2014/03/31

3D diseinuarekin jarraituz

Oraingo honetan 3D diseinurako erabiliko ditugun baliabideak aipatuko ditut. Edo erabili nahiko nituzkenak behintzat.
Alde batetik Sketchup programa. Lehenago ere hemen aipatu izan duguna. Pieza sinpleak diseinatzeko ona (nahiz eta, gero inprimagailura bidaltzeko batzutan "zuzendu" behar diren). 
Bestetik, aurrekoan komentatu nuen Tinkercad
Hirugarren bat ere ikusi behar dute ikasle batzuk: Openscad. Hau pixkat konplikatuxeagoa baina motibatuta daudenez ;) Bideotutorial onak dauzkazue @obijuan-ek eginikoak gutxinaka ikasten/praktikatzen joateko.

Bukatzeko, adibidez, Thingiverse webgunea erabil dezakegu bertan jendeak kokatutako piezak inprimatzeko (batzutan aukera ematen digute bertan igotakoak berdiseinatzeko) edo Youimagine.


2 comentarios:

jolaus dijo...

Inkscape+Tinkercad bikoteak joku asko ematen du. Lehenengoarekin irudi bektorialak sor daitezke (svg formatuan) bitmapetatik abiatuta (@obijuanen tutorial honetan azaltzen da: https://www.youtube.com/watch?v=XNeONsqFwmw) eta bigarrenarekin estrusioak oso modu errazean egin daitezke.

Openscad ikasteko gogoa duten ikasleak baldin badituzu ez zaude gaizki! Aprobetxatu!! ;-)

ksukun dijo...

Errealaren eskudoa ateratzen saiatzeko sorpresa zen... Jeje!

Kontrol sistemak

Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Hautatu egoera bat, definitu aldagaiak eta sortu zure ...