Kolore berdez daudenak 0,1 koefizientea izango dute eta horiz daudenak 0,2. Argi ta garbi esanda: bigarren batxilergoan teknologia industriala ematen dutenentzat ingeniaritzako ikasketak egiteko desabantailan aurkituko dira biologia ikasten dutenekiko. Curriculumak aldatu dira ala? biologia ikasteak gehiago laguntzen du ingeniaritzarako teknologia industriala ikastea baino? benetan ez dudala ulertzen... ez dauka logikarik (edo nik ez daukat). Politika kontuak al dira?
Ah, arkitektura ikasketetarako gauza bera...
EGUNERAKETA:
2011 ikasturterako sarbiderako nola geratuko den bidali didate:
oraindik ere ez ditugu gauzak oso argi ikusten!
Gustatuko litzaidake mondragon unibertsitatekoen iritzia...
1 comentario:
gero esango digute ikasleak bizitzarako konpetenteak prestatu behar ditugula...
ah, bai, kontraesanak zer diren erakusteko!!
Publicar un comentario