2015/09/03

Zalantza

Neuk planteatu aurtengo proiektua(k) edo ikasleei utzi proiektua(k) planteatzen? tik tak tik tak... denbora bukatzen ari zait!

3 comentarios:

jolaus dijo...

Egunon Karlos. Nire iritziz ikasle batek teknologiako ikasgaiaren ibilbidea amaitzen duenean gai izan beharko litzateke berak aukeratutako arazo egoera bati irtenbidea emateko. Soluzio teknologikoa ideatu, diseinatu, fabrikatu eta programatzea ikasgaiaren helburu nagusia izan beharko litzatekeela iruditzen zait, jakinda ez dela gauza xamurra helburu horretara ikasgela osoa heltzea.

Pasa den ikasturtean, DBH3ko ikasleei horixe proposatu nien. Aurretik proposamenak zituen zailtasunen inguruan aritu ginen:

1) Lehenengoa eta garrantzitsuena, euren irakaslea (osea, ni) ez da gai izango topatuko dituzten arazo guztien soluzio teknikoa eskaintzeko, batez ere, elektronika eta programazioarekin lotutako arazoen kasuan. Irakasle orojakilearen figura burutik kendu beharko luketela esan nien eta topatuko zituzten arazoen konponbidea eurek bilatu beharko luketela (sarean, aditu bati galdetuz...) Nik ikertze lan horretan lagunduko niela esan nien.
2) Proiektu desberdin guztietan erabiliko zuten materiala eskuratzeko konpromisoa hartzen nuela esan nien (sentsore mota desberdinak, serboak, plakak, egiturentzako materiala....) Diru kostu handia izango zela aipatu nien, beraz, baten batek ez bazuen garbi aurrera egingo ote zute, hoberena proiektuan ez murgiltzea litzatekeela esna nien (beste lan batzuk ipiniko nizkiela esan nien)
3) Taldeak libre aukeratzen utzi nien. Nik esan nien proiektua txukun aurrera ateratzeko derrigorrezkoa ikusten nuela talde bakoitzean diseinatzaile bat (laser makinan egituraren zatiak mozteko), tekniko elektroniko bat (zirkuituaren ardura izango duena), programatzaile bat (Arduinoa programatuko lukeena) eta proiektu kudeatzaile bat (zereginak zehaztu, ardurak banatu, proiektuaren epeak bete eta antzekoetaz arduratuko litzatekeena). Batzuk kexatzen ziren, nik egindako taldekatzeetan beti zegoela norbait talderen batean proiektua ateratzeko gogorik ez zuena eta ilusioa zutela azken aukera hau ondo aprobetxatzeko eta horregatik taldekide konprometituak izatea nahi zituztela. Horrela, gela batean taldeak modu librean egin ziren, afinitate pertsonalen arabera. Bestean, berriz, rolak zehaztu zituzten eta talde guztietan alderdi horiek gutxi gorabehera kontrolatzen zuen norbait zeukaten.

jolaus dijo...

ONDORIOAK

1) Zortzi ikasle geratu ziren proiektutik kanpo euren borondatez. Guztira 11 talde eta 11 proiektu desberdin ipini ziren mahai gainean.
2) Proiektuen abanikoa benetan zabala izan zen eta batzuk nahiko originalak. Material desberdin ugari (batez ere, sentsoreak) erosi behar izan nituen.
3) Ideatze eta diseinu faseetan ia guztiek txukun ibili ziren (talde pare bat kenduta)
4) Arazo potoloenak zirkuitu elektronikoa muntatu eta plaka programatzerakoan sortu ziren. Sentsore bakoitzak (tenperatura, soinu intentsitatea, hezetasuna, argitasuna...) datuak nola neurtzen zituen eta plakara nola bidaltzen zituen ulertzea oso zaila egin zitzaien.
5) Taldeen erdiak lehen arazoekin topatu zirenean, amore eman zuten. Nire azalpenak nahi zituzten zuten arazoa konpontzeko eta nik ez nekiela esan nien, sarea arakatzeko, antzeko proiektu asko bazirela eta bertan egiten zena jarraituz euren arazoa konpontzen saiatzeko esan nien. Gehienek paso egin zuten: arazoak konpontzeko inongo jarrerarik ez zuten adierazi. Gero etxean irakasleak ez dakiela ezer eta ez duela ezertxo ere esplikatzen esan zuten :))
6) Lehendabizi amore eman zutenak taldeak "lagunen" artean osatu zituztenak izan ziren. Gela horretan bost taldetik, batek bakarrik jarraitu zuen amaieraraino. Beste gelan (taldeak rolen arabera egin zirenak), ordea, seitik bost taldek heldu ziren bukaeraraino.
7) Gela honetako bizipen batzuk benetan pozgarriak izan ziren, ikasleentzat baita niretzat ere. Talde batzuk arazo potoloekin topatu ziren. Batzuk adibidez, 12V-tako ur-ponpa bat martxan jarri nahi zuten Arduinoarekin baina ez zebilen. Oreretako irakasle batek antzeko proiektu batean rele bat erabiltzen zuela ikusi nuen eta ikasleei bidali nien: eurek erosi zuten relea eBayen, eurek bilatu zuten konfiguratzeko modua eta azkenean ur-ponpa martxan jartzea lortu zuten. Batzuk arratsalde pare bat ere ikastolara etorri ziren proiektua bukatzea. Tira, ikasle hauekin benetan gozatu egin nuen.
8) Arazo handiena proiektu libreak ateratzerakoan ni neu naizela uste dut. Oraindik nahiko berde nago robotika eta programazio kontuetan eta hain abaniko zabala utzi nahi badiet ikasleei nik neuk soporte gehixeago eskaintzeko aukera izan beharko nuke. Ez det esaten arazo guztien irtenbidea nik kontrolatzea baina bai ikasleei sentiaraztea nigandik badutela babes gehixeago jasotzea. Alderdi horretatik, zu Karlos ni baino askoz ere eskarmentu gehiago daukazu.
9) Aurten berriro planteatuko det antzeko zerbait. Baina aurtengo DBH3ko taldea iazkoa baina askoz ere pasiboagoa da zailtasunen aurrean. beraz, agian proiektuaren baldintzak zerbait gehixeago mugatuko ditut. Agian erabiliko duten elektroniko nik neuk erabakiko det eta horrekin proiektua eurak aukeratzeko eskatuko diet, ez dakit.

Tira, horixe nire esperientzia pasa den ikasturtean. Jada ez dut blogan idazten baina iruzkin hau blogeko post batean argitaratzeko modukoa atera zait jajaja

Animo eta zorte on Karlos!!!!!

ksukun dijo...

Aupa Jokin! Interesgarriak beti zuren idatziak! Nahiko antzera planteatzen dugu. Ni azken urteetan informazioaren kudeaketan gehiago (leheno baino) saiatzen ari naiz. Aspaldi ikusi nuen gehienetan proiektuak gauzatzeko arazo handiena informazio kudeaketan zegoela. Konplikatua ikasleen eraikitze-gosea dela eta... ;)
Aurten batxilergoko bi talderekin nabil ta beste saiakera batekin hasiko naiz... Proiektu irekiak planteatu dizkiet (egunen batean hitz egin beharko genuke ea non geratu den gazteek eduki beharko omen zuten kreatibitatea, ejem...) baina taldeak osatzeko garaian, betikoak botatzeaz gain oraingoan beste "berrikuntza" bat sartuko dugula: taldeak bi geletako ikasleetaz osatuko dira. Teorian horrek derrigortuko ditu dokumentazio modu egoki batean lantzea... Ikusiko dugu (beti bezala). Egun hauetan ikusitakoaren arabera talde politak direla dirudi...

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...