2009/01/10

Proiektu baten deskribapena.

Gaurkoan iaz eraiki genuen proiektu baten berri ematera nator (berandu xamar, eh?!). 3. mailako ikasleei planteaturiko arazoa hau izan zen: mahai gainean iltze bat (edo klip bat) egongo da eta elementu hau 10-15 cm haratago mugitzeko beharko den mekanismoa eraikiko duzue. Pieza hartu, pixkat igo eta 10-15cm haratago uzteko kapaza izan beharko zuen. Hauek dira lantzeko gaiak:
- Talde lana sustatu. Informazioa bilatu.
- Diseinua: marrazketa, egiturak.
- Erredukzio sistemak. Proiektuan oinarritutako kalkuluak.
- Zirkuitu elektrikoak.
- Elektromagnetismoa.
- Automatismoak: berrelikapena errelearen bitartez. (Denak etziren puntu honetara iritsi.)



Aurtengo helburua izango da proiektu horietako bat hartzea eta picaxe plakaren bitartez bere kontrola aurrera eramatea. Lortuko al dugu?

Hemen dauzkazue proiektuen inguruko beste argazki eta azalpen txiki batzuk.

No hay comentarios:

Mekanika laborategia

Mekanika Estruktural Laborategia ⚙ MEKANIKA ESTRUKTURAL LABORATEGIA HABEAK · EGITURAK · INDARRAK · MOMENTUAK · TEKNOLOGIA IKA...