crocodile clips. Ona benetan. Beste mekanikako simuladoreen beharrik ez dut ikusten sarean dauden bideoekin nahikoa dela iruditzen bait zait ikasleek uler ditzaten.
Baina lan guzti hau txosten modura aurkezteko, beste baliabideren bat beharko dugu, ezta? Bai ba! Proiektuarekin aurrera goazen heinean txostenean txertatu beharreko edukia sortzen joango dira ikasleak: informazioa, diseinuak, material eskaera, eraikuntza prozesuko orria,... Non joan gaitezke kokatzen honelako material guztia? Tira ba, nik momentuz ikasleekin googlesites erabiltzen dut baina posible litzateke horretarako wikiak erabiltzea ere. Txosteneko atal bakoitzeko orri bat sortzen dute ikasleek eta bertan lortutako materiala kokatzen doaz. Oso baliabide egokia ekoizle anitz izan daitezkelako. Proiektuaren prozesuaren hasieran, taldeak eratu direnean, arduren banaketa egiten dugu: idazkaria, erreminta-material, garbiketa, bozeramalea,... eta bakoitzak bere lan horren ardura hartzen du jakinda inor ez dela ordezka ezina; hau da, momentu puntualetan batak bestearen ardura hartzeko kapaza izan beharko du, baita ikuskatzeko ere. Metodo berdinaren arabera, txostena osatzeko berdin jokatu beharko dute ikasleek. Lana banatu beharko dute eta lanean aritzeko ikasle bakoitzak bere erabiltzailea erabiliz lana egin beharko du. Irakasleak ere talde bakoitzaren sitean idazteko baimena eduki beharko du. Modu horretan zuzenketa proposamenak egingo dizkie ikasleei eta, hasieratik ikasleei abisatuta, ikusi ahal izango du historialean zeinek, zer eta noiz idatzi duen. Ikasleek lana amaitzean proiektoreaz baliaturik sarean zintzilikatutako txostena aurkeztuko du klasean (berriro ere beste irakasle baten laguntza beharko genuke lan horren ebaluazioa egin ahal izateko) eta ondoren azken epea zabalduko litzateke: ebaluazioarena eta hobekuntza proposamenena.
Ezin dut ahaztu ikasleen eraikuntza prozesuak aurrera joan ahala, proiektuari argazki ezberdinak aterako dizkiete. Eta grabaketa laburrak ere egingo dituzte. Modu horretan ere lantzen bait dugu: beste gailu batzuetatik jasotako informazioa ordenagailuetara bideratzen, sarera igotzen (horretarako dauden aukerak aztertuz) eta txostenean txertatuz. Zein modu hobeagoa egongo bait da eraiki duzun proiektu bat erakusteko, bere bideo baten bitartez ez bada? Gainera guk ateratako argazki eta bideoekin ez dugu copyright arazorik izango.
Ziur zerbait ahazten ari zaitela... Ah bai! Blog hau.

2011/03/31

Sorpresa!

Zer egin? Aurrera, atzera, ezker, eskubi... ba ez! Helbidea aldatu! Blogak helbide berria du: ksukun.blogspot.com! Ta kito!!

2011/03/20

Azkoina, Gaurko Hitza!!

Maiteri esker hemen gatoz beste hitz batekin: azkoina. Denek dakite zer den (ejem) baina erabili... etzaie oso erakargarri egiten. Tira, hementxe duzue Maitek prestatutako bideoa:

azkoin from Maite Goñi on Vimeo.

2011/03/13

Torlojua, zer da? Gaurko Hitza

Maite Goñik oso proiektu interesgarria darama aurrera: Gaurko Hitza. Honela dio:
"Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko".

Egunero hitz baten esanahia adierazten digu. Oraingoan torloju hitzari tokatu zaio, guretzat oso hitz erabilia, oso teknologikoa...



Gainera, datorren asterako erlazionatutako beste bat  agindu dit!! Baietz asmatu!

Torloju mota ezberdinak (araututa) ikusi nahi? Zeren arabera sailka ditzakegu? Zein indar mota sor ditzakegun? Zein eragiketarako izan daitezken erabilgarri? Hori dena hemen!

Hemen duzue gaiaren inguruko oso dokumentu interesgarria:
Torlojuak

2011/03/04

Ebaluazioa

Orain artekoa zaila iruditu zaizu? Ba, orain lan gehiago izango duzu!!
Proiektu berri batekin hasiko gara hirugarren ebaluaketa honetan. Oso juxtu ibiliko gara denbora aldetik baina hori nahikoa ez balitz, orain arte egindako lanen ebaluaketa egin ondoren (lehenengo eta bigarren ebaluaketena) hobekuntzen fasera iritsi gara. Bai, ondo irakurri duzu: orain arte egindako lanen balorazio egin ondoren, bai bakarkakoak eta baita taldetakoak, hobekuntzak txertatzeko momentua iritsi da. Honek antolakuntza ona eskatuko digu.
Tira ba, ondo aprobetxatu aste hau eta gozatu! Ze bueltan...

2011/03/01

Ikasle digitalak

Oraintxe bertan 4 leiho dauzkat zabalduta.
Gmail,
tuenti: ikasle batekin txateatzen beste ikasleei abisu bat pasatu nahian
googledocs: ikasle batzuekin konpartituta dugun txosten bat zabalduta eta beraiek nola ari diren lanean zuzenean ikusten (zein kuriosoa)
eta blogger nere esperientzia kontatzeko...
Horrela jarraitu ezkero eztakit nola bukatuko dudan... ;))

2011/02/28

Azkar! Azkar!

Laugarren mailakoekin etxeko instalazioak ikusi nahi ditut, azkar azkar. Errepaso txiki bat egin dugu korronte elektrikoaren sorreratik hasita. Eta hor kontzeptu garrantzitsuena zera da: nola sortzen da? Zein korronte mota? Zergatik? Zein atalez dago osaturik sorgailua?
Tira ba, momentuz nere "hitzaldi zoragarria" osatzeko bideo hau ikustea interesgarria iruditzen zait.


Ikus dezakezuenez aspaldiko kontuetaz ari gara...

2011/02/27

Frogak eta frogak

Hor nabil bueltaka eta bueltaka bigarren mailakoekin zer egin jakin ezinik. Ez dut lan dinamikarekin asmatzen. Orain arte bezala proiektu irekiak planteatu ditut beraiekin; proiektuen metodoa, informazio kudeaketa (grafikoa eta idatzizkoa)... Baina oso emaitza kaxkarra lortu dut. Azken asteetan metodoa aldatu dut: lan konkretuak, baliabide zehatzak, lan zehatzak,... Edozein gauza edozein modutan ez duela balio ikus zezaten nahi nuen baina horrela ere ez dut asmatu.
Orain hirugarren ebaluaketarako azken aukera daukat. Azken proposamena... Ikusiko dugu. Beraiekin ere hitz egiteko guztia hitz eginda dago.

2011/02/14

Ze eguna da gaur? ejem

Tira nik ez dut bideoa aguantatu baina zuek kapazak bazarete... hau da motore elektriko baten funtzionamendua azaltzeko ikus dezakegun beste bideo "polita". Bolumena...

2011/02/03

Kontrol programatua: picaxe I

Zeintzuk dira patata tortila bat egiteko jarraitu beharreko pausuak?
Hau hasiera bitxia, eh? Baina bai, hori izan da ikasleei bidali diedan lehenengo ariketa kontrol programatua gaia lantzen hasi garenean. Ikusi behar zenituzten ikasleek jarri dituzten aurpegiak...
Ez dugu programazio lenguai berezirik ikusiko; fluxu diagramak landuko ditugu. Ikasleek edozein prozesu kronologikoki antolatuta adierazteko kapazak izan behar dute.


Modu honetan hizkuntz-komunikaziorako gaitasuna ere lantzeko aukera dugu, ezta?

Denbora lerro bat egingo bagenu elektrizitate ikasketen inguruan zera konprobatuko genuke:
  • Lehenik eta behin oinarrizko zirkuitu elektrikoak aztertu genituen (sorgailuak, kontrol elementuak, segurtasunekoak, irteera elementuak...)
  • Ohmen legea. Pilak - erresistentziak - elkarketak.
  • Zirkuitu elektrikoak: serie, paralelo eta mistoak. Potentzia elektrikoa.
  • Neurketak, unitateak, eskalak, ... polimetroa.
  • Elektronika: osagai elektronikoak, LDR, termistorea, errelea, transistorea,...
  • Elektronika digitala: sistema bitarra-hamartarra, ate logikoak, egi taula, funtzioak, algebra boolearra, zirkuitu integratuak,...
Eta azkenik,
  • Kontrol programatua. Bai iritsi gara.

Gaia lantzeko picaxe plaka erabiliko dugu. "Programing editor" bitartez, eta fluxu diagramak landuz, simulazioa frogatuko dugu. Ondoren plakara bolkatuko dugu eta horrela proiektua kontrolatuko dugu. Erraza ba, ezta? Hurrengoan gehiago...

2011/01/18

Erreminten inguruko beste baliabide bat

Baliabide ona izan daitekena. Baina egia esan nekatzen hasia naiz sarea euskarazko edukiak topatu ezinik nabilelako. Ez al da ezer euskaraz argitaratzen? Ez dakit euskarazko materiala aurkitzen? Hezkuntzak jartzen al du horretarako baliabiderik? Norbaitek bideratuko bagintu nik badakit irakasle talde bat prest geundekela lanerako... enpin, momentuz hau da duguna

CNICE saritutako gunea da.
Blog honetan topatu dut.

2011/01/12

Zer da teknologia?

Galdera horrekin has gaitezke ikasturtea. Orduan, zertara dator lau hilabete geroago kontu hauekin etortzea? Tira, hemen Elhuyar zientzi-teknologi hiztegitik ateratako bi definizio:
- Industria, sektore edo langintza jakin batean erabiltzen diren tresna, prozedura eta tekniken multzoa, eta haiei buruzko ezagutza zein ikerketa zientifikoa. Hala, erlojugintzaren teknologia, zurgintzaren teknologia, ijezketaren teknologia eta abar bereizten dira.
- Gizakiak erabiltzen dituen tresna, makina, prozedura eta metodo teknikoen multzoa, eta haiei buruzko ezagutza zein ikerketa zientifikoa.
Guk azaltzen hasten garenean detaile txiki bat gehitzen dugu: gizateriaren beharrei erantzuteko... eta nere ustez garrantzitsua da.
Gai hau pixkat landu ahal izateko bideo hau ikusi eta ondoren eztabaidatzea proposatzen dizuet: garapen jasangarria, beharren arabera kontsumoa,... badakizue beti esaten dizuedana: pentsatu!!

Lastima euskaraz topatu ez izana!
Gaiaren inguruan informazio gehiago topatu nahi baduzue hiru helbide hauek proposatzen dizkizuet: "HAUTATZEN", "El blog de Loretahur" eta "gizmología".
Bestebaterako beste gai garrantzitsu bat landu nahiko nuke: sarearen neutraltasuna.

2011/01/07

Ikasketen inguruan I

Gaztea nintzenean ez naukan batere argi zer ikasi nahi nuen baina bai "zientifikotik" joan behar nuela. Garai hartan etzegoen gaur haina aukera eta ezta gaur egun informazioa lortzeko erraztasunik.
U.B.I. bukatzean ingeniaritza bat egitea izan zen nire aukeraketa. Azkenean irakaskuntzan bukatu dut baina nik ez nituen ikasketak zentzu horretan aukeratu: nik makinak diseinatu nahi nituen. Eta nondik zetorkidan hori? Ikusi...

Bai, Mazinger Z da!! Nik horrelako bat egin nahi nuen jaja!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...