2014/05/02

Ingeniaritzako hiztegia gaztelaniaz

Denborarekin begiratu beharko dudana ea interesgarria den... Euskaraz badugu Danobatek prestaturiko tailerreko eskuliburu teknikoa ;)

"La Real Academia de Ingeniería y la Fundación ONCE han publicado online el Diccionario Español de Ingeniería (DEI), el primero que cumple con los requisitos de accesibilidad y usabilidad, además de ser gratuito"

2014/04/09

3D diseinuak erakusteko aukera: Sketchfab

Beherako ikus dezakezuenez diseinatzen ditugun elementuak ikusgai jarri ahal izango ditugu blogetan:
Sketchfab Ikuspuntu ezberdinetatik ikus ditzakegu piezak.

2014/04/08

3D inprimagailuak martxan...

Baina ez gureak... :(

Momentuz!! :)

Gaur Donostian egon gara +Hirikilabs Hirilaborategia eta +Ikaskidetza Sarea koekin 3D inprimagailuen inguruko tailer batean.
3D mundua - maker mugimendua - hardware/software librea - ... Ikastetxean aipatutako gauzak gizartean ematen direnekin lotu ahal izan  ditugu. Dena ez da institutua edo unibertsitatea. Hori baino gehiago dago.  Eta gaur konprobatu ahal izan dugu.
Kanpotik entzun ahal izan dugu mundu honen "sorrera", nondik datorren, zer aurreikusten den,...
Inprimagailu motak komentatu ahal izan ditugu,...
Guk garatutako piezak inprimatu ahal izan ditugu,...
Behar bada garrantzitsuagoa: egindako diseinuak inprimatu ezin baziren arrazoitu egin ahal izan dugu azalpen/arrazoi ezberdinen bitartez,... soluzioak topatuko hauntzat?

Beno, nekatuta nago eta hezkuntzako agintariek ez dute hau ere merezi.


2014/03/31

3D diseinuarekin jarraituz

Oraingo honetan 3D diseinurako erabiliko ditugun baliabideak aipatuko ditut. Edo erabili nahiko nituzkenak behintzat.
Alde batetik Sketchup programa. Lehenago ere hemen aipatu izan duguna. Pieza sinpleak diseinatzeko ona (nahiz eta, gero inprimagailura bidaltzeko batzutan "zuzendu" behar diren). 
Bestetik, aurrekoan komentatu nuen Tinkercad
Hirugarren bat ere ikusi behar dute ikasle batzuk: Openscad. Hau pixkat konplikatuxeagoa baina motibatuta daudenez ;) Bideotutorial onak dauzkazue @obijuan-ek eginikoak gutxinaka ikasten/praktikatzen joateko.

Bukatzeko, adibidez, Thingiverse webgunea erabil dezakegu bertan jendeak kokatutako piezak inprimatzeko (batzutan aukera ematen digute bertan igotakoak berdiseinatzeko) edo Youimagine.


Kontrol Sistemak II

Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Bloke-diagramak — Kontrol-sistemak Batxilergoko 2. maila — Industria Teknologia