2008/02/26
Diseinuen garrantzia
Ingeniaritzako blog batean sarrera hau topatu dut eta burura etorri zait zein pelmada ematen dudan diseinu kontuekin. Energia eolikoaren probetxuan hau ere kontutan hartu behar da. Bideoan ikusi daiteke abiadura eremua gainditzen duenean zer gertatzen den: alde batetik mekanikoki ez dagoela prestatuta (hori da elurra asko botatzen duen ingurune batean etxe baten diseinuan hori kontutan hartuko ez bagenu bezala) eta bestaldetik etekina jaitsi egiten delako (haizearengandik lortutako energia energia elektrikora pasatzean errendimendua asko jaisten delako). Aspaldi entzunda nuen abiadura askerako diseinuak planteatzen ari zirela baina azken aldi honetan ez dut ezer berririk entzun horren inguruan. Uste dut 3 m/s eta 25 m/s abiadura tartean izan beharko lukeela funtzionamendu egokia. Hona hemen bideoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kontrol Sistemak II
Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia
-
Froga txiki baten bitartez ikusi ahal izan dut testua modu erraz batean txerta dezakedala blogaren sarrera batean OpenOffice bitartez. Argaz...
-
Tira, ikasturtea aurrera doa eta hemendik gehiegi pasatu gabe jarraitzen dut... Gaur irakurri dut twitterrren ibiltzeak denbora kentzen dig...
-
Hirugarren mailako ikasle batzuk Adunako lehen hezkuntzako ikasle batzurekin proiektu batean parte hartu dute. Adunako ikasleek maketa bat...
No hay comentarios:
Publicar un comentario