2014/11/24

Robotika eta 3D

Aurreko bi ikasturtetan saiakera txikiak egin ondoren (scratch, S4A, arduino, i3 inprimagailu baten muntaketa...), aurten, proiektu borobilagoa garatzea dugu helburu: robotika eta 3D.



Eta titulu ponpoxo horrekin, zer espero daiteke? Oso proiektu zabala izango da. Etapa ezberdinetako ikasleek garatutako ezagutzak aplikatzen saiatuko gara. Lehen proiektu bezala, printbot bat garatu nahi dugu DBHko ikasleekin. Batxilergokoekin praktikatxoren bat egingo dugu eta  garatutakoa aurreragorako utziko dugu ;)


Zergatik aukeratu dugu proiektu hau? Kopiatu nahi dugulako! Eta eraldatu! Eta hobetu! Eta dokumentatu!

Aurten, ikasleek garatutako diseinuak CAD programen bitartez lantzeko LHko ikasleen bitartez garatuko dugu. Zergatik? Modu horretan "Robotika eta 3D" proiektua "Proiektu Bertikalak" proiektuaren baitan kokatu ahalko dugulako. Zenbat proiektu, eh? ;)
Gainera, diseinu horiek 3D inprimagailuaren bitartez piezatan gauzatuko ditugu.


Laguntza-orientazio modura, sarean topa daitezken hainbat proiektu aztertuko ditugu. Informazio iturri nagusia? Garatu nahi ditugun "kontzeptu" batzuk: "maker" mugimendua, IoT,...

Horrela lana egitea oso gustoko dut baina... nola egituratu ikasketa prozesua? Jakin-mina piztu/puztu beharra dugu. Egokia da, beraz, ikasketa ardatza proiektua bera izatea? Eta, orduan, guk bideratu beharko genituzke proiektuak ere? Horrela ez da interesa galduko berriro?

PD: nola botatzen dudan faltan "letretako" irakasleekin batera honelako proiektuetan batera lana egitea...

PD2: Karlosek gero ta gaitasun kaxkarragoa du idazten...

PD3: DBH eta BATXen software eta hardware libre erabileran oinarrituko gara!!

2014/10/17

Fabrikazio prozeduretan akabera teknika oso interesgarriak

Ikastetxeko beste irakasle baten bitartez iritsi zait akabera emateko teknika honen berri: Water Transfer Printing. Asko gustatu zait. Begira bideoa:

2014/10/14

Sistema bitarra eta Scratch

Beti iruditzen zait "topikazoekin" ari naizela, baina azken aldi honetan, interesgarriak diren adibideak topatzen ari naiz. Aurten bi gai hauek lantzen ari garela...

2014/10/02

Bistak landu Scratch 2.0 bitartez

"Raultecnologia"-k bistak lantzeko scratch 2.0 proiektu bat garatu du. Ondo dago ikasleekin lantzeko. Baita erabili duen kodea aztertzeko noski! Irudiko piezaren gainean klikatzen baduzu aukera gehiago aterako dira.

2014/07/09

Nekatuta, triste, pozik,...

Halaxe sentitzen naiz. Eta ez da lehenengo aldia horrela adierazten dudala nere txoko honetan.  Datorren ikasturterako irakasgaiak prestatzen hasia naizenean, aurtengoen balorazioa oraindik egin gabe daukat. Buelta asko eman dizkiot baina ondorio zehatzetara iritsi ez... hanka-sartze ugari egin ondoren...,  datorren ikasturterako gauzatxo berriren batekin arituko gara. Ikasleek gustokoa izango dutelakoan nago. Kurioso izan da aurtengo ikasle baten amak ni zoriontzea...
Nola esaten da? Dabilenari gertatzen zaio. Dirudienez gehiegi nabil... Nekatuta nago. Eta pozik.
2008an titulo berdinarekin egin nuen sarrera bat. Jarraitzen dugu hobekuntzekin eta, zorionez, nabaritzen da. Zailtasuna? Gizartean ematen ari diren berrikuntzen aurrean ni neu prestatu eta "eguneratua" egotea  ;)

Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia