2006/11/17

Lehenengoa entregatzen duenari puntu bat igoko diot...


Ariketa hau ondo eginda entregatzen duenari puntu bat igoko diot. Horretarako 4.B taldekoa izan beharko du. Hau da ariketa:
Ondorengo zirkuitu mixto honetan kalkula ezazu:
-Zirkuituaren erresistentzia baliokidea.
-Tentsio erorketa erresistentzia bakoitzean.
-Disipatutako potentzia erresistentzia bakoitzean (P= V.I)
Datuak:
R1=120 ohmio
R2=180 ohmio
R3=150 ohmio
R4=100 ohmio
R5=150 ohmio
R6=50 ohmio

2006/11/10

4. mailakoentzako beso robotari buruzko informazioa


Hurrengo egunetan, denbora badut, beso robotei buruzko informazioa, gune interesgarriak,... jartzen joango naiz. Hasteko iruditxo hau:

Hemen kontrolerako erabili daiteken plaka bat duzue:

16F873 batekin 20 serbo kontrola ditzazke (ziur ez duzuela ezer ulertu,... ezta?
Hemen beste iruditxo bat:

2006/10/27

Motore elektrikoa:

Ikusi irudi hauek eta ea azaldutakoa ulertzen laguntzen duten:



Motore elektrikoa makina eragile bat da. Energia elektrikoa mugimendu bihurtzen du. Motor elektriko mota ugari dago baina guk korronte zuzeneko motorra ikusiko dugu... momentuz.
Bere funtzionamendua estatorean dagoen imanaren eta bere barnean dagoen errotoreko zirkuitu baten artean gertatzen diren indarretan oinarrituta dago. Errotoreko ardatzean harilkatuak daude (guk erabiltzen ditugun motoreetan hiru harilkatu daude) eta bere kableatua kanpoko pilarekin kontaktua DELGA izeneko bi piezen bitartez egiten da. Delgek eskuila izeneko pieza batean egiten dute kontaktu, hemengo kableak pilara doazelarik.
Zein da lehenengo bi irudi eta hirugarrenaren arteko ezberdintasuna? Erantzuten ditenari...

2006/06/13

Teknologiako proiektu baten grabaketa

Bideo bat grabatzea ez da batere erraza...


Hemen ere ikus daiteke...


Eta hemen...


Oraingoan bai?


Baiiii!!!! Azkenean!!!!!

2006/05/18

Serieko zirkuitu baten ebazpena azalpenak emanez.

Honako hau serieko zirkuituak nola ebatzi behar diren adierazten duen adibide bat da. Espero dut irakurlearentzat erabilgarria izan dadin. Zalantzarik izanezgero, gustora erantzungo dut!!












ThinkFree Office requires Java-runtime. Visit trouble shooting page

2006/05/07

Lagun batzuen helbidea

Hemen duzue lagun batzuk egindako bloga. Beste ikastetxe batean egindako proiektuen argazkiak azaltzen dira (eta beraien egileenak). Zuen iritziak utzi ditzazkezue!! Ohituta egongo zarete dagoeneko honelako helbideak idazten:http://aralarbhitekno.blogspot.com/

Esango didazue zer iruditzen zaizuen!

Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia