2010/07/07

Datorren ikasturteko programazioak

Ez dakit nola, noiz, non,... baina datorren ikasturteko programazioak egin nahi ditut. Hainbat gai sendotu nahian nabil... beste batzuk beste modu batera planteatu..., ebaluazioa birplanteatu..., eta teknologia berrien erabileran orain arte egindakoa finkatu baina berrikuntza txiki txiki batekin. Aurten oso gustora ibili naiz teknologia berriak txertatzeko garaian. Ez dugu ezer berezirik egin baina juxtu hori izan da berri ona. Ikasturte bukaeran ikasleek normaltzat hartu dute IKT erreminten erabilera ikasgaian. Beste egun batean adieraziko dut modu zehatzago batean egindakoak.
Orain planteatzen dudan berrikuntza txiki, txiki hori zera da, nahi duten ikasleei blog honetan idazteko aukera zabaltzea!! Ikasleek ere gauza interesgarriak topatzen dituzte interneten eta, zergatik ez? blog honetan zintzilika dezakete! Ea ikasleren bat interesatzen den...

Opari bezala hemen duzue irudi polit hau! Ba al dakizue zer den?

 PD: momentuz blogarekin jarraitzea erabaki dut baina helbidea aldatu nahi dut. Badut oso gustuko helbide bat baina ikasleei bururatu zitzaien... galdetu beharko diet ea baimena ematen didaten...



2010/07/01

Bloga desagertzear dago...

Urumea ikastola B.H.I. desagertzen den unean, teknoko bloga ere desagertuko da; izena behintzat. Orain aurrera jarraitzeko zalantzak azaltzen dira: blogarekin jarraitu edo ez, edo izen aldaketa besterik ez, edo wordpress-era pasa... edo presupuestoa baldin badago wordpress zerbitzari propioan instalatu eta kudeatu...

Blogarekin jarraitu ezkero izena pentsatu beharko...ikusiko dugu.

2010/06/27

Mundialeko partiduak ikusi VLC bitartez

Ikastetxean ohituta gaude VLC erabiltzen. Arazo gutxien eman diguna izan da azken aldi honetan. Baina oraingoan zerbait harinagoarekin nator... Ubuntu Basque Experience blogean ikusi dut nola VLC eta beste programatxo baten bitartez British TV ikus dezakegun. Eta hauek partido guztiak irekian ematen dituzte :)

PD: nik jarri ditudan esteka windows-erako da baina Linuxerako ere badago.
Nik froga egin dut eta badabil!!
Josu Orbe-ri irakurria!

2010/06/25

Kurtsoa amaitzen: OpenOffice probatzen II

Froga txiki baten bitartez ikusi ahal izan dut testua modu erraz batean txerta dezakedala blogaren sarrera batean OpenOffice bitartez. Argazkia aldiz, ez da atera. Tira, beste aukera bat ikasleekin OpenOffice erabiltzeko teknologia ikasgaian.

Plugin baten bitartez bai blogger edo wordpress-en egin daiteke sarrera. Hori da nere zalantza datorren ikasturterako: bloggerrekin jarraitu edo wordpressera pasa... aldaketak datoz Hernanira...


2010/06/08

Materialeen propietateak: elastikotasuna

Bideo hau ikusita kapaza al zara elastikotasuna zer den adierazten?
Golf-ean erabiltzen den pilota 240 km/h-ko abiaduraz altzairuzko xafla baten kontra...

2010/06/01

Praktikak Protoboard plakak erabilita

Azken egun hauetan ikasleekin praktika batzuk egin ditugu. Zirkuitu elektrikoak muntatu baina protoboard plakak erabilita. Azalpenak emateko oso erabilgarria izan da Fritzing programa. Plakak erabilita konexioak nola ematen diren ikus daiteke eta programa berak ateratzen du zirkuituaren eskema ere.
Dokumentu honek lagunduko digu pixkat ulertzen:
Fritzin erabiltzen
Lehenengo aldia scribus erabiltzen dudala ere!!

Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia