2015/05/26
Irratsaioa
Gaur Radio Eskaditik etorri zaikit... Robotikan lantzen dugun proiektuaren inguruan hitz egiteko "La mecánica del caracol" irratsaioan. Bi ikasle talde etorri dira nerekin, hirugarren mailako bikotea eta laugarren mailako hirukotea. Galderei erantzuten saiatu gara proiektuaren nondik norakoa azaltzeko... gaizki! Edo ez!
Beti bezala piszinara bota naiz/gara (ikasle gaixuak....) Ezer prestatu gabe, eta bapatean, galdera politei erantzun politak ematea... zaila. Batez ere beraien adinarekin!
Beti bezala ez naiz gustura geratu nik neuk esandakoekin baina zaila egien zait erantzun laburren bitartez hainbat gauza adieraztea. Gainera, zeinentzat hitz egiten ari zara? Zeinek jasoko du mezua? Nola azaldu gurasoei arduino zer den? Eta scratch? Esaldi bitan... ulertzeko moduan... Beno, argi esanda oraingoan irakaslearentzako piszinan ur gutxi zegoela uste dut jaja!
Ea laister egindako lanen inguruko argazkitxoak eta bideotxoren bat jartzen dudan hemendik!
Bukatzeko, ikasturte bukatu gabe dagoela, oso gustura egin dudala lan proiektu honetan!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kontrol sistemak
Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Kontrol Bloke Diagrama Sortzailea Hautatu egoera bat, definitu aldagaiak eta sortu zure ...
-
Laugarren mailako taldearekin (oso talde polita) (urtero gauza bera esaten dut baina tira...) saredun zirkuitu elektrikoak aipatu ditugu. A...
-
Konturatu gabe ia bi hilabete ikasturtea hasi denetik. Hasiera interesgarria (beti bezala); betiko zalantzak, ikasle berri asko (120 inguru...
2 comentarios:
Zorionak Karlos!! Norberak esandakoekin gustura ez geratzea ezagutzen dudan sentsazio bat da. Baina ziur nago uste duzuna baino gehiago transmititu duzula eta zure ikasleek ere. Bere lanbidea maite, bere ikasarloa menperatu eta bere ikasleekin disfrutatzen duen irakasle batek uste duzuna baino gehiago transmititzen du hitz egiten duenean.
Zure lanen argazki eta bideoen zain geratzen naiz. Zuk disfrutatu badezu ziur nago nik ere disfrutatuko dudala zure ikasleek egindako lanekin.
Oso baikorra zara Jokin!! jaja!
Publicar un comentario