2010/09/16

Beste bat egituren adibideak aipatzeko!!

Aurten ez dut klaserik ematen lehenengo mailan baina, hau bai adibide polita klasean aipatzeko!!
OHARRA: kontuz bertigo baduzue... :)

2010/09/13

Kirchhoff-en bi legeak

Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. Azalpen txikiak eta adibide pare bat. Ebazpenerako Kirchoffen bi legeak erabiltzen dira. Lehenengoak adierazten du: korapilo batera iritsitako korronte intentsitate guztien batura eta ateratzen diren korronte intentsitate guztien batura berdina da. Bigarrenak adierazten du: bi korapiloan arteko tentsio erorketa berdina dela adar bati jarraituz edo beste bat jarraituz (azkar esanda...). Beste ikasturtetan ematen saiatu naiz baina gero denbora dexente eramaten zigun ekuazio sistemak ebaztea... dokumentu hau topatu dudan arte!!!


Matrizeen ebazpenean oinarritzen da baina hori ez dut klasean aipatu ere egin. Lan hori matematikako irakaslearentzat (gero ez dakigu adibideak jartzen erabileretan...) Guk koefizienteak jarri horiz dagoen eremuan eta kitto! Dokumentuaren bitartez 2, 3 eta 4 ezezagunetako ekuazio sistemak ebazteko aukera ematen du (labur esanda...). Juan Jose de Haro-k egin du eta denbora dexente aurreztu digu!! Mila esker!!
PD: bai, kontrolean erabiltzen utziko dizuet!! ;)

2010/09/04

2010/08/31

ScreenToaster gelarako?

Galdera moduan planteatzen dut. Klasean ez dut gehiegi erabiltzen kainoia azalpenak emateko garaian. Nahiago izaten ditut nere "hitzaldi zoragarriak" (ikasleek beste era batera definitzen dituzte, jaja). Hala ere hainbat programa nola erabili edo simulazioren bat grabatzeko gustatu zait screentoaster. Ez dut uste gehiegi erabiliko dudanik azalpenak emateko baina bai beste arrazoi batengatik: ikasleek bidalitako lanak grabatzeko aukera izango dutelako gero lan hori blogean zintzilikatuz. Ikusi nik egin dudan froga:

Bideoa bertan kokatu daiteke edo youtubera igo nik egin dudan bezala. Deskargatu daiteke ere eta horrela ez gara sarearen menpe egongo.

2010/08/24

Egiturentzat adibide gehiago

Batez ere lehenengo mailan lantzen ditugu adibide ezberdin asko planteatuz,... Tira ba, udara honetan beste adibide polit bat atera da ikasleekin komentatzeko. Korronte elektrikoa garraiatzeko erabiltzen diren dorreak egitura triangelatua eraikiz lortzen dira. Ikusi dugu eraikuntza mota honek sendoago egiten dituela (triangeluak erabiltzea). Irudi honek adierazten digu horretan oinarriturik forma bereziak eman daitezkela, ezta?


Hemen argibide gehiago!

2010/07/10

200. sarrera ospatzeko bi joku!!

Bloga martxan jarri zenetik hau 200. sarrera da. Tartean izan dira borradore batzuk... tira hau ospatu nahian, bi joku txiki jarri ditut: gurutzegrama eta hizkiak ordenatzekoa. Educaplay erabili eta oso erraza izan da. Lastima euskaraz ez egotea ...
Ea danak asmatzen dituzuen!! Oso erraza da!



Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia