Suposatzen dut zuetariko gehienok ezagutuko duzuela, entzun duzuela, edo hortik dabilela badakizuela: interneten bitartez posible da telefonoz deitzea. Horretarako beharrezkoa da programatxo bat instalatuta edukitzea. Komentatzen dutenez nahiko kalitate oneko deiak egin daitezke baina nik ezin dut ezer esan zeren eta ez daukat etxean interneteko konexiorik! Eta hori teknoko irakaslea izanda!!! (kzgunera joaten naiz interneta behar dudanean!)
Beno nere hitzekin baino askoz hobeto ulertuko duzue ondoko artikulu hau irakurtzen baduzue:
Internet bitarteko telefono deiak. Telefono deiak email prezioan Interneten bidez deitzeko programa informatiko bat baliatzeari esker telefono-faktura dezente merka daiteke, distantzia luzeko deiei dagokienean, bereziki.
Sarea sortu zen unetik bertatik eta email bat bidaltzea kostatzen zaigun prezioan (konexioaren kostua bera, alegia), munduko beste muturreko jendearekin mintzatzea dugu ametsezko helburua denok. Zerk eragotzi ote du Interneten barrena ahotsa idatzizko hitza bezain merke ibiltzea? IP edo VOIP-en gaineko ahotsen bitartez, duela hainbat urtez geroztik, beste inorekin Internet bidez ordenagailutik ordenagailura hitz egin daitekeen arren, banda zabaleko konexioen generalizazioari eta honelako komunikazioak gauzatzea errazten duten programen hobekuntzari esker, sistema eroso, eraginkor eta fluido gertatzen ari da aspaldi honetan.
Irakurtzen bukatu nahi baduzu, hemen irakurri ahal izango duzu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kontrol sistemak
Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Hautatu egoera bat, definitu aldagaiak eta sortu zure ...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru...
No hay comentarios:
Publicar un comentario