2014/12/03
2014/11/24
Robotika eta 3D
Aurreko bi ikasturtetan saiakera txikiak egin ondoren (scratch, S4A, arduino, i3 inprimagailu baten muntaketa...), aurten, proiektu borobilagoa garatzea dugu helburu: robotika eta 3D.

Eta titulu ponpoxo horrekin, zer espero daiteke? Oso proiektu zabala izango da. Etapa ezberdinetako ikasleek garatutako ezagutzak aplikatzen saiatuko gara. Lehen proiektu bezala, printbot bat garatu nahi dugu DBHko ikasleekin. Batxilergokoekin praktikatxoren bat egingo dugu eta garatutakoa aurreragorako utziko dugu ;)
Zergatik aukeratu dugu proiektu hau? Kopiatu nahi dugulako! Eta eraldatu! Eta hobetu! Eta dokumentatu!
Aurten, ikasleek garatutako diseinuak CAD programen bitartez lantzeko LHko ikasleen bitartez garatuko dugu. Zergatik? Modu horretan "Robotika eta 3D" proiektua "Proiektu Bertikalak" proiektuaren baitan kokatu ahalko dugulako. Zenbat proiektu, eh? ;)
Gainera, diseinu horiek 3D inprimagailuaren bitartez piezatan gauzatuko ditugu.
Laguntza-orientazio modura, sarean topa daitezken hainbat proiektu aztertuko ditugu. Informazio iturri nagusia? Garatu nahi ditugun "kontzeptu" batzuk: "maker" mugimendua, IoT,...
Horrela lana egitea oso gustoko dut baina... nola egituratu ikasketa prozesua? Jakin-mina piztu/puztu beharra dugu. Egokia da, beraz, ikasketa ardatza proiektua bera izatea? Eta, orduan, guk bideratu beharko genituzke proiektuak ere? Horrela ez da interesa galduko berriro?
PD: nola botatzen dudan faltan "letretako" irakasleekin batera honelako proiektuetan batera lana egitea...
PD2: Karlosek gero ta gaitasun kaxkarragoa du idazten...
PD3: DBH eta BATXen software eta hardware libre erabileran oinarrituko gara!!

2014/10/17
Fabrikazio prozeduretan akabera teknika oso interesgarriak
Ikastetxeko beste irakasle baten bitartez iritsi zait akabera emateko teknika honen berri: Water Transfer Printing. Asko gustatu zait. Begira bideoa:
2014/10/14
Sistema bitarra eta Scratch
Beti iruditzen zait "topikazoekin" ari naizela, baina azken aldi honetan, interesgarriak diren adibideak topatzen ari naiz. Aurten bi gai hauek lantzen ari garela...
2014/10/13
2014/10/02
Bistak landu Scratch 2.0 bitartez
"Raultecnologia"-k bistak lantzeko scratch 2.0 proiektu bat garatu du. Ondo dago ikasleekin lantzeko. Baita erabili duen kodea aztertzeko noski!
Irudiko piezaren gainean klikatzen baduzu aukera gehiago aterako dira.
2014/07/09
Nekatuta, triste, pozik,...
Halaxe sentitzen naiz. Eta ez da lehenengo aldia horrela adierazten dudala nere txoko honetan. Datorren ikasturterako irakasgaiak prestatzen hasia naizenean, aurtengoen balorazioa oraindik egin gabe daukat. Buelta asko eman dizkiot baina ondorio zehatzetara iritsi ez... hanka-sartze ugari egin ondoren..., datorren ikasturterako gauzatxo berriren batekin arituko gara. Ikasleek gustokoa izango dutelakoan nago. Kurioso izan da aurtengo ikasle baten amak ni zoriontzea...
Nola esaten da? Dabilenari gertatzen zaio. Dirudienez gehiegi nabil... Nekatuta nago. Eta pozik.
2008an titulo berdinarekin egin nuen sarrera bat. Jarraitzen dugu hobekuntzekin eta, zorionez, nabaritzen da. Zailtasuna? Gizartean ematen ari diren berrikuntzen aurrean ni neu prestatu eta "eguneratua" egotea ;)

2014/06/04
Voladora2-rekin lehenengo frogak
Batxilergoko ikasleekin gure i3 inprimagailua eraikitzeaz gain +TuMakers lagunen Voladora2 probatzen hasi gara. Noski, ikasleek aukeratu dituzte piezak... ;)
Irudiak ez dira oso onak... hurrengoan hobetzen saiatuko gara!
2014/05/02
Ingeniaritzako hiztegia gaztelaniaz
Denborarekin begiratu beharko dudana ea interesgarria den... Euskaraz badugu Danobatek prestaturiko tailerreko eskuliburu teknikoa ;)
"La Real Academia de IngenierÃa y la Fundación ONCE han publicado online el Diccionario Español de IngenierÃa (DEI), el primero que cumple con los requisitos de accesibilidad y usabilidad, además de ser gratuito"

2014/04/14
2014/04/09
3D diseinuak erakusteko aukera: Sketchfab
Beherako ikus dezakezuenez diseinatzen ditugun elementuak ikusgai jarri ahal izango ditugu blogetan:
Sketchfab
Ikuspuntu ezberdinetatik ikus ditzakegu piezak.
2014/04/08
3D inprimagailuak martxan...
Baina ez gureak... :(
Momentuz!! :)
Gaur Donostian egon gara +Hirikilabs Hirilaborategia eta +Ikaskidetza Sarea koekin 3D inprimagailuen inguruko tailer batean.
3D mundua - maker mugimendua - hardware/software librea - ... Ikastetxean aipatutako gauzak gizartean ematen direnekin lotu ahal izan ditugu. Dena ez da institutua edo unibertsitatea. Hori baino gehiago dago. Eta gaur konprobatu ahal izan dugu.
Kanpotik entzun ahal izan dugu mundu honen "sorrera", nondik datorren, zer aurreikusten den,...
Inprimagailu motak komentatu ahal izan ditugu,...
Guk garatutako piezak inprimatu ahal izan ditugu,...
Behar bada garrantzitsuagoa: egindako diseinuak inprimatu ezin baziren arrazoitu egin ahal izan dugu azalpen/arrazoi ezberdinen bitartez,... soluzioak topatuko hauntzat?
Beno, nekatuta nago eta hezkuntzako agintariek ez dute hau ere merezi.

2014/03/31
3D diseinuarekin jarraituz
Oraingo honetan 3D diseinurako erabiliko ditugun baliabideak aipatuko ditut. Edo erabili nahiko nituzkenak behintzat.
Alde batetik Sketchup programa. Lehenago ere hemen aipatu izan duguna. Pieza sinpleak diseinatzeko ona (nahiz eta, gero inprimagailura bidaltzeko batzutan "zuzendu" behar diren).
Bestetik, aurrekoan komentatu nuen Tinkercad.
Hirugarren bat ere ikusi behar dute ikasle batzuk: Openscad. Hau pixkat konplikatuxeagoa baina motibatuta daudenez ;) Bideotutorial onak dauzkazue @obijuan-ek eginikoak gutxinaka ikasten/praktikatzen joateko.
Bukatzeko, adibidez, Thingiverse webgunea erabil dezakegu bertan jendeak kokatutako piezak inprimatzeko (batzutan aukera ematen digute bertan igotakoak berdiseinatzeko) edo Youimagine.
2014/03/25
Teknologiarako interesgarri izan daitezken gauzatxoak
Hemen jartzen ditut gauza interesgarri batzuk.
2014/03/13
Tinkercad: 3D diseinurako
3D piezak diseinatzeko eta gero inprimatzeko oso egokia izan daiteke Tinkerkad.
)
2014/01/07
3D inprimagailua: elektronika digitala lantzen
3D inprimagailuarekin ari garela, helburuetako bat bere osagaiak aztertzea da. Kasu honetan elektronikari buruz ari garenez, nahiko konplikatua. Arduino plakaren oinarrizko osagaiak errazago topatu ditugu (nahiz eta MEGA bat izan, UNO iaztik ezaguna zen eta horrek lagundu digu). Honekin batera RAMPS1.4 aztertzen hasi gara.
Elektronika analogikoa aurretik ikusita genuenez, oraingoan elektronika digitala aztertzen hasi gara. Sistema bitarra, egi-taula, funtzioak, Boolear algebra, ate logikoak,... DeMorgan legeak... Txipetara iritsi arte.
Hemen ikus ditzakezue arduino mega eta ramps-aren irudiak:

Suscribirse a:
Entradas (Atom)
100 egun
Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...

-
Aste honetan pneumatikari kaina sartu behar diogu. Aurreko urtetako apunteetan oinarrituko gara, Pilar L.-k egindako simulazioan, pneusim pr...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...