2012/02/24
Robotika eta kontrola: aplikazioa.
Laugarren mailako ikasleak proiektuekin aurrera doaz. Konpondu beharreko "arazoa" zehaztu ondoren, mekanismoak prestatu dituzte eta orain, funtzionamendu automatikoa nola lortu planteatzen ari dira. Honetarako argi eduki behar dute zeintzuk izango diren osagaiak, aginduak, aldagaiak,... eta fase honetako lana scratch-en bitartez gauzatzen ari dira.
Gaurkoan adibide batekin gatoz. Talde batek robot-xurgagailu bat eraiki du. Eraikuntza gauzatu eta eskuzko kontrola prestatu du honako bideo honetan ikus daiteken modura:
Robot horretan egindako kontrol-kableatua lehenengo fasea litzateke. Oinarrizko zirkuituak lirateke baina hainbeste kablerekin, oso korapilatsua gerta daiteke. Hurrengo fasea, picaxe edo arduino plakaren bitartez kontrola gauzatzea izango da. Baina aginduak modu ezberdinean landuko ditugu: alde batetik, lehen esan dugun bezala scratch erabilita, eta bestetik, fluxu diagramen bitartez.
Ikasleek robota kontrolatzeko lehen programa egin dute scratch erabilita. Oraindik hobetu beharra dago baina lehenengo pausu bat bada!!
Gela bat irudikatu da (gelaren dimentsioak edozein izan daitezke)eta adibide bezala, gela horretan lau hanka dituen mahai bat dago. Beraz, robotak alde batetik bestera ibili behar du, eta edozein oztopo topatzen duenean, errebotatuko du eta beste norabide batean aterako da. Lerro batek adieraziko digu robotak egindako ibilbidea; modu horretan kalkulatzen joan ahal izango gara zein azalera "garbitu" duen robotak. Ikusi nola robotaren gainean klikatzean hau martxan jartzen den:
Learn more about this project
Zerbait aholkatuko zenieke ikasle? Zertan hobetu daiteke proiektu/programazioa? Azkarregi ez ote doa? ;)
EGUNERAKETA:
Ikasleek kodearekin lanean jarraitzen dute. Aldaketa txiki bat ezarri dute robota mugitzeko mugimenduan eta, sistema 10 segundu pasa ondoren berrabiarazteko simulazioa lortu dute. Hau da, robota kargatzeko berriro hasierako posiziora itzuliko da 10 segundu pasa ondoren. Ondo!! Segi horrela lanean!!
2012/02/19
Zirkuitu elektrikoak errepasatzeko
Hemen daukazue jelordi irakasleak prestaturiko dokumentu hau. Oso ona zirkuitu elektrikoen gaia errepasatzeko. Horrela, nik emandako azalpenekin konparatu dezakezue, eta behar bada, hainbat zalantza argitu ere.
Elektrizitatea Ikaslearen koadernoa
Transmisio sistemen inguruko ariketak
Sarean topa daitezken hainbat dokumentu dauzkazue hementxe. Froga ezazu zenbat dakizun honen inguruan eta, zalantzarik baduzu, jar zaitez nirekin kontaktuan.
Engranaje ariketak
Trans Konp Ariketak
trans sinp ariketa
2012/01/26
Robotika eta kontrola
Robotika eta kontrola gaia lantzen hasteko aurten Scratch erabiltzea erabaki dut. Atsegina eta motibagarria ikasleentzat. Joku batekin hasiko gara aginduak, aldagaiak, eta beste hainbat kontzeptu gutxinaka lantzeko, eta ondoren Arduino plaka batean txertatzen saiatuko gara. Hona hemen tutoriala:
Pong Jokua Scratch-Euskaraz
2012/01/24
Scratch: nere lehen proiektua.
Topatu nuen tutorial bati jarraituz, eta aldaketatxoren bat egin ondoren nere lehen proiektua aurrera ateratzea lortu dut!! Oraingo honetan bi jokalari daude. Ezkerrekoa mugitzeko A-Z teklak erabili beharko dira eta eskubikoa mugitzeko xagua erabili beharko da. Partida 10 tantutara da baina KONTUZ!! Pilotak pala ukitzen duen bakoitzean bere abiadura unitate batean handituko du...
Learn more about this project
Zer iruditu zaizue?
2011/12/20
Scratch: hurrengo erronka!
@txipi-k scratch proiektu bat moodle-n nola txertatu azaldu du hemen, eta nik blogean txertatzerik ote zegoen pentsatuz... ba, probatu nahi izan dut. Ea badabilen:
Bai!!
Goikoa scratch-ekin egindako proiektu bat da.
Aurten programazioaren barruan, beste batzuen artean (picaxe, arduino,...) Scratch aipatzea erabaki dut. Gelan ez dugu denbora nahikoarik izango lantzeko baina interesa duen ikasleentzat atea zabaldu nahi dut. Ea baten bat animatzen den!!
2011/11/30
Elektronika-digitala: lehenengo diseinua.
Argiztatze- sistema bi elementuren bitartez kontrolatu nahi dugu: etengailu bat eta mikrorruptore bat. Zein egoeratan nahi dugu piztuta egotea? Bi sarrera elementuetako bat aktibatuta dagoenean.
Diseina ezazu ate-logikoz baliaturik, funtzio hori beteko duen zirkuitua. Ondoren irakasleak adierazitako simulagailua erabili bere funtzionamendua frogatzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kontrol Sistemak II
Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Tira, ikasturtea aurrera doa eta hemendik gehiegi pasatu gabe jarraitzen dut... Gaur irakurri dut twitterrren ibiltzeak denbora kentzen dig...
-
Ikusi irudi hauek eta ea azaldutakoa ulertzen laguntzen duten: Motore elektrikoa makina eragile bat da. Energia elektrikoa mugimendu bihurt...