2014/07/09

Nekatuta, triste, pozik,...

Halaxe sentitzen naiz. Eta ez da lehenengo aldia horrela adierazten dudala nere txoko honetan.  Datorren ikasturterako irakasgaiak prestatzen hasia naizenean, aurtengoen balorazioa oraindik egin gabe daukat. Buelta asko eman dizkiot baina ondorio zehatzetara iritsi ez... hanka-sartze ugari egin ondoren...,  datorren ikasturterako gauzatxo berriren batekin arituko gara. Ikasleek gustokoa izango dutelakoan nago. Kurioso izan da aurtengo ikasle baten amak ni zoriontzea...
Nola esaten da? Dabilenari gertatzen zaio. Dirudienez gehiegi nabil... Nekatuta nago. Eta pozik.
2008an titulo berdinarekin egin nuen sarrera bat. Jarraitzen dugu hobekuntzekin eta, zorionez, nabaritzen da. Zailtasuna? Gizartean ematen ari diren berrikuntzen aurrean ni neu prestatu eta "eguneratua" egotea  ;)

2 comentarios:

jolaus dijo...

Ikasle baten amak zoriondu zaitu?? Kontxo, hori bakarrik nahikoa da ikasturte osoan izandako burukomin guztiak ahazteko Karlos!! Niri behintzat balio dit.

Eguneratuta egoten saiatzea lan gogorra da, hori egia da. Baina bidea hasita daukazu eta horrek abantaila suposatzen du, inguruko irakasleekiko (egunen batean norbaitek poltronatik ipurdia mugitzera beharko die) eta zure ikasle eta gurasoentzat (zure lanbidea hobe kontrolatzen duzu, gauzak hobeto egiten dituzu eta zure ikasleek hobeto ikasten dute). Horrek bakarrik ematen dit niri lanbide gogor honetan aurrera jarraitzeko bizipoza. Ez dago besterik!

ksukun dijo...

Ba bai Jokin, atzo bost kilo gizendu nintzen jaja! Egia esan oso gustura nabil lanean baina sarean hainbeste gauza irakurtzen ditut... metodologia hau onena (honek jartzen nau...), bestea, baliabideak,... horregatik nekea. Adituek diote gauzak zalantzan jartzea ona dela; ba ni horretan maixu!!
Segi horrela Jokin! Adi nagoela jeje...

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...