2011/11/18
Elektronika digitalako lehenengo bi klaseak
Beno, gaur elektronika digitalari buruzko bigarren klasea eman dugu. Oso gustora eman ditut (nere hitzaldi zoragarriak... jeje). Nola eman ditudan kontatzen saiatuko naiz. Nola kontatu? Nere modura, klaseak bezala.
Landu ditudan puntuak bi klase hauetan honako hauek izan dira:
- eskema elektrikoak, sarrera-elementuak eta irteera-elementuak, zer adierazten dute 0-k eta 1-k zirkuituko sarrera-irteera elementuetan?
- egi-taula, sarrera-irteera elementuen arabera osatzeko irizpideak,diseinu adibideak,
- sistema-bitarra eta sistema-hamartarra, bien arteko erlazioa, kalkuluak (beste sistemak aipatu besterik ez)
- ate-logikoak, sarrera-elementuen kokapenarekin erlazionatuz: AND, OR, NOT, NAND, NOR. Bakoitzari dagokion egi-taula osatzen ikasi dute, ate-logiko bakoitzari dagokion zirkuitua ulertzen dutelako.
- eta errematatzeko algebra boolear pixkat!
Oso interesatuak azaldu dira egi-taulak planteaturik zirkuituak diseinatzeko kapazak izango direla ulertu dutenean. Honetarako adibide xinple pare bat erabili ditugu.
Gauzatxo bat falta zaigu... egi-taulatik funtzioa ateratzea! Baina hori hurrengo egunetan!
2011/11/17
Proiektu berriaren proposamenarekin lanean
Tira, hurrengo proiektua lantzen hasteko, elektronika digitalaren nondik norakoa ulertu behar dugu. Hemen dauzkazue berritzegunean landutako honako apunte hauek. Oso gai interesgarria da!
ELEKTRONIKA DIGITALA
2011/11/06
Proiektu proposamena
@jsazkue bitartez, honako bideo hau ikusi ahal izan dut. Aukera polita iruditzen zait ikasleei proiektu bezala aurkezteko. Zubi berri baten diseinu eta eraikuntza. Ezarritako baldintzen arabera horrenbeste aukera ikusten ditut, ez dakidala zein mailatan planteatu ere!!
2011/10/21
Teknoskopioa 2011-2012!
Proiektu-Lehiaketa martxan dago! Apuntatzeko epea azaroaren 13an bukatzen da!! Adi!!
Animatu eta parte hartu! Oso interesgarria da!
2011/09/29
Zirkuitu elektrikoen osagaiak lantzen
Zirkuitu elektrikoak aztertzeko lehenengo bere osagaiak aztertu behar ditugu. Izenak, ezagugarriak,... Izenekin hasiko gara. Ikusi prestatu dugun arikea erraz hau:
Gustatu zaizu? Erraza zen, ezta?
2011/09/18
Nahi baduzu egin daiteke!
Beti entzun izan dut: ez, ez! Batxilergoan dena teoria eta ariketak dira. Ezin da proiektuen metodoa erabili!
Tira irakurri hau eta horrela ikusiko duzu ez dela bakarrik nere pedrada. Moduak daude! Nahi baduzu!
2011/09/16
Zirkuitu elektrikoak azaltzeko baliabideak
Askotan irakasleek zirkuitu elektrikoen funtzionamendua azaltzeko hidraulikarekin edo urarekin izan dezakeen analogia erabiltzen dute. Horretarako behean duzuen baliabide hau nahiko interesgarria izan daiteke. Bertan ikus daiteke sorgailuaren tentsioa igotzean (ur ponparen indarra), elektroiak (ura) azkarrago mugitzen direla eta horren ondorioz bonbillak argi gehiago ematen duela (turbinak azkarrago ematen dituela birak). Beraz, elementuak honela parekatu ditzazkegu:
sorgailua - ur-ponpa
kablea - tutuak
hargailua - turbina
Eta faltan botatzen dudan: zirkuitua eten ahal izateko kontrol elementua bat (etengailua). Zirkuitu hidraulikoaren kasuan balbula bat litzateke, ezta?
Argibideak: tentsio baxua adierazteko low botoia egon behar da sakatuta.
tentsio altua adierazteko high botoia egon behar da sakatuta.
Ziur azkeneko hau ez zela beharrezkoa azaltzea baina... ;)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kontrol Sistemak II
Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Tira, ikasturtea aurrera doa eta hemendik gehiegi pasatu gabe jarraitzen dut... Gaur irakurri dut twitterrren ibiltzeak denbora kentzen dig...
-
Ikusi irudi hauek eta ea azaldutakoa ulertzen laguntzen duten: Motore elektrikoa makina eragile bat da. Energia elektrikoa mugimendu bihurt...